Luisa Etxenikek europar literaturari buruzko ikastaro bat eskainiko du Donostian
- Xehetasunak

Luisa Etxenikeren jarduera ugarien artea formakuntza da horietako bat. Urte amaieran XIX eta XX mendeetako europar literaturari buruzko ikastaro bat eskainiko du Donostian.
Aipatutako garaietako literatura ildo nagusiak analizatuko ditu egile gako sorta baten irakurketa eta ikerketaren bidez. Aldi berean bere analisirako eta interpretaziorako marko teoriko bat eskainiko du, idazle donostiarrak azaldu duen moduan.
Ikastaroa azaroan hasiko da, ordu eta erdiko zazpi saio izango ditu eta bere aldiskotasuna hilabetekoa da. Saioak Ernest Lluch Kultura Zentroan (Donostia) izango dira.
Matrikulazio epea datorren irailaren 13an hasiko da eta saioak.
Programa osoa ikusteko sakatu hemen.
Luisa Etxenikek diziplina ezberdinetako adituekin elkarrizketa kanal digital bat zuzenduko du
- Xehetasunak

Luisa Etxenike idazle eta bazkidea Canal Europaren inspiratzaile eta zuzendaria da, artista, idazle, zientzialari eta ekonomiaren, medikuntzaren edo politika zientzien profesionalei besteak beste, elkarrizketan egiteko kanal digitala alegia.
Komunikabide berriaren helburua, jakintzaren, eztabaidaren eta pentsamendu kritikoaren zirkulaziorako espazio ireki bat sortzea da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak babesten du eta atzo aurkeztu zen Denis Itxaso Kultura Diputatuaren eta Luisa Etxenike beraren eskutik.
Kanalaren edukiak jakituriaren artxibo bat osatuko dute eta sarbide irekia izango dute, www.canaleuropa.eu orrialdetik deskargatzeko audio podcast moduan eskainiko dira. Orrialde horretara Kultura Saileko web orrialdetik ere sartzeko aukera egongo da.
Promoziozko bideoa ikusteko, hemen.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa
© Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Iñaki Sainz de Murieta Verbum Argitaletxearen katalogoan sartu da
- Xehetasunak

Verbum Argitaletxearen haur eta gazte bildumak gaurtik aurrera izenburu berri bat du, Las aventuras de Kanide.
Kanide Aurrehistorian bizi den ume bat da eta bere balore nagusiak bizitzari eta naturari errespetua dira. Bera da Euskadiko Idazleen Elkarteko kide den Iñaki Sainz de Murietak idatzitako ipuin batzuen protagonista nagusia. Ilustrazioak Miguel Berzosarenak dira.
Lan honekin egile donostiarrek txikienak entretenitzeaz gain, Aurrehistoriaren ikuspuntu pertsonalista baten bidez aipatzen diren balore unibertsaletan heztea bilatzen dute.
Obra argitaletxe madrildarraren web orrialdearen bitartez eros daiteke eta formatu digitalean eskuragarri izango da ere.
Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) idazlea, antropologoa eta irakaslea da. Espainian, Argentinan eta Estatu batuetan argitaratu du, eleberria eta ipuin laburra ere, bai eta euskal kulturan fokaturiko antropologia entsegu ezberdinak.
Miguel Berzosa (Donostia, 1945) ilustrazioa eta komikiak egiten ditu, nagusiki biografia, historia edo erlijio gaia duten liburuentzako, bai haur publikoarentzako bai eta helduentzako ere. Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (Paris) edo Mensajero (Bilbao) argitaletxeentzako egin du lan, besteak beste. Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Asian argitaratu du baita ere.
Hay Festivalen hurrengo edizioak sortzaileen jubilazioaren gaia jorratuko du bere programazioan
- Xehetasunak

Segoviak Hay Festivalen edizio berri bat egingo du irailaren 22 eta 25 bitartean. Saioetako bat egileen jubilazioari eskainiko zaio. Formatua mahai ingurua izango da 13.30etan 23an, ostiralez. Pedro de Andrés izango da moderatzailea, CEDROko presidenteordea.
Bertan parte hartuko dutenak Manuel Rico ACEko presidente eta Seguir Creando plataformako bozeramailea; Paula Izquierdo idazlea; Ramon Alba argitaratzailea eta Stephan Fuetterer Dircom Komunikazio Zuzendarien Elkarteko bokala izango dira.
Iturria: CEDRO
El Gallo de Orok Beñat Arginzonizen bi lan gehitu ditu bere katalogora
- Xehetasunak

El Gallo de Oro Edicionesek argitaratutako azken bi tituluak Beñat Arginzoniz egile bilbotarrak izenpetui ditu.
Lehena, El libro de los espantos, ez da irudiaren eta testuaren arteko elkarrizketa bakarrik, baizik eta irakurlearekin elkarrizketa. Bere orrialde bakoitzean ikaragarria eta saihestezina denari aurre egiten dio , azkenean azken ispiluak begiratuko balitz bezala. Ezinezkoa denak bidea egiten duenean eta bizitzak bere benetako aurpegia erakusten digunean, obraren sinopsian irakurri daitekeen moduan.
Pablo Gallo marrazkigileak Arginzonizen testuei irudiak jartzen dizkio: emaitza liburu berezia da, izua eta edertasuna jolas makabro moduan nahasten diren ariketa. “Nire 46 marrazki izugarri bere 46 testu izugarriren ondoan”, dio Gallok bere blogean.
Gehiago irakurri: El Gallo de Orok Beñat Arginzonizen bi lan gehitu ditu bere katalogora
