Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Luisa Etxenikeren 'El detective de sonidos' frantsesera itzulia

Xehetasunak
15 Urria 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Urria 2014

Pariseko Naïve argitaletxeak 'Le détective des sons', 2011an Libros de Pizarra argitaletxeak argitaratutako Luisa Etxenikeren 'El detective de sonidos' liburuaren frantseseko bertsioa eman berri du argitara.

Gazte batek honako iragarkia jarri du: “soinu biografiak egiten dira”. Diru beharra du eta azken hilabeteetan deskargatu dituen milaka kantuak etekinak ateratzeko balia ditzakeela pentsatu du. Bezero bi izanen ditu: bere bizitza markatu izan duten soinuak berreskuratu nahi dituen atsoa eta erailketa arraro bat aitortzeko interneteko audientzia erakarri nahi duen gizona. Detektibe gazteak gero eta konplexuagoak eta estuagoak bilakatuko diren intriga bi hauetan sartua ikusiko du bere burua. Gauzak horrela, intriga bi hauei hirugarren bat gehitu beharko dio berehala: bere bizitza berarena.

Javier Minak paseoaren inguruko saiakera aurkeztuko du

Xehetasunak
15 Urria 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Urria 2014

Javier Minak urriaren 16an Donostiako Lagun liburu dendan 'El dilema de Proust o el paseo de los sabios', Historian barna paseoaren inguruko saiakera, aurkeztuko du, Berenice argitaletxearen eskutik.

Egileak berak azaltzen duen bezala, “Grezia zaharretik egun arte paseoaren historia jasotzen duen liburua dugu”, baina, betera, “paseatzearen artearen inguru egile zenbaiten hausnarketak jasotzen dira bertan”. Hautatutako iturriak “literarioak eta zuzenak dira, bigarren mailako iturri gutxi dago, izan ere, helburua bada aztertzea nola idazle ezberdin horiek –bai eta pentsalariren bat edo beste- baloratzen duten kalera edota mendira ateratze hori, zein helburuarekin eta estrategiarekin eta zein hausnarketa eratorri diren hortik. Ez da paseoari buruzko idazleen antologia, paseatzeak suposatu izan duena adierazi nahi duen ikerketa baizik”.

Aurkezpena arratsaldeko 19.30etan izango da. Javier Minarekin batera, EHUko Estetika irakaslea den Mikel Iriondo egongo da aurkezpenean.

'Treinta escritores ante un campamento de refugiados de guerra' liburuaren aurkezpena

Xehetasunak
09 Urria 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Urria 2014

Urriaren 10ean Gasteizen ospatuko den Guerraren ondorioei buruzko II. Biltzarraren baitan aurkeztuko da 'Treinta escritores ante un campamento de refugiados de guerra' liburua. Horretan AEE/EIEko kide diren José Ignacio Besga, Ángela Serna, Ángela Mallén, Elisa Rueda, Santiago Liberal eta Marisol Ortiz de Zárate idazleek hartu dute parte eta hauekin batera lanean aritu dira ere, besteak beste, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio eta Kirmen Uribe.

Kongresua,  antolatzailea den Azterketa Juridiko eta Sozialen Fundazioaren esanetan,  " biztanleriari sarri askotan eragin dizkion zorigaiztoko ondorioei eta sufrimenduei buruzko azterketa eta debatea egiteko eta halakoen gaineko kontzientzia harrarazteko egiten den foroa da”.. Bigarren edizio honetan, errefuxiatuen kanpamenduetako bizi-baldintzak eta idazleek egoera larri horri buruz duten ikuspegia hartuko dituzte mintzagai, “agerian utziz egoera larri horietan bizikidetza eta intimitatea babesik gabe gelditzen direla erabat, aitzinera begira soilik inoiz itzultzeko aukera bilakatzen delarik etorkizun”.

Gehiago irakurri: 'Treinta escritores ante un campamento de refugiados de guerra' liburuaren aurkezpena

Aimar Rollánek bere liburu berria aurkeztuko du New Yorkeko Liburu Azoka Hispano/Latinoan

Xehetasunak
07 Urria 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Urria 2014

Aimar Rollán idazleak, datorren urriaren 10, 11 eta 12an New Yorken burutuko den 8garren Liburu Azoka Hispano/Latinoan hartuko du parte. Azoka horretan,  La Ovejita Ebooks-ekin elkarlanean argitaratutako  'El uno sin segundo' izenburuko bere liburu berria aurkeztuko du.

Bertan ere argitaletxeko zuzendaria den Juan Navidad egongo da.
'El uno sin segundo' bizitzaren oinarrizko kontuen inguruko saiakera filosofikoa da. 30 gai ezberdin jorratzen ditu, besteak beste, osasuna, zoriontasuna, maitasuna, sufrimendua, existentzia bera edota heriotza dituelarik mintzagai. "Oro bat oso modu laburrean jorratuak, teknizismo handirik gabe, izan ere publiko guztiei zuzendutako lana baita, bizitzaren filosofiara sarrera gisa”, azaltzen du idazleak.

Gehiago irakurri: Aimar Rollánek bere liburu berria aurkeztuko du New Yorkeko Liburu Azoka Hispano/Latinoan

Gonzalo Garridok 'El patio inglés' argitaratu du, bizitza, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa

Xehetasunak
06 Urria 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Urria 2014

Merkatuan da jada Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' eleberria (Alrevés Argitaletxea). Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".

Protagonista, Pablo, laurogeigarren hamarkadako gazte bat da, “Zuzenbidea ikasten hasia patio ingeles bat duen etxe batean bere familiarekin batera bizi dena. Asteburuetan bere lagunekin irteten da, parranda, mozkortzera; neskalagunen bat edo beste izan du eta literatur zirkulu bateko kidea da, zeinari esker nahikoa polemiko izan den artikulua argitaratu duen egunkari batean. Bere gurasoek arraro xamar sumatzen dute, ezertarako gogorik gabe eta munduarekin bueltaka, nerabe gehienetan normala den jarrerarekin. Aldiz, egun batean, bere gurasoen harridurarako, aho bete hortz uzten ditu, egongelako leihoa zabaldu eta bere buruaz beste egiten duenean”.

Gehiago irakurri: Gonzalo Garridok 'El patio inglés' argitaratu du, bizitza, kamusada eta minaren inguruko istorio...

Página 123 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 118
  • 119
  • 120
  • 121
  • 122
  • 123
  • 124
  • 125
  • 126
  • 127
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio