Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Fernando Savaterrek ‘Aquí viven leones’ aurkeztuko du Bilboko La Alhóndigan

Xehetasunak
21 Urria 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Urria 2016

 
Aurkeztuko den lana, orain gutxi hildako bere emaztearekin elkarlanean egindako literatura proiektua da 

‘Aurrez Aurre’ Irakurketa Klubak, Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea den María Eugenia Salaverrik zuzendua eta koordinatua, Fernando Savater izango du datorren ostegunean, urriak 27, 19:00etatik aurrera.

Filosofo eta idazle donostiarrak Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan aurkeztuko du bere azken liburua, Aquí viven leones. Viaje a las guaridas de los grandes escritores, saiakera liburua non irakurleak historiako idazle garrantzitsuenen bizitzan zehar bidaia egiten duen (William Shakespeare, Ramón del Valle-Inclán, Edgar Allan Poe, Agatha Christie, Alfonso Reyes, Giacomo Leopardi, Gustave Flaubert eta Stefan Zweig).

Gehiago irakurri: Fernando Savaterrek ‘Aquí viven leones’ aurkeztuko du Bilboko La Alhóndigan

Inma Diezek bere bostgarren lana aurkeztuko du ostegun honetan

Xehetasunak
18 Urria 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Urria 2016


Inma Diezek Los surcos de la vida aurkeztuko du datorren urriaren 20ean Amurrioko Kultur Etxean, 19.00etan.

Brumas de plata bere lehen obra 2010ean agertu zenetik bere bostgarren lana da. 55 olerki ditu eta haietan poeta amurrioarrak hurrengo mezua bidaltzen du: “Gauza ez da inoiz irabazi edo galdu. Etengabe ikastean datza, erori eta jaikitzean. Gauza ez da mundutik zehar urraturik egin gabe pasatzea, baizik eta bizitzak uzten dituen arrastoak gainditu”.

Liburu berri hau Kultur Etxean erosteko aukera egongo da aurkezpenaren egunean.

Hemen olerki bildumaren zati bat irakur daiteke.

Euskadiko Idazleen Elkartea Gatikako udal liburutegiarekin elkarlanean hasiko da bere Irakurketa Klubean

Xehetasunak
17 Urria 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Urria 2016


Bihar asteartez, hilak 18, Gatikako Udal Liburutegiko Irakurketa Klubaren (Bizkaia) bilerak hasiko dira berriro, jarduera horretan Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) elkarlanean hasiko delarik. Fernando García Pañeda  bere kideetako batek koordinatuko eta moderatuko du hemendik aurrera Kluba.

Hurrengo saioko gai nagusia, gaur egungo literatura panoramaren joerak izango dira. Bilerak gazteleraz egingo dira, astearteetan 19:00etatik 20:00etara. Taldea 15 bat pertsonek osatzen dute eta bi hilabetez behin elkartzen dira. Erakundeak ikuspuntua berritu nahi du, eztabaidagai den obraren trama eta iritzi subjektiboez gain beste alorretan sakonduz.

Gehiago irakurri: Euskadiko Idazleen Elkartea Gatikako udal liburutegiarekin elkarlanean hasiko da bere Irakurketa...

Datorren LIBER azokan egileek formakuntza eskaintza zabala aurkituko dute

Xehetasunak
07 Urria 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Urria 2016

Espainierazko Liburuaren Nazioarteko Azoka (LIBER) egileak enpresekin lotzen dituen erakustoki bihurtu da

LIBEReko Egilearen Gunea deiturikoa, enpresek  liburuen sorkuntzarekin, ekoizpenarekin, salmentarekin eta promozioarekin harremana duten zerbitzuak ezagutzera emateko espreski sortutako tokia da. Autoargitalpenarekin harreman zuzena duten proposamenak ez dira falta.

Gehiago irakurri: Datorren LIBER azokan egileek formakuntza eskaintza zabala aurkituko dute

Pedro Ugarte Páginas de Espuma argitaletxearen ‘Los que cuentan' zikloan egon da

Xehetasunak
26 Iraila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Iraila 2016


Egileak bere azken lana aurkeztuko du aste honetan Madrilen, Sevillan eta Bilbon

Nuestra historia Pedro Ugarteren azken lana liburu dendetara iritsi berri da Páginas de Espuma argitaletxearen eskutik. Arratsalde honetan aurkeztu da Madrileko Rafael Alberti liburu dendan, ‘Los que cuentan’ zikloa inauguratuz, argitaletxe horrek antolatua eta datozen asteetan beste egile batzuk parte hartuko dutelarik bertan, hala nola Hipólito G. Navarro, Juan Carlos Méndez Guédez eta Miguel Ángel Muñoz. Egilea, Juan Casamayor bere argitaratzailearekin batera agertu da, bai eta Javier Morales idazle, kazetari eta sormenezko idazketa irakaslearekin ere.

Gehiago irakurri: Pedro Ugarte Páginas de Espuma argitaletxearen ‘Los que cuentan' zikloan egon da

Página 91 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio