Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Miren E. Palaciosek “Toco tu alma” izenburua daraman bere olerki bilduma berria aurkeztu digu

Xehetasunak
05 Apirila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 05 Apirila 2022

Miren E. Palaciosen azken olerki bilduma aurkezten dugu.

"Toco tu alma" du izenburu moduan, Palabras de Agua argitaletxeak plazaratu du, eta Elisa Tcatchen argazkiak ditu.

Miren E. Palaciosek berak islatu digu lerro hauetan obra berri honi buruz duen iritzia: “Argi, ilun, udaberri, uda, udazken eta negu artean gertatzen dira sekuentziak. Bostgarren olerki bilduma honetan bideak gurutzatzen diren nahiak existitzen dira, hurbil ditzagun, eta bizitza eguna bezalakoa izan dadila, gerorik existitzen ez den egunsenti bat. Hitz soil, lasai eta hurbilen bitartez zure arima ukituko dut. Konfiantza izan, bertsoek elkarrekin batasun hori eskainiko dizute, non magiak lasaitasuna emango dizun eta zure pausoek hoberen aurkitzen zaren tokira eramango zaituzten”.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Miren E. Palaciosi bere hitzak eskaintzeagatik. Eta arrakasta handiak opa dizkiogu olerki bilduma berri honekin.

Gehiago irakurri: Miren E. Palaciosek “Toco tu alma” izenburua daraman bere olerki bilduma berria aurkeztu digu

José Antonio Martín Acostak bere obra berria argitaratu du: "Neanderworld, Voluntad de Poder"

Xehetasunak
31 Martxoa 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 31 Martxoa 2022

José Antonio Martín Acostaren obra berria aurkezten dizuegu. "Neanderworld, Voluntad de poder" izenburua darama eta Íbera Ediciones argitaletxeak plazaratu du.

José Antonio Martín Acosta bera bere obra berriari buruz hitz egiteko arduraduna izatea nahi izan dugu. Hauek dira bere hitzak: “Historia lizentziatura egin ondoren neandertalei buruzko galdera asko geratu zitzaizkidan erantzun gabe, gurekin antza handia duten baina gu ez ginen izaki horiei buruz alegia. Batzuek lehen europarrak direla esan dute. Haien itxura fisikoa interesatzen zitzaidan, haien garezurraren edukiera, gurearena baino handiagoa ere baita, eta haien desagerpena, Iberiar penintsularen hegoaldean.Guk, Homo Sapiens Sapiensok, cromagnonok, horrekin zer ikusirik izan al dugu? Ezberdinarekiko gure jarrera, azken milurtekoetan frogatu den moduan, ez da bereziki maitekorra izan. Horregatik neandertalak protagonista ziren gizarte bat sortzeko interesa nuen. Zer gertatuko ote litzateke biziraun izan balute? Zer gertatuko ote litzateke mundua menderatu eta gu, cromagnonak, “besteak” izango bagina? Orain errefuxiatuekiko sentsibilitate handia dagoen une honetan eta kontzientziatuagorik gauden eta enpatikoagoak garen honetan, ispilura begiratzeko eta ikusten duguna atsegin ote dugun edo ez esateko une egokia dela uste dut. Denbora gehiegian zehar ezberdina gaitzetsi da, etorkina, homosexuala, lesbiana, beltza, ijitoa eta, jokabide xenofobo asko dauden Europa batean, Neanderworld honen ispilua eskaintzea egokia dela uste dut, benetan denok familia handi baten zati garela kontziente garen edo ez ikus dezagun, GIZATERIAren zati alegia”.

Zorionak eman nahi dizkiogu José Antoniori nobedade honengatik, egin digun obraren aurkezpena eskertzen diogu eta poz handiak ekartzea opa diogu.

Gehiago irakurri: José Antonio Martín Acostak bere obra berria argitaratu du: "Neanderworld, Voluntad de Poder"

Idoia Amo eta Eva M. Solerrek “Querido Murphy: ¡Déjame en paz!” aurkeztu digute

Xehetasunak
29 Martxoa 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 29 Martxoa 2022

Eva M. Soler e Idoia Amoren obra berria dugu: "Querido Murphy: ¡Déjame en paz!". Obra paperean zein digitalean dago eskuragarri.

Bigarren aldiz jarraian, Mediaset taldearen Mil Palabras & + Woman zigiluak Eva eta Idoiaren obra bat argitaratu du, "Sin lluvia no hay arcoíris" lanarekin jada egin zuen moduan.

“Querido Murphy: ¡Déjame en paz!” eleberri dibertigarria da eta, bere idazleen hitzetan, “karmaren lege ospetsuaren bertsiorik freskoena, gaiztoena eta apasionatuena da”.

