Javier Minaren 'El dilema de Proust' saiakerari buruzko aipamena
- Xehetasunak
El Diario Vascoko Santiago Aizarna kritiko literarioak Berenice argitaletxeak argitaratutako Historian zehar paseoaren inguru 'El dilema de Proust o el paseo de los sabios' izenburupean Javier Minak idatzitako saiakerari buruzko aipamen zabala idatzi du.
Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' lanari buruzko artikulua
- Xehetasunak
'El camino de Ítaca' blogak Alrevés argitaletxeak orain gutxi argitara emandako Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' lanari eskainitako artikulua dakar. "Euren heldutasuna edota nerabezaroa pasa den mendeko laurogeigarren hamarkadan bizi izan zutenentzako ezinbesteko testua da”, dio aipamenak.
Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' liburua aurkeztuko da Bilbon
- Xehetasunak
Urriaren 31n, ostirala, Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' liburua aurkeztuko da Bilbon. César Coca, El Correoko zuzendaritza laguntzailea eta Alrevés argitaletxeko Carlos Pujol egongo dira aurkezpen ekitaldian idazlearekin batera. Aurkezpena arratsaldeko 19.30etan Urkixo Zumarkaleko 9an dagoen Casa del Libro liburu dendan izango da.
Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".
Protagonista, Pablo, laurogeigarren hamarkadako gazte bat da, “Zuzenbidea ikasten hasia patio ingeles bat duen etxe batean bere familiarekin batera bizi dena. Asteburuetan bere lagunekin irteten da, parranda, mozkortzera; neskalagunen bat edo beste izan du eta literatur zirkulu bateko kidea da, zeinari esker nahikoa polemiko izan den artikulua argitaratu duen egunkari batean. Bere gurasoek arraro xamar sumatzen dute, ezertarako gogorik gabe eta munduarekin bueltaka, nerabe gehienetan normala den jarrerarekin. Aldiz, egun batean, bere gurasoen harridurarako, aho bete hortz uzten ditu, egongelako leihoa zabaldu eta bere buruaz beste egiten duenean”.
Abel Amutxategik ostiralean aurkeztuko du Donostian 'Berbontzi', haur literaturako bere lana
- Xehetasunak
Abel Amutxategik datorren urriaren 31n, ostirala, Donostian aurkeztuko du 'Berbontzi' izenburuko bere lan berria, non irakurtzea maite ez duen Nora izeneko neskatilaren eta fantasiazko mundu batean bizi den liburu-jale amorratua den eta irakurtzen dituen istorioak etengabe kontatzen dituen mutiko lotsati baten arteko adiskidetasun istorioa kontatzen digun.
Amutxategiren esanetan, "Norak, ezinbestean, bere lagun berriarekin biziko dituen abenturei esker irakurketaz gozatzen ikasiko du". Egileak azaldu bezala, liburuak “haur literaturako motibo klasikoak (lehenengo honetan piratak, printzesak eta sorginak) azpikoz gora jartzen saiatzen da, horiei irauli bat emanez, literaturaren gozamenari heltzeko gonbitea luzatuz adinez txikitxoenei".
Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko (Konstituzio Plazan) Duque de Manda saretoan egingo da goizeko 11:30etan. Ekitaldian, Amutxategiren liburu honekin batera, Joxemari Iturralderen 'Nire lagunen gezurrak' eta Juan Luis Zabala 'Aita oker dago' liburuak ere aurkeztuko dira.
Liburuko laburpena / Abel Amutxategirekin elkarrizketa Auxmagazinen
Juan Carlos Márquezen 'Los últimos' eleberriari buruzko Juan Gracia Armendárizen ekarpena
- Xehetasunak
Juan Gracia Armendáriz idazleak Diario de Navarrako bere asteroko zutabean Juan Carlos Márquezen 'Los últimos' eleberriari buruzko erreseina idatzi du, besteak beste, agerian jarriz hau badela “irakurlea lepotik heltzen duen eleberria, planeta agoniko, absurdu eta kanibal baten barnako ibilbidera bultzatuz, non pop elementuak topatuko dituen, umorez jorratuak”.
