Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Cristina Romearen azken saiakera bere bizi esperientzia propioan du jatorria

Xehetasunak
01 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Otsaila 2017


Liburuan elkar banatzen dituen 50 hausnarketek gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantzia erakusten dute


Cristina Romeak Actitudes sociales izeneko saiakera argitaratu berri du. Idazkera gogoetatsu bat erakutsiz, Gasteizen bizi den egile katalanak bere bizi esperientziak hartzen ditu berriro oinarritzat, bere hezkuntza eta gizarte inguruarekin harremana dutenak, lana osatzen duten 50 hausnarketak biltzeko.

Saiakera formatu digitalean dago eskuragarri Amazon-en. Halaber, egileak astero elkar banatzen ditu edukiak bere irakurleekin bere blogean.

Romeak gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantziari buruz ohartarazten gaitu gizarte osasuntsu eta anitzen alde egiteko. Horretarako funtsezkoa da hezkuntza norbanako mailan.

Gehiago irakurri: Cristina Romearen azken saiakera bere bizi esperientzia propioan du jatorria

Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ hainbat gairi buruzko kontakizun laburren liburua argitaratu du

Xehetasunak
26 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Urtarrila 2017


Osatzen duten 30 istorioak irakurketa atsegina eta entretenigarria dute

Cuentos y desencuentros liburuarekin sei dira jada Aimar Rollánek merkatuan dituen liburuak. Oraingo honetan gai ugariri buruzko 30 kontakizun laburren bilduma da eta era independentean irakur daitezke ez baitute haien arteko harremanik.

Testuetako batzuk izaera historikoa dute; beste batzukerromantikoak, filosofikoak, eta atze psikologikoa dutenak dira, baina izendatzailebat dute: bizitzaren misterioei buruzko ideia handiak dituzten istorio txikiak dira,hala nola zoriari buruzkoak, kasualitateak, hautaketak eta patua.

Rollánek bere bizi esperientzietako batzuk irakurlearekin elkar banatzen ditu liburuak dituen 240 orrialdeetan zehar, atseginak eta dibertigarriak eginez.

Gehiago irakurri: Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ hainbat gairi buruzko kontakizun laburren liburua...

AEE/EIEko egileen lanak formatu digitalean ere irakurtzeko aukera egongo da

Xehetasunak
25 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Urtarrila 2017



eLiburutegia katalogoan sartuko dira

Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE)
azken hilabeteetan burutu dugun proiektuetako bat gure kolektiboa osatzen duten egileen lanen digitalizazioa izan da. Lehen fasea burutu berri dugu eta Eusko Jaurlaritzari esker izan da.


Helburua bikoitza da: irakurleek formatu digitalean eskuratzeko aukera izatea ere eta Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko liburutegien katalogoan sartzea, eLiburutegia alegia. Horrela, gaur egun 10.000 izenburu baino gehiago dituen sare horren gaztelerazko eta euskarazko eskaintza zabaltzen da.

Elkartetik gure egileen lanen bilketa prozesu guztia kudeatu dugu, deskatalogaturik egon zitezkeen lanak barne. Testuak ePUB formatura bihurtzeko lanari ekiteko Cuadratín enpresaren zerbitzuak kontratatu ditugu. Sergio Verde diseinatzaileak digitalizatutako lanen liburu-azalak egin ditu sorrera berria behar zuten kasuetan, hala nola inprimaturiko formatuan egilea irudi eskubideen jabe ez zen kasuetan edota jatorrizkoa berritzeko erabakia hartzean.

Gehiago irakurri: AEE/EIEko egileen lanak formatu digitalean ere irakurtzeko aukera egongo da

Gaur ‘El salto del caballo’ plazaratuko da, Ricardo Alíaren Zodiakoaren Trilogiaren azken atala

Xehetasunak
24 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Urtarrila 2017


Eleberria Errenteriako Udal liburutegian aurkeztuko da otsailaren 9an

El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente eleberrien arrakastaren ondoren, Ricardo Alía idazle donostiarrak Zodiakoaren Trilogia itxiko du El salto del caballo lanarekin. Ediciones Maevak argitaratua, gaur iritsiko da liburu dendetara, baina formatu digitalean egongo da ere eskuragarri.

Hirueleberriak uztartzen dituen trama bat dago 2012an hasiz, ETAren jardueraarmatuaren amaiera iragarri eta urte bete beranduago, baina bakoitzak nortasunpropioa du eta banaka irakurri daitezke. Azken atal honetan irakurleek trilogiakopertsonaia nagusiek nolako garapena izan duten ezagutuko dute, Max MedinaErtzaintzako Homizidio inspektorea eta Erika López, graduatu berri den bere kideaalegia.

Ricardo Alíak Zodiakoaren Trilogiaren azken atala osteguneanaurkeztuko du, otsailak 9, 18:30etan, Errenteriako Udal Liburutegian, berehaurtzaroa iragan zuen hiria alegia.

Gehiago irakurri: Gaur ‘El salto del caballo’ plazaratuko da, Ricardo Alíaren Zodiakoaren Trilogiaren azken atala

María Eugenia Salaverrik ‘No hay amor en la muerte’ Gustavo Martín Garzoren eleberria aurkeztuko du ostegun honetan Bilboko La Alhóndigan

Xehetasunak
23 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Urtarrila 2017


Eleberriak leialtasuna eta guraso eta seme-alaben arteko harreman zailak jorratzen ditu


Urtarrilaren 26ean ostegunez, 19,00etatik aurrera BIlboko Azkuna Zentroa– La Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ saio berri bat egingo da, orain seiurtetik María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen duen liburuari eta irakurketari eskainitako espazioaalegia.

Oraingoan Gustavo Marín Garzo (Narratiba Sari Nazionala etaNadal Saria, besteak beste) izango da, No hay amor en la muerte bere azkeneleberria aurkeztuz. Bertan Bibliako istoriorik ikaragarrienetako bat irudikatzen du:Isaaken sakrifizioa bere aitaren eskutan. Eleberriak, gainontzekoekin leialtasunaprosa magnetikoan jorratzen duena, guraso eta seme-alaben arteko harremansarritan zailak lantzen ditu ere, hura gabe ezinezkoa izango litzatekeenkonfiantzaren oinarrizko zentzua zalantzan jarriz.

Gehiago irakurri: María Eugenia Salaverrik ‘No hay amor en la muerte’ Gustavo Martín Garzoren eleberria aurkeztuko...

Página 86 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio