José Antonio Martín Acostak 'Entropía' fantasiazko eleberria aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak

Lanak harritzea eta giza afera handiei buruz hausnartzea du helburu
Bilboko Elkar liburu denda izan da José Antonio Martín Acostak Entropía datorren ostiralean, azaroak 4, aurkezteko aukeratu duen tokia. 18:30etatik aurrera izango da.
Egileak Roberto Lastre argitaratzailea izango du lagun. Zuriñe Ojedak parte hartuko du ere eta merkatura plazaratu berri den eta zientzia, fantasia, errealitatea eta fikzioa nahasten dituen eleberri honen zati bat irakurriko du.
Gehiago irakurri: José Antonio Martín Acostak 'Entropía' fantasiazko eleberria aurkeztuko du Bilbon
Pedro Ugartek ‘Nuestra historia’ aurkeztuko du ostegun honetan Gasteizen
- Xehetasunak

Pedro Ugartek bere bira jarraitzen du Nuestra historia-rekin
Datorren ostegunean azaroak 3,Iban Zaldua Pedro Ugarterekin egongo da Nuestra historia-ren (Páginas de Espuma, 2016) aurkezpenean. Zuloa Irudia liburu dendan izango da, Gasteizen (Correría Kalea, 21), 19:30etatik aurrera.
Liburua pasa den irailaren amaieran plazaratu zen. Ordutik hona, bere egileak Espainiako txoko ugaritan egon da bere irakurleekin egoteko eta lehen eskutik azaltzeko nola egin dion aurre gure gizarteko beldurren irudi honi, aldi berean zoriontasuna ikertuz. Kontzeptu honi buruz, Ugartek teoria ezberdinak bota ditu bere pertsonaien ahotsaren bitartez liburuak dituen 168 orrialdeetan zehar.
Gehiago irakurri: Pedro Ugartek ‘Nuestra historia’ aurkeztuko du ostegun honetan Gasteizen
Euskadiko Idazleen Elkarteak ere liburutegian maileguaren arautze berria eskatu du
- Xehetasunak

Estatuan eta Komunitate Autonomoetan ordainketa zentralizatua eta gure obren erabileragatik zuzena den ordainketa bermatuko digun tarifa bat eskatzen dugu
Idazleen elkarte garen heinean, gure liburuen mailegutza publikoa arautzen duen legedia aldatzea eskatzen duen gutun irekia izenpetu dugu, liburutegietan haien erabileragatik ordain zuzen jasotzeko helburuarekin.
Gutun horretan, Estatuaren eta Komunitate Autonomoen aldetik ordainketa zuzen bat eskatzen da alde batetik; eta bestetik sinbolikoa izango ez den tarifa bat ordainketa egoki bat bermatzeko, Europako beste herrialdeetan egiten denarekin bat.
Gehiago irakurri: Euskadiko Idazleen Elkarteak ere liburutegian maileguaren arautze berria eskatu du
Adrián Martín Ceregidok Gijóngo idazleen kongresuko mahainguru bat moderatuko du
- Xehetasunak

Eleberri historikoak fikzioari tokia egin behar ote dion amaigabeko eztabaidak bere tokia izango du III Idazleen Kongresuan
Datorren larunbatean Adrián Martín Ceregido Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kidea moderatzaile moduan parte hartuko du Idazle Berrien Elkarteak antolatzen duen Idazleen Kongresuan programaturiko mahainguru batean, Gijónen urriaren 29tik 31ra.
“Eleberri historikoaren sormen prozesua: oreka, fikzioa edo errealitatea?” da Antonio Garrido, José Luis Corral eta Toti Martínez de Lezea idazleak hizlari izango dituen eztabaida mahaia. Eleberri historikoari mugak jartzea, narrazio bat eleberri historikoa izateari uzten dionean beste gauza bat izateko, izango da elkarrizketaren ardatz nagusia. Eleberri historikoak fikzioari tokia egin behar ote dion eta norainokoa izan behar duenaren amaigabeko eztabaida, eta zein den egiatasunaren eta egiantzekotasunaren arteko ezberdintasuna gaurkotasunean egongo da Martín Ceregidoren eskutik Gijónen.
Gehiago irakurri: Adrián Martín Ceregidok Gijóngo idazleen kongresuko mahainguru bat moderatuko du
María José Mielgo eta Santiago Liberalek Rocío Redondoren poema bilduma bat aurkeztuko dute Bilbon
- Xehetasunak
Rocío Redondo de la Callek sari ugari irabazi zitu eta finalista izan da dozena bat lehiaketatan
Datorren ostiralean, urriak 28, María José Pliegok (argitaratzailea eta poeta) eta Santiago Liberalek (poeta), biak Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kideak, Rocío Redondo de la Calle Valladolidko egilearen poema bilduma aurkeztuko dute Bilbon, Geometría de luz izenekoa. Hitzordua La Bolsa Auzo Etxean izango da (Pelota Kalea, 10) 19:30etatik aurrera.
Aurkezpen ekitaldiaren ondoren poesia emanaldi bat egingo da eta Santiago Liberalez gain Tamara Martínez Escribanok (aktore eta rapsoda) eta Begoña Puente Cabezudok (koralista eta rapsoda) parte hartuko dute.
