Global eBook Reporten egileak nazioarteko argitalpen merkatuen inguruan hitz egingo du Bilbon
- Xehetasunak

Rüdiger Wischenbart Europako aditu handiena da ebookaren mundu mailako bilakaeraren gainean
Rüdiger Wischenbart Europako aditu handiena da ebookaren mundu mailako bilakaeraren gainean
Michael Bhaskaren parte hartzearen ondoren, mundu mailan liburu elektronikoaren industriaren egoerari buruzko urteroko txosten ospetsuaren egilearen txanda izango da, Rüdiger Wischenbart alegia.
Munduko argitalpen merkatuak da ikerlari austriarrak egingo duen hitzaldiaren izenburua, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren baitan irailaren 16an Bilbon. Gaztelerazko merkatuaren potentzialitatean arreta berezia jarriko du.
III Egilearen Jardunaldiko inaugurazio hitzaldia Michael Bhaskarek egingo du
- Xehetasunak

Ikerlari eta idazle britainiarrak Espainian hitzaldi bat egiten duen lehen aldia da
Pasa den martxoan iragarri genuen moduan, Michael Bhaskar-ek ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko inaugurazio hitzaldia egingo du, datorren irailaren 16an Bilbon 10:00etatik aurrera. Argitaratzeko modu berrien eta irakurketa eraldatzen ari duten indar ekonomiko eta sozialen analisia da bere izenburua.
Edukiaren makina-ren egilea (FCE, 2014) argitalpen digitalean mundu mailako aditu handienetarikotzat jotzen da bai eta Internetek eta teknologia berriek argitalpen industrian izandako eraginak markaturiko aro berrian teorikorik garrantzitsuenetarikoa ere. Bere ikuspegia, liburuak eta irakurketak pairatzen ari dituzten aldaketa handiek espainiar argitalpen sektorekoak diren zirkulu profesional batzuk markatzen dituen ohiko pesimismotik aldentzen da.
Gehiago irakurri: III Egilearen Jardunaldiko inaugurazio hitzaldia Michael Bhaskarek egingo du
III Egilearen Jardunaldiako hizlariak (Bilbo, 2016/09/16)
- Xehetasunak
Atsegin handiz aurkezte ditugu ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko hizlariak, irailaren 16an egingo dena Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.
HEMENDIK prentsa dossierra deskargatu daiteke.
|
Michael Bhaskar |
Javier Celaya |
|
|
Rüdiger Wischenbart |
María Eugenia Salaverri |
|
| Gehiago irakurri |
||
|
Antonio de Marco |
Alicia Glez. Sterling |
|
| Gehiago irakurri | ||
|
Fernando Savater |
Francisco Javier Irazoki |
|
|
Teresa M. Peces |
Fernando Tarancón |
|
|
Gexan Sors |
Silvia Clemares |
|
| Gehiago irakurrir | ||
|
Luis Collado |
Marc Santandreu |
|
| Gehiago irakurri | Gehiago irakurrir |
|
III Egilearen Jardunaldia Jöel Lópezek aurkeztuko du. |
|
Programa osoa HEMEN deskargatu daiteke.
Poesia udazkena Arabar Errioxan
- Xehetasunak

Ardoez aparte, Arabar Errioxan hizkiak dastatzeko aukera egongo da datoren irailaren 3 eta urriaren 29 bitartean.
Edurne M. Aionak antolaturik, astean behin, larunbatetan, Arabako egileek literatura jardunaldietan parte hartuko dute (Hitzak-Palabras), Leza, Labastida, Laguardia eta Salinillas de Buradónen izango direlarik.
Aimar Rollánek bere bi lan ingeleraz argitaratu ditu
- Xehetasunak

Bi izenburuak online salmentako hainbat plataformatan daude eskuragai.
A full day (Un día completo) Leandro Mabillotek itzuli du eta orain dela juxtu bi urte argitaratu zen gazteleraz kindle formatuan.
Hasierako izaera duen ipuin labur bat da eta eguzkiak egiten duen ibilbidearen eta egun batean giza bizitzaren igarotzearen arteko paralelismo bat ezartzen du egileak.
Gehiago irakurri: Aimar Rollánek bere bi lan ingeleraz argitaratu ditu