Zorionak eman nahi dizkiegu Eva M. Soler eta Idoia Amori nobedade honengatik eta poz handiak ekartzea opa diegu.

Gehiago irakurri: Idoia Amo eta Eva M. Solerrek “Querido Murphy: ¡Déjame en paz!” aurkeztu digute

Ramón Andrések “Caminos de intemperie” bere azken obrari buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan

Xehetasunak
23 Martxoa 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Martxoa 2022

Ramón Andrések bere azken obra aurkeztu digu elkarrizketa honetan, "Caminos de intemperie" izenburua darama eta Galaxia Gutenberg argitaletxeak plazaratu du. Bertan, pentsalari eta poeta nafarrak bere bizitzaren eta idazle ogibidearen gaineko hausnarketa egiten du, horretarako aforismoak eta prosan egindako pentsamenduak erabiliz.

Ramón Andrés elkarrizketatu dugu, liburu berri honi buruz eta beste gaiei buruz ere hitz egin diezagun. Bere arreta eta erantzunak eskertu nahi dizkiogu.

Galdera – Berrienetik hasita, “Caminos de intemperie” lanari buruz hitz egitea nahiko genuke, argitaratu berri duzun liburuari buruz alegia. Obra berri honetatik zer nabarmenduko zenuke?

Erantzuna – Agian liburu latza da, ez oso atsegina. Horren arrazoia agian, une pertsonal oso gogorrean idatzi izana da. Badakit aforismoei dagokienez, aurreko liburuetan lortu ez ditudan uneak lortu ditudala. Eta prosan idatzitako zatiei dagokienez, askotan molde autobiografikokoak direnak, niretzako berritasuna dena, ziztatzailea izaten saiatu naiz, gure munduak hala eskatzen baitu. Ziur nago liburua irakurle moduan has daitekeela eta konplize moduan amaitu, bizi dugun unea ez baita itxaropentsua.

G - “Caminos de intemperie” liburuan aforismoak erabiltzen dituzu berriro, zure obraren zati garrantzitsua direlarik (jada argitaratutako hiru libururekin: Los extremos, Puntos de fuga eta Malas raíces). Zure iritziz, zeintzuk dira aforismoek kulturaren eta filosofiaren mundura egiten dituzten ekarpen nagusiak?

E – Aforismo batek intentsitate handiko karga intelektual eta emozionala eduki dezakete. Pentsa dezagun filosofia erabakigarri asko maxima, esaera, aforismo bitartez adierazi dela, eta honen inguruan Pascal, Nietzche, Wittgenstein etor daitezke burura. Laburtasun logikoaz gain, aforismo on batek barneratzea eta sorpresa dakartza, hori delarik pentsamendua esnatzeko, astintzeko, bizkarretik harrapatzeko moduetako bat. Gaur asko jorratzen den generoa da, baina askotan genero honen arrisku handienean erortzen dela ikusten dut, burutapenean alegia. Aforismo baten gauzarik okerrena, hari ez gustatzea da.

G – Liburu berri honetan zure bizitzaren eta idazle moduan zure lanaren gaineko hausnarketa egiten duzu eta zuretzako garrantzitsuak diren gaiei heltzen diezu, hots musika, artea, historia, natura, baina gure garaiko gaitz batzuen salaketa albo batera utzi gabe. Zeintzuk uste duzu direla XXI mendeko gizonaren bertute eta akats nagusiak?

E – Egia da, biografia zati bat du. Ez nintzen inoiz intimotasunaren toki horietan barneratu. Gurutzatzen ari nuen uneagatik beharrezkoa izan zen agian. Bestalde, natura, musika, literatura , filosofia, espiritua, beti egon dira nirekin, salbazio taulak izan dira, benetako etxe bat, zinez inoiz izan ez dudan etxea.

Ez naiz ausartuko esatera zeintzuk diren gure bertuteak XXI mendeko lekuko garen heinean. Asko direla esan diezazuket bakarrik, ez baitugu esperientziatik ikasten. Ez dugu ikasten. Heldugabe eta apetatsu, askatasuna eskatzen dugu eta ez dakigu harekin zer egin. Ez gara behar bezain beste kritiko, ez bakarrik gaizki planteaturik dagoenarekin, adibidez ikuspuntu politikotik, baizik eta geure buruarekin, dena onartzen baitiogu gure buruari. Janari gehiegi eta erosotasun gehiegi. Honek baretu egiten gaitu. Akatsei dagokienez, esandakoaz gain, nartzisismo itogarria eta subjektibotasunaren goratzea daude. Autoerreferentzialtasunean itotako mundu batean bizi gara..

