Aurkeztuko den lana, orain gutxi hildako bere emaztearekin elkarlanean egindako literatura proiektua da 

‘Aurrez Aurre’ Irakurketa Klubak, Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea den María Eugenia Salaverrik zuzendua eta koordinatua, Fernando Savater izango du datorren ostegunean, urriak 27, 19:00etatik aurrera.

Filosofo eta idazle donostiarrak Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan aurkeztuko du bere azken liburua, Aquí viven leones. Viaje a las guaridas de los grandes escritores, saiakera liburua non irakurleak historiako idazle garrantzitsuenen bizitzan zehar bidaia egiten duen (William Shakespeare, Ramón del Valle-Inclán, Edgar Allan Poe, Agatha Christie, Alfonso Reyes, Giacomo Leopardi, Gustave Flaubert eta Stefan Zweig).

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da, honek galderak egingo dituelarik ikusleria obrara hurbilduz aldi berean, ikuspuntu berriak emanez.


‘Aurrez Aurre’ Irakurketa Klubera sarrera irekia izango da tokia bete arte.

Liburuari buruz 

“Inork ez du zalantzan jartzen idazle bat bizi izan den hiri paisaiak zein naturalak bere lana nahitaez markatzen duela, nahiz eta askotan esplizitua ez izan. Baina era berean nahitaezkoa da egilea irakurri duenarentzat ere, bere bizitza igaro duen eta bere obra sortu duen paisaia bere itzalaren menpe dagoela. Ezin dugu Mantxako estepan barna egon eta urrunean errota bat ikusi edota benta baten ondotik pasa don Quijote gogora ekarri gabe eta hortaz, Cervantes gogora ekarri gabe; Buenos Aireseko Palermoko auzoa edo errebalak ez dira berdinak Borgesen jarraitzaileentzat edo gainontzekoentzat, eta Londresen Bloosmburytik paseatzea ez da turismoa egitea bakarrik baizik eta literatura ingeles garaikidearen orrialde ahaztezinetan barna bidaiatzea, Virginia Woolf eta Lytton Strachey irakurri baldin badituzu bederen. Fetitxismoa? Ba aurrera fetitxismoarekin, beste amodio modu bat baita”. (Hitzaurretik hartua)    

Aquí viven leones. Viaje a las guaridas de los grandes escritores egia esan “askotariko amodio aldarrikapena da, literaturari amodio aldarrikapena, paradisu mugikor txiki moduan laguntzen gaituzten liburuei, tokiei eta munduaren aniztasunari, baina bereziki, Sarari omenaldia”, aitortzen zuen egileak Mexikon, pasa den maiatzean, bi hilabete aurretik hil zen bere bere emazte Sara Torresekin batera egindako obra honen aurkezpen baten baitan. “Bihotz bihotzez zure arimarentzako”, dio liburuaren eskaintzak.