Idazlearen gaurko errealitatea izango da III Egilearen Jardunaldiaren mintzagaia
- Xehetasunak

Autoargitalpena eta promozio kanal berriak izango dira debatearen ardatz nagusietako batzuk
‘Argitalpen mundura sarbide ezberdinak’ izenburupean, Alicia González Sterling (BookBankeko literatura agentea), Fernando Tarancón (Astiberri Argitaletxea) eta Francisco Javier Irazkoki (idazlea) mintzatuko dira argitalpen merkatuan egon nahi duen edozein egilek aurre egin beharreko panoramari buruz. Mahaingurua ebooken kudeaketa eta promozioan espezialista handia den Antonio de Marcok (Am Consultores) moderatuko du. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren arratsaldeko lehen orduan izango da (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga. Bilbo, 2016/09/16). Autoargitalpenaren fenomenoa, argitaletxe tradizionalen papera eta egile nobelarekiko posizionamendua bezalako gaiak, bai eta adimen artifizialaren (algoritmoak) aplikazioa argitaratzeko modu berria zehazteko eta zein egile argitaratzeko izango dira elkarrizketak izango dituen ardatz nagusietako batzuk.
Baina ikusgarritasunik gabe ez dago salmentarik eta hortik promozio kanal berriak, hala nola sare sozialak eta obrak gomendatzeari loturiko goraka doazen fenomenoak, hala nolak booktuberak eta irakurle komunitateak, hizlarien aldetik arreta izango dutelarik ere.
Gehiago irakurri: Idazlearen gaurko errealitatea izango da III Egilearen Jardunaldiaren mintzagaia
III Egilearen Jardunaldiak bere mahainguruetako bat liburu dendaren etorkizunari eskaini dio
- Xehetasunak

Bost aditu liburu denda fisikoen paper berriari buruz mintzatuko dira
Javier Celayak moderatutako inaugurazio debate mahaiaren ondoren, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga). Bilbo, 2016/09/16) ‘Etorkizuneko liburu dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ mahaingurua egingo da. Bertan Luis Collado (Google), Silvia Clemaren (Kobo), Marc Santandreu (Tekstum) eta Gexan Sors (Elkar Liburu dendak) adituek hartuko dute parte. Teresa M. Pecesek moderatuko du, ‘La Lectora futura’-ko kazetaria eta argitalpen zuzendaria.
Jardunaldiaren aurrerapen moduan, parte hartzaileetako batzuk mintzagai nagusiari buruzko bere iritzia elkarbanatu dute dossier honetan irakurri daitezkeen elkarrizketa sorta batean.
José Fernández de la Sotaren poesía liburu berria El Gallo de Oro Edicionesen literatura rentrée berrian
- Xehetasunak

Lanari Caballero Bonaldek egin dio hitzaurrea
Egun gutxiren buruan denboraldiko literatura nobedade itxaronenetariko bat iritsiko da. José Fernández de la Sotaren poesia liburu berri bat izango da. El Gallo de Oro euskal argitaletxeak argitaratu du eta hitzaurrea J.M. Caballero Bonaldek sinatu du.
Irakurleek bost urte itxaron behar izan dute gure poeta sarituenaren poesia berriro gozatzeko.
Quien habla zer esan nahi duen eta nola esan nahi duen oso ongi dakien norbaiten obra da. Egileak bizitako esperientzien funtsezko konplexutasuna interpretatzen du eta dagozkien testu baliokideetan itzultzen ditu. Modu honetan, poemaren ahalmen errebelatzaileak bere zentzu osoa hartzen du eta bere handitasun eraginkorrena lortzen du. (J.M. Caballero Bonald)
Javier Celayak argitalpen digitalean mundu mailako bi erreferente handienen arteko debatea moderatuko du Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak

Osokoan haien hitzaldiak egin ondoren, Michael Bhaskar eta Rüdinger Wischenbart adituek inaugurazio debate mahaian parte hartuko dute Javier Celayak moderaturik
Bigarren urtez jarraian, Javier Celaya hizlaria, idazlea, ikerlaria eta teknologia eta kulturan aditua Euskadiko Idazleen Elkarteak Bilbon antolatzen duen urteroko hitzorduan egongo da. Oraingo honetan, argitalpen digitalari dagokionez mundu mailako bi erreferente arteko elkarrizketa zuzenduko du, hots Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart, datorren irailaren 16an Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.
Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.
Alaitz Arrutirren ‘La Castañera’ euskal lurretan ibiliko da
- Xehetasunak

Italian finkatutako idazle bilbotarra Euskadin izango da bere eleberria aurkezten
1930tik 2006 urtera arte Italia hegoaldean bizi izan zen emakume baten historian oinarritua, orain dela hiru hilabete eskas atera zen argitara La Castañera.
Datorren irailaren 15ean aurkeztuko da Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean 19:30etan. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren eta 21:00etatik aurrera, literatura tertulia bat egingo da. Elkarrizketaren ondoren, egileak eleberriaren aleak sinatuko ditu Topa Kafe Antzokian (Juan Bautista Uriarte 55, Galdakao). Cerveza La Salve antolakuntzan laguntzen du.
Hurrengo egunean, irakurleek Alaitz Arrutirekin egoteko aukera izango dute Librería Cámaran, (Euskalduna Kalea 6, Bilbo) 19:30etatik aurrera berriro ere.
Gehiago irakurri: Alaitz Arrutirren ‘La Castañera’ euskal lurretan ibiliko da