G – Pasa den urrian Kultura eta Kirol Ministerioak 2021 Saiakera Sari Nazionala eman zizun “Filosofía y consuelo de la música” (Acantilado) lanagatik. Epaimahaiak “musikari eskainitako liburu monumentaltzat” jo zuen obra hau, “filosofiaren eta musikaren arteko harremana sakratua erakusten duena”, eta “musika eta poesia Antzinatasunarekin elkarrizketaren bitartez elkartzeko eta zeinu ezberdinetako irakurleak erakartzeko” gaitasuna nabarmendu zuen. Zer da zuretzako sari hau eta nola baloratzen duzu?

E – Esker onez baino ezin dut baloratu eta esfortzu bati egindako aitorpen moduan. Baina egiazale izateko, inor ezin da lokartu eta zerbait lortu duela uste, azken urteetan, salbuespenak salbu, nahiko lotsagarriak, justifikaezinak izan diren saiakera sari nazionalak egon baitira (eta beste diziplinetakoak), arrazoi politiko bati edo moda bati erantzunez horiek. Sari batek ezin zaitu inoiz lasai utzi. Benetan merezi duzu? Hori beti galdetu behar diozu zeure buruari, dauden aurrekariak ikusita.

G – Nola bizi duzu idazle moduan literaturan dagoen multiformatu paradigma berria?

E – Lengoaia modu berriak irekitzeko balio izatearen konfiantzarekin, izan ere, falta zaiguna, orokorrean, lengoaiaren zaharberritze mentala baita. Formatu eta genero berri asko agertu arren, gure burua hedatzeko prest ez baikaude, beste behin ere porrot egingo dugu.

G – Gurekin elkarbanatu nahiko zenukeen eta al lantzen ari zaren etorkizuneko proiekturen bat duzu?

E – Beti nabil proiektu bat edo birekin eskuartean. Hain hasiberriak dira ez naizela horiek komentatzen ausartuko, izan ere nik ere ez dakit nora iritsiko diren. Horietako bat, landuagoa, musika tresna baten afinazio uneari buruzkoa da, obra piktorikoetatik abiatuz analizatuz. Musikaren aurreko unea pentsatzea da, gure barne-belarriari buruz ikertzea, oraindik azaldu ez den gertakariari buruz hitz egitea. Gauzen jatorriari buruz hitz egitea alegia, batzuetan ohartzen ez garen lehen argiari buruz. 

Eskerrak ematen dizkiogu berriro Ramón Andrési bere denborarengatik eta bere erantzunengatik, eta arrakasta handia opa diogu obra berri honekin eta proiektu hasiberri horiek  errealitate ukigarriak bihur daitezen interesarekin itxarongo dugu.

Gehiago irakurri: Ramón Andrések “Caminos de intemperie” bere azken obrari buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan

Luisa Etxenikek bere azken eleberria aurkeztu digu, “Cruzar el agua”, bertan immigrazioaren drama jorratuz

Xehetasunak
16 Martxoa 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Martxoa 2022

Luisa Etxenikeren liburu berria aurkezten dugu, "Cruzar el agua" izenburua darama eta Nocturna Ediciones argitaletxeak argitaratu du Noches blancas bere bildumaren baitan.

Merkaturatu berri den eleberri honek immigrazioaren eta bere inplikazioen drama jorratzen du.

Obra berri hau laburki aurkezteko arduraduna liburuaren egilea bera izatea nahi izan dugu: “ ‘Cruzar el agua’ eleberriaren hiru protagonistek, Irene, Manuela eta Juan Camilok alegia, euren burua tormentatzen duten iragan bat dute eta hori gainditu beharra dute. Bakarrik ezin dute, baina agian elkarrekin lortu dezakete. Ahots eta doinu ugariko eleberria da eta ez du mina ezkutatzen, baina aldi berean, eta bereziki, gizakiaren ikuspegi itxaropentsu bati tokia egiten dio”.

“Cruzar el agua” datorren ostiralean aurkeztuko da, martxoak 18, 19:00etan Koldo Mitxelenan. Egilearekin batera Lourdes Pérez egilea eta Pilar Rodríguez egongo dira ere.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Luisari bere inpresioengatik, obra berri honengatik zoriondu nahi dugu ere eta arrakasta handiak opa dizkiogu bere liburu berri honekin eta ostiraleko aurkezpenean ere.

Gehiago irakurri: Luisa Etxenikek bere azken eleberria aurkeztu digu, “Cruzar el agua”, bertan immigrazioaren drama...

Página 9 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio