Victoria Gastón Pradari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Victoria Gastón Prada Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Agurain-Salvatierran jaioa, Araban, bere haurtzaro eta nerabezaroa Sanabriako herri txiki batean pasa zuen, Trefacion, Zamorako probintzian, Galizia eta Portugaleko mugetatik oso gertu.
Zuzenbidean lizentziaduna eta abokatua, Vitoria-Gasteizeko Udalean funtzionarioa da eta bere jaioterrian bizi da egun.
Irakurlea eta idazketa zalea, Covid-19 pandemia bitartean istorioa kontatzera animatu zen, besteak ete bere burua entretenitzeko, eta 2020ko maiatzean Facebooken asteroko argitalpenak egiten hasi zen, ordutik hona osteguneroko mantentzen duen ohitura.
Irakurleek animaturik, El Nimbo editorial argitaletxearen bitartez horien hautaketa bat argitaratzea erabaki zuen. "El ladrón de veletas y otros relatos" izenburua daraman liburua, 34 kontakizun laburren bilduma bat da, istorio miszelanea bat, bertan sorginak eta mamuak nahasiz; ezkutatutako altxorrak eta debekatutako amodioak; otsoak eta katuak; etxe-animaliak eta pertsonak. Paisaia eta pertsonaia hauek, haien kabuz, bere tokia merezi dute memoriaren ametsetan, sinopsian azaltzen den moduan.
Ongietorria AEE/EIEra, Victoria!
#Egilea22 Jardunaldia (irailak 8 eta 9): Liburuaren bidaiak
- Xehetasunak
#Egilea22 XI Jardunaldiak. 2022ko irailak 8 eta 9
“Liburuaren bidaiak” izenburupean streaming plataformetaraino iristeko estrategiei buruz hitz egingo dugu, plataforma horiek bisualak zein audio formatukoak izan, bai eta formatu horietara guztietara egokitzeko argitalpen sektoreak bizitzen ari duen metamorfosiari eta kultura kontsumitzeko modu berriei buruz ere arituko gara.
Publiko guztietara lengoaia guztietan iristeko gakoak eskainiko dira eta liburu batek bere helmuga ezberdinetara iristeko egin behar dituen bidaien ibilbideak azalduko dira.
Dena aldatzen ari den garai hauetan Liburuaren bidaiei buruz hitz egitea funtsezkoa dela deritzogu. Eduki eta formatu sortzaile garen heinean garrantzitsua da jokalari berrietara nola iristen jakitea, bai eta XXI mendean streaming bidezko kontsumoarekin egile eskubideak nola defendatzen diren ezagutzea ere. Jada existitzen diren prozedurei buruz hitz egingo dugu, hots komunikabideak, aldizkari kulturalak, liburutegiak eta pentsamendu kulturalaren toki hauek garai berrietara nola egokitzen diren ere.
Honakoak jakin nahi badituzu:
- Zer egin zure liburua audientzia guztietara iristeko?
- Zein pauso eman behar dituzu benetako eraldaketa bat gertatzeko?
- Nola zuzentzen gatzaizkie sortzaileak formatu berrien ekoizleei?
- Zein egile eta editore eskubide ezagutu behar ditugu jauzia emateko?
- Zein negozio eredu dira streaming plataformak?
- Formatu aldaketa batek lengoaia aldaketa bat esan nahi al du?
Jardunaldi hauetan galdera hauen eta beste askoren erantzunak aurkituko dituzu. Topaketa honen formatua presentziala izango da, hitzaldiekin, mahai inguruekin eta tailerrekin, Bizkaiko Foru Liburutegian, ostegunean hasiz, 2022ko irailak 8, 17:30etik aurrera, eta ostiralean jarraituz, 2022ko irailak 9, 09:30etik aurrera goizez eta 16:30etik aurrera arratsaldez. Tokiak mugatuak dira. Erreserbatu zure plaza ondoko e-postara idatziz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..
Jarraian #Egilea22 IX Jardunaldien programa osoa agertzen dizuegu.
Gehiago irakurri: #Egilea22 Jardunaldia (irailak 8 eta 9): Liburuaren bidaiak
Txusmi Sáezek “Moscú” aurkezten du, “Ekialdeko Trilogiari” amaiera jartzen dion espioitza thriller poliziakoa
- Xehetasunak
"Moscú" plazaratu berri da, Jesús María Sáezen azken lana, Amazonen azal bigunean eta Kindle-en eros daitekeelarik.
