Abel Amutxategiren azken lana idatzitako hitzari omenaldia da
- Xehetasunak

La tienda del Señir Li liburua Ediciones el Transbordador argitaletxearen bilduma batean jaso da
Bi hizkizalek zita literarioak ziztatzen dituzte Hiriburuko industrialde batean. Beti egia esaten duten zorte onaren gailetatxo batzuk. Sekretu ikaragarri bat ezkutatzen duen agure bat. Bere misioa abandonatzeko prest ez dagoen artximandrita ortodoxo bat. Hauek dira La tienda del Señor Li eleberrian nahasten diren istorioetako lau bakarrik, road movie urbanita bat hein berean umorea eta erokeria nahastuz.
Eleberria idatzitako hitzari omenaldia da eta hitz egokiak bizitza nola alda dakigukeen kontatzen du, bai eta nola hitz desegokiak egin dezakeen ere.
Gehiago irakurri: Abel Amutxategiren azken lana idatzitako hitzari omenaldia da
Luisa Etxenike eta Mircea Cartarescu egileek emago diote amaiera ‘Chejov vs Shakespeare’ proiektuari
- Xehetasunak
Proiektua Donostia 2016 programazioaren baitan garatu da
Datorren ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko 19:00ean, Luisa Etxenike eta Mircea Cartarescuk emango diote amaiera ‘Chejov vs Shakespeare’ proiektuari. Hitzaldia Pilar Rodriguezek moderatuko du eta Aquariumean izango da (Donostiako Aquariuma). Donostia 2016 markoan garatu den ekimen interesgarri bat da hau eta euskal idazle zein munduko beste tokietako idazleen arteko eskutitz elkar-banatze batean datza, gatazka oinarri hartuta gaurkotasun gaiak eta pertsonaiak idazgai moduan hartuz.
Pasa den azaroaren 7tik, parte hartu duten prestutasun handiko euskal eta nazioarteko egileen arteko topaketak egin dira.
Gaur Arabar Errioxako II Euskal Liburu eta Disken Azoka irekiko da
- Xehetasunak

Ana Francia eta Edurne M. Aionak bere irakurleekin berriro egoteko aukera izanen dute Bastidan
Bastida sortzaileentzako eta publikoarentzako topagune izango da berriro abenduaren 2 eta 8a bitartean. Arabar Errioxako II Euskal Liburu eta Disken Azokaren inaugurazioa Toti Martínez de Lezearen esku egongo da, 18:00ean Kultura Etxean bere liburu berriaren aurkezpenarekin.
Besteak beste Ana Francia eta Edurne M. Aiona egileen aleen sinatze saio ugarirekin irakurle eta irakurleen arteko topaketak antolatu dira, bihar 3, 13:00ean. Biak Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide eta idazleak dira eta Maite R. Ochotorena, Milagros Ojea eta Miren Díaz de Arcayarekin batera haien hausnarketak elkarbanatuko dituzte, bere obraren zergatia entzuleriari agertzen saiatzeko. Kepa Menéndez, Raúl Sánchez Alegría, Eneko Etxegarai eta Germán Ruiz Llano egileekin batera egongo dira.
Gehiago irakurri: Gaur Arabar Errioxako II Euskal Liburu eta Disken Azoka irekiko da
‘Harria’, Juan Manuel Uríaren azken poema bilduma salgai dago jada
- Xehetasunak
Egileak euskal herri kirolak hartzen ditu oinarritzat harriaren analisi mitologiko, antropologiko eta poetikoa egiteko
Poesiaren maitaleek Juan Manuel Uríaren azken lana liburutegietan eskatu dezakete jada. Iñaki Perurenaren hitzaurrea duen eta Jon Aizpuruk itzulitako harriaren gaineko irakurketa poetikoa da.
Poema bilduma elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta liburu hibridoa da harri-jasotzearen gaiaz gain, Harria objektu unibertsal moduan, sinbolo moduan hartzen baitu. Arrazoi horregatik interes gorenekoa izan daiteke antropologiaren eta mitologiaren ikerlarientzako.
Gehiago irakurri: ‘Harria’, Juan Manuel Uríaren azken poema bilduma salgai dago jada
María Eugenia Salaverrik Mikel Santiagoren ‘El mal camino’ aurkeztuko du gaur Bilboko La Alhóndigan
- Xehetasunak
Aurkeztuko den obra Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuetako bat izan da
Bihar ostegunez, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa alegia, eta orain dela sei urtetik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duena.
Oraingoan Mikel Santiago (Portugalete, 1975) idazlea egongo da. El mal camino bere azken eleberria da eta Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuen zerrendan sartzea lortu zuen. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da, krimena, beldurra eta thriller-a nahastuz, irakurlearekin jolasten den bitartean.
Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da, honek galderak egingo dituelarik entzuleak obrara gerturatzea eraginez, ikuspuntu berriak emanez ere.
‘Aurrez Aurrera’ sarrera irekia da tokiak bete arte.
