Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Julia Otxoaren ‘Poética de lo invisible’ salmentan dago jada

Xehetasunak
18 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Urtarrila 2017


Azken urteetan egindako ikus poesia eta obra grafiko sorta bat da


Cordobako Ediciones La Manzana argitaletxeak Julia Otxoaren Poética de lo invisible liburu-bilduma argitaratu berri du. Poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiarrak azken urteetan egindako 100 obra grafiko eta poema baino gehiago jasotzen ditu.

Idazle moduan Julia Otxoaren sormen lana bere obra grafikoaren eskutik joan da. Gehiengoa arte digitala deiturikoari dagokio, hura ordenagailuan baliabide digitalekin solik burututako lan moduan ulertuz.

Hiri guneetan egindako argazkiak daude ere. Ohikoak dira zikinguneak dituzten zartatutako hormak eta zoru pusketak, artistak ondoren modu digitalean tratatuak izan direnak.

Azkenik, bere ikus poemak nabarmentzekoak dira, horietako batzuk berak egindako argazkietatik abiatuz jaioak eta besteak ordenagailuan guztiz eginak.

Poética de lo invisible katalogo-liburua argitaletxearen web orrialdean eskuratu daiteke.

 

 

Euskadi sari bat jaso zuen Javier Gil Díez-Conderen antzezlan bat estreinatuko da Irunen

Xehetasunak
16 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Urtarrila 2017


Inauterietan inspiraturiko fartsa grotesko bat da heriotzaren gaia ardatz nagusia duelarik

Datorren larunbatean urtarrilak 21, 20:00ean, Iruneko Amaia Kultura Zetroan (Pio XII enparantza) Falstaff no cree en la otra vida estreinatuko da. Ikuskizuna Tarima Beltza nafar konpainiak jarriko du taula gainean.

Obra honekin Irungo antzerkiak bere programazioa inauguratuko du Gabonen ondoren. 1989ko Euskadi Antzerki Saria izan zen eta bere egilea JJavier Gil Díez-Conde dramagilea eta Irungo Pio Baroja Institutuko irakasle ohia da. Jon Barbarinek zuzentzen du eta heriotzaren gaiaren inguruan aritzen den tragikomedia bat da. Umorearekin eta inauteria atzeko gai moduan, fartsa honetako pertsonaiek harekin jolasten dute, amaierak ekarriko diena jakin gabe.

Gehiago irakurri: Euskadi sari bat jaso zuen Javier Gil Díez-Conderen antzezlan bat estreinatuko da Irunen

'Venganza' Jorge Urretaren eleberri berria salmentan dago jada

Xehetasunak
11 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Urtarrila 2017


Lana mezenas eta kolaboratzaileen babesari esker argitaratu da

Jorge Urretaren azken lanak Venganza darama izenburu moduan eta intriga paranormalaren gaia daraman eleberria da, egun hauetan liburu dendetara iritsiko delarik. 

Lana formatu digitalean egon zen eskuragarri lehenik, pasa den abenduan Gabonetako jaiekin batera. Une hauetan inprimaturik banatzen ari da.

Venganza Libros.com argitaletxeak argitaratu du, orain juxtu urtebete crowdfunding (mezenasgo) kanpaina arrakastatsu baten bitartez. Euskarri inprimatuan ale bat jasotzen lehenak, bere argitalpena babestu zuten lehen 101 mezenasak izan dira. Ondoren erreserba egin zuten irakurleen txanda izan da; eta azkenik, liburu dendetan banatu da eta subgenero paranormalaren zale guztientzako dago eskuragai.

Egileak espazio bat gorde du bere web orrialdean salmenta puntu ezberdinen berri emateko horiek gehituz joan ahala.

Gehiago irakurri: 'Venganza' Jorge Urretaren eleberri berria salmentan dago jada

Abel Amutxategiren 'La tienda del Señor Li' eleberria ostiral honetan aurkeztuko da Bilbon

Xehetasunak
09 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Urtarrila 2017

Eleberria hitzaren garrantziari buruzko hausnarketa bat da

Datorren ostiralean, Abel Amutxategik Bilboko Joker liburu dendako aurkezpen denboraldi berria inauguratuko du 19:00etatik aurrera La tienda del Señor Li eleberriarekin. Ediciones el Transbordador argitaletxeak argitaratu du eleberri hau, egileak hitzaren garrantziari buruzko hausnarketa eginez abentura dibertigarri eta zoro baten bitartez.

Bi hizkizalek zita literarioak ziztatzen dituzte Hiriburuko industrialde batean. Beti egia esaten duten zorte onaren gailetatxo batzuk. Sekretu ikaragarri bat ezkutatzen duen agure bat. Bere misioa abandonatzeko prest ez dagoen artximandrita ortodoxo bat. Hauek dira La tienda del Señor Li eleberrian nahasten diren istorioetako lau bakarrik.

Gehiago irakurri: Abel Amutxategiren 'La tienda del Señor Li' eleberria ostiral honetan aurkeztuko da Bilbon

Idazle Elkarteen I Estatuko Topaketan parte hartu dugu

Xehetasunak
02 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Urtarrila 2017


Idazlearen Liburu Zuriaren lantzea izan zen hartutako konpromisoetako bat

Pasa den abenduaren 16an Idazle Elkarteen I Estatuko Topaketa egin zen Madrilen. Ekimena Asociación Colegial de Escritores (ACE) elkarteak sustatu zuen eta Centro Español de Derechos Reprográficos (CEDRO) elkartearen babesa izan zuen.

Topaketa horren funtsezko helburua zera izan zen, Komunitate Autonomo ezberdinetan euren sormen lana garatzen duten ia 4.000 idazleen kolektibo zabal eta anitzak aurrean dituen erronkei modu bateratuan aurre egiteko gutxieneko akordioa lortzea.

Euskadiko Idazleen Elkartearen ordezkari moduan gure presidente María Eugenia Salaverri egon zen. Euskal Herritik Euskal Idazleen Elkartea egon zen ere. Kataluniako bi elkarte garrantzitsuenak –ACEC eta AELC-, Asociación Aragonesa de Escritores elkartea, Asociación Extremeña de Escritores elkartea, Sociedad Cántabra de Escritores elkartea, Asociación de Escritores en Lengua Galega elkartea, Nafarroako Idazleen Elkartea, eta CLAVE, Valentziar Komunitateko elkartea, bertaratutako kolektiboen artean egon ziren. Ikuskari moduan Asociación de Escritores Noveles eta Asociación de Escritores de Madrid elkarteak izan ziren ere.

Gehiago irakurri: Idazle Elkarteen I Estatuko Topaketan parte hartu dugu

Página 87 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio