Inma Diezek Los surcos de la vida aurkeztuko du datorren urriaren 20ean Amurrioko Kultur Etxean, 19.00etan.

Brumas de plata bere lehen obra 2010ean agertu zenetik bere bostgarren lana da. 55 olerki ditu eta haietan poeta amurrioarrak hurrengo mezua bidaltzen du: “Gauza ez da inoiz irabazi edo galdu. Etengabe ikastean datza, erori eta jaikitzean. Gauza ez da mundutik zehar urraturik egin gabe pasatzea, baizik eta bizitzak uzten dituen arrastoak gainditu”.

Liburu berri hau Kultur Etxean erosteko aukera egongo da aurkezpenaren egunean.

Hemen olerki bildumaren zati bat irakur daiteke.