Juan Carlos Márquezek 'Los últimos', zientzia-fikzio humanistako eleberria argitaratu du
- Xehetasunak
'Los últimos', Salto de Páginak argitaratua, meatsu misteriotsutik bizirik irten den pertsona talde baten, hots erabat erraustua dagoen Lurran barna Diney Worlden babesten den pertsona talde baten istorioa kontatzen digu.
Márquezek azaldu bezala, zientzia-fikzioko edota fantasiazko istorio bat idazteko grina zuen eta 'Los últimos' da horren emaitza. “Urtetan egon nintzen ideia hori buruan nuela, bueltaka; akzioa eta abentura pertsonaien barne pultsioekin elkartzea zen ideia. Nolabait ere nahasketa hori izendatzeko zientzia-fikzio humanista kontzeptua baliatu dut. Ez nuke liburuaren muina azaletaru nahi, baina esan dezaket Apokalipsiaren ondoren, etorkizun gertu batean Genesia errebisatzen duen eleberria dela (niretzat Biblia genero fantastikoaren jatorrian kokatzen den liburu nagusietako bat da). Irakurleak bertan topatuko ditu mutazioak, kanibalismoa edota espazio-bidaiak, besteak beste, eta batera pertsonai oso gizatiarrak, bere azkenean dauden arran, gizadia babesteko goiburu argia dutenak. Gustukoa izanen duzuelakoan nago”.
Liburuaren lehenengo aurkezpena Madrilen egingo da, urriaren 17an, ostirala, 20:00etan, Tipos Infames liburu-dendan. Bertan parte hartuko dute Antonio Rómar idazleak, Pablo Mazo argitaratzaileak eta egileak berak. Bigarren aurkezpena Bilbon egingo dute, urriaren 24ean, ostirala, 19:30etan, Tintas liburu-dendan (Alameda de San Mamés), Jon Bilbao idazlearen, Pablo Mazo argitaratzailearen eta idazlea beraren eskutik.
Urriaren 3an III Nazioarteko Ikus-Poesia Sariaren erakusketa inauguratuko da Donostian
- Xehetasunak
Urriaren 3tik 17ra Donostiako Loiola Kultur Etxean Juan Carlos Eguillor III. Nazioarteko Ikus-Poesia Sarira aurkeztutako lanez osatutako erakusketa egongo da bisitagai. Osotara, 23 lan jasotzen ditu erakusketak. Inaugurazioa arratsaldeko zazpietan izango da.
Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea antolatutako Saria Kataluniako Óscar Sotillos artistak irabazi du aurten, ‘Equidistancia’ lanari esker. Batera, accesit bi banatu dira, bata Granadako Raúl Reguerasen ‘Ayer’ lanari eta bestea, Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ izenekoari.
‘EGILEA ARGITALPEN MUNDU BERRIAN’, HAUSNARKETARAKO JARDUNALDIA
- Xehetasunak
Euskadiko Idazzleen Elkarteak pasa den irailaren 20an argitalpenaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko jardunaldia antolatu zuen.
Bilboko Alhondigan AEE/EIEk idazmena eta argitalpenaren arteko egungo harremanaren eta egoeraren inguruko analisi sakona egitea proposatu zuen, garai berri hauetatik erator daitezkeen negoziorako edota sormenerako aukerak zehazteko helburuarekin. Mahai inguruetan eta ponentziatan aritu diren adituen iritziak entzun eta gero, agerikoa da helburua lortu dela. Nabarmendu da eztabaidaren gaurkotasuna eta bertan emandako iritzi guztiek, baita publikoarenak ere, eskainitako baterako ikuspegia. Jardunaldi honen bidez, AEE/EIEk idazleengandik eta argitalpen literarioaren forma berrietan gailentzen diren ekimenetan eta enpresatan adituak direnengandik lehen eskuko informazioa eskaintzeko aukera baliatu du.
Jesús Ortiz: “Historikoki argitaratzaileak sekula ez dira ia ezertan ados jarri”
- Xehetasunak
Jesús Ortizek, Milrazones-eko argitaratzailea, parte hartzen du AEE/EIEk antolatutako ‘Egilea argitalpen mundu berrian' Jardunaldian, irailaren 20an Bilboko Alhondigan. Bere hitzaldia ‘Argitalpenaren mundua gaur’ mahai inguruan kokatzen da eta horretan, Ortizekin batera, Sergio Mejíasek (Bubok), Andrés Fernándezek (Argitaratzaileen Gremioa) eta Pepe Verdesek (Manuscritics) hartuko dute parte. Honetan, Jardunaldiaren gainontzeko ekimen guztietan bezalaxe, sarrera libre da.
Milrazones ia 40 izenburu argitara eman dituen argitaletxea da. Ortizek berak esan bezala, zoriontsua da, izan ere ez baitu baliatu besteen lana eta talentua bere burua aberasteko, eta ez du horren beharrik sentitu behin ere: “Nire inguruko lankide asko eta asko bezalaxe, soldatadun lanpostu batean baino askoz ere ordu gehiago egiten dut lan. Ez dut nagusirik, ezin inori okertutako erabakien inguruko kulparik bota hortaz, eta hilabete bukaeran nominarik gabe gainera. Baina, jada heldua naizela, txikitatik egin eta izan nahi izan dudana egiten dut eta banaiz”. Argitaratzaile izateko badiren milaka arrazoiren artean bat, pisuzkoa gainera.
Sergio Mejías (Bubok): “Egileentzako jada autoargitalpena ez da alternatiba soilik, baizik eta besteen gainetik gailentzen den aukera”
- Xehetasunak
Sergio Mejías liburuak argitaratzeko Bubok izeneko zerbitzuaren zuzendaria eta sortzaileetako bat da. Larunbata honetan, Bilboko Alhondigan Asociación de Escritores de Euskadi-Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatu duen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ izeneko Jardunaldian parte hartuko du.
Mejías, AEE/EIEri eskainitako elkarrizketan liburuak argitara emateko Bubok-en jarraitzen den prozeduraz aritu da. Argitalpen plataforma horrek, urtean 12.000 izenburu berri inguru jasotzen du. "Horiek guztiak plataforman daude salgai eta horietatik gutxi gora behera % 10a liburu denden programa deritzogunaren parte bilakatzen dira. Programa horren parte dira edozein plataforman, digital nahiz fisikoan, banatuak izan ahal izateko beharrezkoak diren kalitate baldintzak betetzen dituzten liburuak sartzen dira".