Azken eleberri honek “Ekialdeko Trilogia” ixten du, espioitza thriller poliziakoaren saga arrakastatsua alegia, "Siberia" eleberriarekin hasi eta "Kazajistán" lanarekin jarraitu ondoren, azken alea plazaratuz. Trilogiako lehen alea, “Siberia”, Errusian gertatutako benetako jazoeretan inspiraturik dago eta Amazonen gaztelaniaz gehien deskargaturiko bigarren liburua izan zen 2018ko urriaren 11an. Bere aldetik, “Kazajistán” Euskadi Literatura Sariko epaimahaiak aukeratu zuen sari hauen 2021eko edizioan parte hartzeko, gaztelaniazko narratiba sailean hain zuzen ere.
“Moscú” eleberriari buruz hitzegiteko arduraduna Txusmi Sáez bera izatea nahi izan dugu. Honakoak izan dira bere hitzak: «Hasiera orok bere amaiera dauka”. 2017an “Siberia” argitaratu nuenetik 5 urte igaro dira eta 2 “Kazajistán”, sortako bigarren alea alegia plazaratu nuenetik. Denbora tarte horretan idazteko eran bilakaera izan dut, zalantzarik gabe, sagako pertsonaia protagonistek egin duten modu berean. “Gu guztiok askatzeko itxaropenik badago, gure herrialdeei traizioa egin beharko diegu...’. Gerra hotzeko klasikoen estiloko espioi istorio bat da, bertan Errusiako FSBren zerbitzura dagoen hiltzaile gupidagabe batek orrialde hauetan zehar bere bizitza erakusten digularik. Horren aurrean, Javier Galarreta, jada erretiraturik dagoen espainiar komisario ohia, zintzoa eta bere usteekin leiala, mundua oso azkar aldatzen ari dela ohartuko da gutxinaka-gutxinaka. “Hainbeste biktima egotearekin nekaturik nago... Biktima guztiak berdinak dira, ez dago bata bestea baino hobea den biktimarik”.
»Biolentzia, politika, sexua, umore beltz tanta batzuk eta, beste ezeren gainetik, akzio bizia duen espioitza istorio bat, horrek guztiak Moskutik Ekialdeko Siberia iparraldeko munduko lekurik hotzetaraino eramango gaituelarik, arnas hartzeko minutu bat ere utzi gabe. Jantzi berokiak, azken bidaia hasi berri da eta...»
Eskerrak ematen dizkiogu Txusmi Sáezi obra berri honen gaineko bere inpresioak gurekin elkar banatzeagatik, eta horrek arrakasta eta poz handiak ekartzea opa diogu.
Irailaren 8 eta 9an Bilbon egingo den #Egilea22 Jardunaldiko gonbidatu batzuk iragartzen dizkizuegu
- Xehetasunak
Madrilgo Liburu Azokako chester gorrian iragarri dira gurekin egongo diren hizlarietako batzuk.
Horiek ezagutu nahi? Bideo honetan aurkituko dituzue.
Topaketa honen leloak, “Liburuaren bidaiak” alegia, islatzen duen moduan, iraultza digitalari esker liburuak paperetik ikus-entzunezko medioetara bidaiatu du, sortzaileei eta publikoari aukera berriak irekiz.
Erne egotera animatzen zaituztegu, datorren ekainaren 15ean #Egilea22 IX Jardunaldi honen programa osoa aditzera emango baitugu.
“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldia duela bederatzi urtetik hona antolatzen da, Euskadiko Idazleen Elkartearen (AEE/EIE) ekimenari esker, bai eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. Jardunaldi honek egileak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak elkartzen ditu, liburuaren munduak jasandako eraldaketatik eratorri diren zenbait alor analizatzeko helburuarekin, bai eta horrek sortzaileengan duen eragina jorratzeko ere.
Informatzen jarraituko dugu...
Idoia Amo eta Eva M. Soler idazleek “Nos vemos en Cherry Hill” plazaratu dute
- Xehetasunak
Eva M. Soler eta Idoia Amo idazleek plazaratze berri bat dute, aurtengo bigarrena.
Oraingoan "Nos vemos en Cherry Hill" eleberriaren txanda da, autoargitaraturiko liburua delarik. Obra trilogia baten baitan dago, bertan liburu bakoitza modu independentean irakurtzeko aukera dagoelarik ere: hiru eleberriek pertsonaiak elkar banatzen dituzte, baina istorio bakoitzak bikote ezberdin baten gorabeherak kontatzen ditu.
Mediaset taldeko Mil Palabras & + Woman etxearekin bi liburu argitaratu ondoren ("Querido Murphy: ¡Déjame en paz!" eta "Sin lluvia no hay arcoíris"), Eva eta Idoiak autoargitalpenaren aldeko apustua egin dute orain.
Egileek beraiek esaldi sendo honekin laburbiltzen digute liburu berri hau: “Uda batek zure bizitza alda dezake”
Berriro ere zorionak ematen dizkiegu Eva M. Soler eta Idoia Amori nobedade honengatik eta poz handiak ekartzea opa diegu.