Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

'EL PATIO INGLES' ELEBERRIAREN BIGARREN EDIZIOA KALEAN

Xehetasunak
13 Abendua 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Abendua 2014

Alrevés argitaletxeak Gonzalo Garridoren El patio inglés eleberriaren bigarren edizioa eman berri du argitara, eleberria aurkeztu zenetik hilabetea bete den honetan.  Arrakasta hau kritika eta irakurleen artean izan duen harrera onaren emaitza da, izan ere, dioten bezala, eleberri “sinesgarria, adimentsua eta ederra” baita.

'Las flores de Baudelaire' liburuaren idazleak, oraingoan arreta oso jarri du senitartekoen arteko liskarretan, zenbait gizarte planteamendu injustuetan, norberaren patua onartzeko zailtasunean.

Garridok berak azaldu bezala, bere eleberria “laurogeigarren hamarkadako maila ertaineko familia baten istorioa da, aita eta seme baten arteko harremana ardatz. Euskadin kokatzen da, oso garai intentsuan, politikoki, ekonomikoki zein sozialki”

Agustín Mamolarrek 'Blues en Cauterets' eleberria aurkezten du Bilbon

Xehetasunak
09 Abendua 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Abendua 2014

Abenduaren 15n, arratsaldeko 19.30etan Bilboko Euskalduna Kaleko Cámara Liburu-dendan Agustín Mamolarren 'Blues en Cauterets' eleberria aurkeztuko da.  Idazlearekin batera, aurkezpen ekitaldian Alberto Letona kazetari eta idazleak hartuko du parte.

'Blues en Cauterets', I Grup Lohber Eleberri Saria, idazle bilbotarraren hirugarren eleberria da. Horretan, traizioa, erailketak eta manipulazioa bere protagonista den César Astarloaren bizitzaren osagai nagusi bilakatzen dira. Astarloa, bolada txarrean dabilen idazle arrakastatsua da. Bilbo, Donostia, London, Milan, Esmirna, Atenas eta Greziar Irlak dira eszenatoki eleberrian. Idazleak berak azaldu bezala, “trama abiatzen da César Astarloaren lagun minak bere buruaz beste egitean eta idazlearen bikoteak alde egiten duenean; bi gertakari horiek Astarloaren bizitza hankaz goratuko dute eta aitzinera ezin izango du lerro bakar bat ere idatzi”.

‘La oda del Trovador’ irratsaioko zuzendaria Santiago Liberalekin elkarrizketa

Xehetasunak
04 Abendua 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Abendua 2014

Santiago Liberal idazlea astelehenetan arratsaldeko 19.30etatik 21.00etara internetez emititzen den ‘La oda del trovador’ irratsaioaren zuzendaria da. Saioaren atal nagusia gonbidatu bati elkarrizketa da; batera, iragarki kulturalek eta ezkutatutako poetaren atalak osatzen dute epikadial.com irratiaren emisioa.

Saioan edozein pertsonak har dezake parte, edozein gaiari buruz aritzeko, zuzendariak berak adierazi bezala,  “politikaz eta erlijioaz izan ezik”.

Liberal bere irratsaioaz eta online irrati honi buruz aritzen da  AEE/EIErekin egindako elkarrizketan.

Bilboko Cámara liburu-denda, 2014ko Kultur Liburu-dendarik Hoberenari saria

Xehetasunak
01 Abendua 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Abendua 2014

Bilboko Cámara liburu-dendari egokitu zaio 2014ko Kultur Liburu-dendarik Hoberenari saria. Sari hau, Espainiako Liburu-saltzaileen Elkarteen eta Gremioen Konfederazioak ematen du.

Cámara orain gutxi zaharberritutako liburu-denda tradizionala da. Bizkaiko hiriburuko Euskalduna kalean kokatua, Javier Cámara da jabea eta berak libruru-dendaren Facebook orrialdean agertu bezala, gutxi barru hau ospatzeko festa on bat egingo da.

Javier, pasa den irailean Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatutako ‘Egilea argitalpenaren mundu berrian’ izeneko jardunaldira gonbidatutako parte-hartzaileetako bat izan zen. Bertan adierazi bezala, liburu-saltzaileek egun duten arazo nagusietako bat “heltzen zaigun guztiaren artetik aukeraketa egitea” da, “horregatik”, zioen, “konfiantza gehiago badut argitaletxe independenteengan, izan ere, orokorrean, kantitatearen alde baino, kalitatearen aldeko apustua egiten baitute”.  
Zorionak Javierri eta Cámara Liburu-dendan egunez egun lana posible egiten duten orori!

Javier Minak Badajozeko Diputazioaren Poesia Esperimentaleko Sariaren accesit bat irabazi du

Xehetasunak
26 Azaroa 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Azaroa 2014

Donostian bizi den Javier Mina idazle nafarrak Badajozeko Diputazioak antolatutako XII. Poesia Esperimentaleko Sariaren accesit bat irabazi du 'Genérico' lanari esker. Zamorako Julio Fernández Peláezen 'Útil para la extracción de la locura' izenburuko ikus poesia lana gailendu da. Beste accesita Dulce Escribanok jaso du, 'Autoengaño' lanarekin. Sariaren deialdira 132 lan aurkeztu dira.

'Genérico' lana tamaina handiagoan.

La obra 'Útil para la extracción de la locura', realizada por el zamorano residente en Vigo Julio Fernández Peláez

Ver más en: http://www.20minutos.es/noticia/2303105/0/obra-util-para-extraccion-locura-gana-xiii-premio-poesia-experimental-diputacion-badajoz/#xtor=AD-15&xts=467263

Página 120 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118
  • 119
  • 120
  • 121
  • 122
  • 123
  • 124
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio