Jorge Urretak ‘El año de la hortaliza' eleberria argitara eman du
- Xehetasunak
Bere bigarren eleberriak misterio eta intriga istorioa dakar; paranormal fikzioaren ezaugarri zenbait ere baditu.
Luhuk argitaratua, Roberto Merinoren bizitza kontatzen digu: "langile amorratua eta aita, bere bizitza erabat aldatuko da gogoan ez zuen izeba zahar bat zendu eta egundoko dirutza jasotzen duenean. Aberats berri bilakatu eta, ohi bezala, erretiratu eta ederki bizitzeari ekiten dio. Lana utzi eta etxez aldatzen du, bizitokiz alegia, eta bere familiarekin Espainiako bailara galdu batera doa, luxuzko txalet erosi berrira, hortxe lasai aski bizitzeko asmoarekin”, azaltzen digu idazleak.
"Denbora pasa gisa eta txaletak duen lorategi bikaina aprobetxatu nahian, Monicak, Robertoren emazteak, bertan baratzea jartzea erabakitzen du, aitzinera etxean kontsumituko dituzten letxugak, tomateak eta piperrak landatuz. Lehengo uzta jaso eta gero deskubrituko dute baratza horretan hazten diren barazkiek badutela sendatzeko gaitasuna. Aurrerantzean, Robertok estortsio eta mehatxu trama batean harrapatua ikusten du bere burua, inguruko bizilagunek naturaren legeei ere aurre egiteko prest baitaude, bizitza bera arriskuan jarriz” .
Julia Otxoak Donostian aurkeztuko du 'Jardín de Arena' poema-liburua
- Xehetasunak
Julia Otxoa idazle donostiarrak datorren ekainaren 18an, asteazkena, 'Jardín de arena' (La Palma Argit.) poema-liburua aurkeztuko du. Arratsaldeko 19.30etan, Donostiako Lagun liburu-dendan. Ekitaldia Jorge González Aranguren idazleak aurkeztuko du.
Liburua, emakumezkoen poesia eta saiakera bilduma berri baten baitan argitaratu da: 'eme::escritura de mujeres en español'. Emakumezko poeta espainiar eta hispanoamerikar hoberenen lanak jasoko dituen bilduma da eta Nuria Ruiz de Viñaspre poeta eta editorea izanen da horren buru.
Julia Otxoak dioenez, 'Jardín de arena' liburuan "basamortuaz eta lorategiaz aritzen naiz, denbora zirkular batean elkarrizketan dauden espazio bi gisa. Toki guztietatik kanporatua izateak suposatzen duen egoera larritik, deserritik, non den dena eteten den berriz ere lorategian loratzeko, iniziazioko aurkipen gisa. Hutsaren errealitatetik, jaiotzea. Hizkera galdu, azkenean, berriz topatzeko, sutan. Errora eta hitzarako areazko igarotzea, xarma azaleratuz".
José Serna Andrések 'El rey del tiempo' aurkeztuko du ostegunean, ekainak 5, Bilbon
- Xehetasunak
Ekitaldia arratsaldeko zazpietan Urkijo Zumardiaren 9an dagoen La Casa del Libro liburu dendan. Joseba Iraolak aurkezle lanak eginen ditu eta Carmen Martínezek liburuaren pasarteak interpretatuko ditu.
'El rey del tiempo' , Sernak berak azaldu bezala, “paradisu utopiko bat helmuga duen iniziazio-bidaia da; paradisu horretan denbora eta espazio erreala, denbora eta espazio fantasiazko batekin nahasten da. Denbora errealaren igarotzeak giza ekimenen ontasuna eta benetakotasunarekin zerikusia du. Mundu erreala eta mundu fantastikoaren harremanean erlojuak bizidun bilakatzen dira eta denboraren mekanismoa mugiarazteko gai diren baloreekin ezartzen dute harremana”.
Luis A. Bañeresek 'Bilbao, 1492, ¡no hay huevos!' aurkeztuko du ekainaren 5ean
- Xehetasunak
Luis A. Bañeresek ekainaren 5ean 'Bilbao, 1942 ¡No hay huevos!' bere liburua aurkeztuko du. Aurkezpena, arratsaldeko zazpietan izango da, Bilboko San Mamés Zumardiaren 4ean dagoen Tintas liburu-dendan, Nekane Vado kazetariak lagunduta.
Bañeresen liburu honetan 1492ko Bilbon kokatzen den istorio barregarria kontatzen da. "Europa nahasia zebilen, Lurraren inguruko teoria berriekin gora eta behera, amaieran amildegia duen Lurra lauaz aritzen diren tesi ofizial eta kontserbatzaileak hankaz goratuz”.
“Cristobal Colon Deskubrimenduarekin amaituko den bidaia historikoa prestatzen ari den bitartean, mendebaldetik Indien bidearen alternatiba bilatzen, bilbotar batzuek bidai berari heltzen diote tabernan egindako apustua dela-eta, Bilbotik abiatuta eta helmuga berberarekin. Colonek jasotzen du bilbotarren berri eta ustez merezi duen ospea bere egin ahal izateko, talentu osoa erabili beharko du. Baina, isotorio honek kontatu izan diguten amaiera al du?”, galdetzen du Bañeresek.
Óscar Sotillos: “Ikus-poesiaren izaera hibridoa da, batera, aurpegia eta gurutzea”
- Xehetasunak
‘Juan Carlos Eguillor’ Ikus-poesia Sariko irabazlearekin elkarrizketan
Óscar Sotillosek ‘Equidistancia’ lanarekin Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko III. Ikus-poesia Saria irabazi du. Brenan Duarte eta Juan Zapaterekin batera epaimahaiko kide izan den Ricardo Ugarte eskultorearen esanetan, “lirismo handiko lan garbia eta argia da eta, batera, tratamendu formalari dagokionez, kontzepzio poetiko xahu eta sendoa du”.
Sotillosek AEE-EIEren webguneari eskainitako elkarrizketan adierazitakoaren arabera, poza handiz jaso du saria, izan ere, “gisa honetako esker onek jolasten jarraitzeko eta kuriositatea eta esperimentazioaren bidez lortzen duzun hura konpartitzen jarraitzeko egundoko hauspoa baitira”.
Gehiago irakurri: Óscar Sotillos: “Ikus-poesiaren izaera hibridoa da, batera, aurpegia eta gurutzea”
