Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

José Antonio Muñoz: “Askotan, argitaratzaileen babesa edukita ere, idazlea bera da hariak mugitu behar dituena"

Xehetasunak
17 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Iraila 2014

Jose A. Muñozek ‘Nola eta non saldu nire liburua’ izenburuko workshop (tailerra) deritzona eskainiko du Asociación de Escritores de Euskadi – Euskadiko Idazleen Elkarteak Bilboko Alhondigan irailaren 20an, larunbata, antolatutako ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren baitan.

Muñoz (Badalona, 1970) kultur kazetaria da, liburuetan aditua. RevistadeLetras.net (LaVanguardia.com gunearen liburuen kanala) gunearen zuzendaria izan zen lau urtez, ViajeaÍtaca.net literaturari buruzko bere website propioa sortzea erabaki zuen arte. Berez, website hori 1999az geroztik egiten duen, eta egun El Prat Radion emititzen ari den irratsaioaren online bertsioa da. Argitalpenaren sektorean, zigilu ezberdinetarako komunikazio eta prentsa lanak burutu ditu (Granica, Ronsel, RobinBook, Debolsillo) eta liburuen promozio tradizionalean 2.0 teknika berriak aplikatzeko prestakuntza eta birziklatze ikastaroak eman ditu.

Elkarrizketa irakurri

Javier Díaz de Olarte (CEDRO): “Egileen eskubideak babesteko neurriak ez datoz bat argitalpenaren munduan ematen ari den egoera berri honekin”.

Xehetasunak
17 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Iraila 2014

Javier Díaz de Olarte Bareak, egile eskubideetan aditua eta CEDROren Bulego Juridikoaren arduraduna, larunbata honetan Bilboko Alhondigan burutuko den ‘Egile eskubideak mundu aldakor honetan’ izeneko tailerra zuzenduko du. Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatuko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren baitan kokatzen den Workshop honetan parte hartzea libre da, tokia bete bitartean.

AEE/EIEri eskainitako elkarrizketan,  Olartek, beste hainbat konturen artean, gogora ekarri duenez, “egun, egileen eskubideak babesteko beharrezkoak diren neurriak askotan ez datoz bat bizi dugun unearekin, non egilea jendartearen aurrera agertzen den modu irekiago batean eta liburuak eta bestelako lanak eskuratzeko aukerak erraztu diren. Teknologiak eragin globala duten erabilerak ahalbidetzen ditu eta, aldiz, aldaketa horiei behar bezala egokitzen den babes sistema eraginkorrik ez da artikulatzen ari. Are gehiago, egun tramitean diren hainbat lege aldaketek eskubideen babesaren sistema hankaz gora dezakete. Sistemak idazleari bermatu behar dio lanaren erabileren gainean erabaki ahal izateko aukera, bai eta erabilera horien truke behar bezalako ordainsaria jasotzeko aukera.

Elkarrizketa osoa irakurri

Mercedes Pinto: "Egun, autoargitalpena idazle berrientzako aukerarik interesgarriena da”

Xehetasunak
15 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Iraila 2014

Mercedes Pinto Maldonadok Bilboko Alhondigan parte hartuko du datorren irailaren 20an, Fernando Aramburu idazlea eta Javier Cámara liburu saltzailearekin batera, AEE/EIEk antolatutako Jardunaldiaren baitan burutuko den “Hau da nire esperientzia” izenburupeko mahai inguruan.

Granadako idazleak eskainitako elkarrizketan, gogotik defendatzen du idazleek autoargitalpenari esker euren lanen gainean duten erabateko kontrola; berak ongi daki, izan ere Espaina, Alemania, Frantzia eta Ingalaterran salduenetako hamar izenburuen artean bi bereak izan baitira (horietako bat urte eta erdiz egon da Amazon-en Top 100ean) eta 10.000 irakurleek ordaindu baitute bere liburuak eskuratu ahal izateko. Ediciones B argitaletxearen baitan, Ebooks delakoaren B lerro digitalean, lau lan ditu argitara emanak: 'El talento de Nano' (gazteentzako eleberria), 'La última vuelta del scaife' (eleberri historikoa), 'Maldita' (50garren hamarkadan girotutako eleberri tragiko erromantikoa) eta 'Pretérito imperfecto' (eleberri tragiko erromantiko garaikidea). 'El fotógrafo de paisajes' (intrigazko kontakizuna) Planetak azken urtean sortu duen Click izeneko zigilu digitalean argitaratu du.

