Euskadiko Idazzleen Elkarteak pasa den irailaren 20an argitalpenaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko jardunaldia antolatu zuen.  

Bilboko Alhondigan AEE/EIEk idazmena eta argitalpenaren arteko egungo harremanaren eta egoeraren inguruko analisi sakona egitea proposatu zuen, garai berri hauetatik erator daitezkeen negoziorako edota sormenerako aukerak zehazteko helburuarekin. Mahai inguruetan eta ponentziatan aritu diren adituen iritziak entzun eta gero, agerikoa da helburua lortu dela. Nabarmendu da eztabaidaren gaurkotasuna eta bertan emandako iritzi guztiek, baita publikoarenak ere, eskainitako baterako ikuspegia.  Jardunaldi honen bidez, AEE/EIEk idazleengandik eta argitalpen literarioaren forma berrietan gailentzen diren ekimenetan eta enpresatan adituak direnengandik lehen eskuko informazioa eskaintzeko aukera baliatu du.

Testu osoa irakurri