Elkarrizketa irakurri.

Fernando Aramburu: “Nire aburuz, egilea eta argitaratzailearen arteko harremanean konfiantza da ezinbesteko osagaia”

Xehetasunak
14 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Iraila 2014

Fernando Aramburu idazleak datorren irailaren 20an AEE/EIEk antolatutako ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ izeneko Jardunaldian parte hartuko du. Mercedes Pinto idazlearekin eta Javier Cámara liburu saltzailearekin batera Bilboko Alhondigan goizeko 10etatik arratsaldeko 19ak bitarte burutuko den Jardunaldiaren baitan eskainiko den “Hau da nire esperientzia” izenburuko mahai inguruan arituko da. Tokia bete bitartean, sarrera libre da.

Alemanian bizi den idazle donostiarra, egun argitaratzaile “tradizionalak” deritzon horiekin lan egiten ohitua dago eta berak horiekin izandako esperientziaz ariko da. "Argitaratzaileak liburuaren egituraketa profesionala bermatzen dizu. Gainera, nahiko ongi funtzionatzen duen banaketa sistemaren baitan kokatzen du nire lana. Liburua publizitatearen eta promozio kanpainen bidez ezagutarazten du, gainontzeko herrialdeetan sartzeko bidea zabaltzen du, pirateoaren edota plagioen aurrean babesten du eta abar. Edonola ere, niretzako, nire denbora eta gogo guztia idazteari ekiteko eta idazten aritzeko baliatu dezakedala da nire lanak argitaratzaileen eskuetan jartzearen abantailarik handiena ".

Argitaratzaileekin duen harremana pertsonalari dagokionez, gakoa konfiantzan dagoela dio: “Nire aburuz, egilea eta argitaratzailearen arteko harremanean konfiantza da ezinbesteko osagaia. Nik ezin dut lan propiorik argitaratu argitaratzaile batekin baldin eta engainatuko nauenaren susmoa badut".

Elkarrizketa osoa irakurri.

Pepe Verdes: “Erabiltzaileak ezartzen ari dira argitalpenaren industriaren eraldekaren martxa”

Xehetasunak
11 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Iraila 2014

Pepe Verdes Manuscritics konpainiako sortzaileetako bat da, bertako kide eta CEO deritzona, hots, argitaratzaileei liburuak gomendatzen dizkiena. Verdesek, Sergio Mejías (Bubok), Jesús Ortiz (Milrazones) eta Andrés Fernándezekin (Argitaratzaileen Gremioa) batera, datorren irailaren 20an Alhóndiga Bilbaon  “Egilea argitalpen mundu berrian” lemapean burutuko den Jardunaldian egingo den mahai inguruetako batean hartuko du parte.

AEE/EIEri eskainitako elkarrizketan, Verdesek jaio berri den Manuscritics konpainiaren funtzionatzeko era azaldu digu: "Gure zeregin nagusia da irakurleek lagun ditzatela  argitaratzaileak liburu bat argitara emateko erabakia hartzen, kontsumitzaileen iritziek produktuaren preskriptore gisa izan dezaketen indarraz baliatuz".

Oraingoz, "Manuscritics soilik profesionalei dago zabalik, hau da, autoargitaratutakoei baino, jada agente literario bat duten edota aldez aurretik argitaletxe komertzialekin argitaratu duten idazleei zuzendua dago. Edonola, ikusita autoargitalpenak agerian jartzen ari den talentua, baliteke etorkizunean ere horiei begira atalen bat zabaltzea".

Elkarrizketa osorik irakurri

Página 125 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 120
  • 121
  • 122
  • 123
  • 124
  • 125
  • 126
  • 127
  • 128
  • 129
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio