Txema Olletari AEE/EIEra ongietorria eman diogu, “El tendal” bere obra aurkeztuz
- Xehetasunak

Atsegin handiz iragartzen dizuegu Txema Olleta idazle bilbotarra Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Haurtzarotik irakurketarako eta idazketarako izan duen zaletasunak eta mugimendu sozial, sindikal eta politiko ezberdinetan izandako aktibismoak, ikastetxe publikoetan atezain moduan lan egidako 40 urteez gain, jendearen eguneroko errealitateetara hurbiltzea ahalbidetu diote. Honek, bere pertsonaien muga gainditze ahalmena bereziki islatzen duten kontakizunak idaztea erraztu dio, bere eguneroko bizitzaren eszenak aparteko abenturatan bilakatuz.
Estilo libreko poesian sarraldiren bat egin du, Bilboko “Noches Poéticas” eta “Poesía del Abismo” jardunaldietan noizbehinka parte hartuz. Azken urteotan hazkunde eta ikasketa literario prozesu bat bizi izan du, sormenezko idazketa tailer ezberdinetan parte hartuz. Prozesu honen fruitu moduan, “El tendal” kontakizun laburren bere lehen liburua argitaratu berri du, Literarte argitaletxeari esker.
“El tendal” 50 kontakizun laburren bilduma bat da. Esekileku baten sinboloa erabiltzen du pertsonaiek kolorez eta mugimenduz betetako haien bizitzen zatiak zintzilikatzen dituztela adierazteko. Egileak, bere kontakizunen bitartez, melodia intimo ezberdinak ehuntzen ditu, horietan pertsonaiak, gutako edonor izan daiteke horietako bat, galdu eta aurkitu egiten direlarik, geografia minimalistetan, espazio intimoetan, indartsu baina soiletan, misterioz beterikoak, piratak ikuskatu daitezkeen talaiak, gerraondoko usaina duten egurrezko bagoiak; Atxuritik edo Erriberako Azokatik Chueca edo Atocharaino, New Yorketik Peruyesera Bartzelona edo Veneziatik pasatuz.
Behin espazioekin liluraturik, egileak eskutik hartu eta, bere pertsonaiekin egiten duen bezala, abenturara garamatza. Berarentzako abentura, topaketa, aukera eta birsortzearen sinonimo baita. Kontalari epikotan bilakatzen diren horien antzekoa da. Bizitzak idazlearen idazluma ematen dien izaki normal eta xumeak dira, “edo zure burua botako duzu... edo nik botako zaitut” tesituran jartzen ditu. Bere aukera, albatrosarena bezala, beti aurrera egitea da, airearen orekan leialtasuna aurkituz. Esan ez ziren hitzez, hartu ez ziren erabakiez edo hutsunez egindako motxila garrantzitsu batekin etxetik irten ziren izaki xarmangarri eta enpatikoak dira, baina horiek guztiak itxaropenera eta bizitzara irekita daude, oraindik denbora badagoelako. Eta emakumeak dira bere kontakizunen erdigunean daudenak. Emakume sostenguak, zentroak, norbera aldentzen ez den etxea eta beti itzultzen dena; emakume matriarkak, batzuetan nekatuak, haien bizitzen zentzua bilatzen dutenak; mendiak igo eta muinoak jaisten dituzten emakumeak; haien kontakizunetan bere burua aurkitzen duten emakumeak eta guk geurea aurkitzen laguntzen digutenak.
Horrela, kontakizun bakoitza “ezer galtzen ez den eta dena eraldatzen den” bide bat da. Eta horretan sinesten duenarentzako saria, gupidatik eta adoretik norbera bere buruarekin berraurkitzea da, eta zigorra, pertzepzioaren akatsagatik, itxaropenaren heriotza da.
Ongietorria AEE/EIEra, Txema! Eta lehen kontakizun liburu honek poz handiak ekar diezazkizula!
Gehiago irakurri: Txema Olletari AEE/EIEra ongietorria eman diogu, “El tendal” bere obra aurkeztuz
José Ignacio Ruiz de Alegríak bere bigarren eleberria aurkeztu digu: “El enigma del espacio”
- Xehetasunak

José Ignacio Ruiz de Alegría idazleak "El enigma del espacio" eleberria aurkeztu digu.
Egile honen bigarren eleberria da hau, lehen unetik harrapatuko zaituen zientzia fikziozko istorioa.
Obra honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, booktrailer hau ikustea gomendatzen dizugu.
Eskerrak eman nahi dizkiogu José Ignacio Ruiz de Alegríari nobedade literario hau gurekin elkarbanatzeagatik eta poz handiak ekartzea opa diogu.
Fernando Savaterrek “Solo integral” bere azken obrari buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan
- Xehetasunak

Fernando Savater idazleak "Solo integral" bere azken obrari buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan, liburua iazko abenduan plazaratu ondoren. Ariel argitaletxeak argitaratu duen liburu honetan Savaterren artikulurik aipagarrienak hautatu dira eta argitaratu gabeko beste asko gaineratu dira ere, filosofoaren pentsamenduaren laburbilduma ebolutiboa osatuz.
Obra hau aurkezteko, Fernando Savater elkarrizketatu nahi izan dugu, bere arreta eta erantzunak eskertuz.
Galdera - “Solo integral” liburuan azken sei urteetako zure kazetaritza zutabe batzuk biltzen dituzu (200 artikulu osotara, horien artean argitaratu gabeko batzuk daudelarik ere) eta glosa ezberdinekin osatzen dituzu. Nola eta zertarako jaio da liburu hau une honetan?
Erantzuna – Nik ez dut egunerokorik idazten eta ez dut blogik. Nire asteroko zutabeak dira niri egotzi ahal zaidan kronika autobiografiko baten antzekoena dena. Interesgarria iruditu zitzaidan (gutxienez niri) azken urteetakoak errepasatzea eta gaurko ikuspuntutik komentatzea. Denboraldi honetan asko aldatu ote naizen ikusi nahi nuen...
G - Azken sei urteetako iritzi artikuluak erreskatatzea denboraldi honetan izandako bilakaera pertsonala eta gure gizartearena lasaiago errepasatzeko aukera emango zizun, nola eta norantz aldatu dira Fernando Savater eta gure herrialdea?
E – Agerikoa da Espainiak okerrera egin duela. Duela sei urte Podemoseko komunistek esnatzen zituzten beldurrak (bere garaian milioika boto emailek herrialdearen itxaropen handi moduan ikusia), Kataluniako aktibo separatistak, ETAren historia zuritzen tematurik daudenak haien oinordekoak nazioko gobernuaren babes moduan justifikatzeko, dena baieztatu egin da, eta bere perspektiba okerrenetan egin ere. Gaur normaltzat jotzen ditugu orain dela bost urte sinestezinak ziruditen gauzak. Ni askoz ere ezkorragoa bihurtu naiz esparru kolektiboari dagokionez, baina, bitxia da, nahiko baikorra alor pertsonalean.
G – Elkarrizketa batean diozu “azpian daraman dataren garaian iritzi duen guztia onartzen dut eta, gaurko datarekin, kasu askotan ez”. Polarizazioak jarrera kategorikoak eta askotan mugiezinak inspiratzen dituen gizarte batean, honako ikasketa eta ikuspuntu berrietara irekitzea dakarren malgutasunaren aldeko deia al da?
E – Oso gauza erraza da: zutabeetan adierazten ditudan iritziak une horretan errealitatetik ezagutzen dudanean oinarritzen dira. Denbora pasa ahala, gauza berriak ikasten ditut eta ohartzen naiz ziurregi nengoenetako baten bat orain ziurgabea dela. Nahiko arrazionala naiz (bataz bestekoarekin alderatuz, ez idealarekin), hortaz, oker nagoela ohartzen naizenean pentsamoldez aldatzen dut. Badakit hori ez dela ohikoena, baina...
G – Zure liburuan eta zure zutabeetan oso gai anitzak jorratzen dituzu (amodioa, familia, feminismoa, animalismoa, politika...) eta azken sei urte hauetako testuinguru soziala eta bitala marrazten ahalbidetzen digu horrek, horietako zeinekin duzu ezerosotasun gehien idazterakoan eta zein atsegin duzu gehien?
E – Atsegin handiena zaldi lasterketei, liburuei eta zinemari buruz hitz egiten dudanean dut, horiek baitira eta ordena horretan nire pasio handiak. Hil zen nire emazte maitea gogoratzen dudanean sufritzen dut, baina horregatik ez diot oroitzeari utziko, eta nire herrialdeko kalte politikoei buruz hitz egin behar dudanean. Pertsona xumea naiz, dena ongi joatea nahiko nuke eta ospatzea asko gustatzen zait kritikatu beharra baino.
G – Uneotan lantzen ari zaren hurrengo proiekturen bat aurreratzerik baik?
E – Nire adinean, proiekturik gabe bizitzen da, datorrela datorrena. Nahi dudan gauza bakarra eguraldi ona etortzea da eta lehenbailehen Kontxan bainatu ahal izatea.
Eskerrak eman nahi dizkiogu berriro ere Fernando Savaterri bere denboragatik eta bere erantzunengatik eta arrakasta handiak opa dizkiogu obra honekin eta bere bizitzan ere.
Arwen Greyk bere azken eleberria aurkezten digu, “La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)”
- Xehetasunak

Gaur "La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)" eleberria salmentan jarri da, Macarena Sánchez Ferro idazlearen azken eleberria, ezagunagoa Arwen Grey pseudonimoa darabilen eleberri erromantikoen egile moduan. Obra ebook formatuan plazaratu da Harper Collins argitaletxearen HQÑ zigiluaren eskutik.
Egileari berari eskatu diogu bere eleberriari buruz hitz egin diezagun. Honakoak izan dira bere hitzak:
«Beti pentsatu izan dut modu erdeinagarrian «entretenituak» direla dioten eleberriek merezi gabeko prentsa txarra dutela. Hala ere, horietara jotzen dugu egun txar bat dugunean eta gure arazo guztiak ahaztu nahi ditugunean. Izan ere, nork dio eleberri entretenitu bat ezin dela ongi idatzia egon eta bide batez pentsatzeko zeozer utz diezagukeenik?
»Ni ez naiz inor esateko istorio hau eleberri horietako bat den edo ez, baina nire ustez dibertsio ordu batzuk pasatzeko lagungarria izan daiteke eta, zergatik ez, ezpainetan irribarre bat marrazteko ere.
»”La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)” eleberria, inondik inora idilikoa ez den Venta del Hoyo izeneko herri batean girotutako sail baten zati da. Protagonista, Hans Gandía, jainkotutako idazle harroputz bat, “La nube azul” eleberrian, saileko lehenean alegia, pertsonaia sekundarioa izandakoa, irakurleak gogoko ez izateko aukera guztiak zituen, baina, aurreikuspen guztien aurka, bere baitan erreskatatu daitekeen zerbait dioen nolabaiteko zaurgarritasun bat ikusten dugu beregan (eta ez da bere Pantene ilea ez eta bere iragarkietako irribarrea).
»Beatriz, lokatzetan (literalki) goitik behera lohitzen duen emakumea, ez dago festa askotarako: ama ezkongabea da, azienda abeltegi bat ia bakarrik darama, senar ohi batekin eta ama jasanezin batekin borrokan dabil, desastrerako prest dago... eta inspirazio bila dabilen idazle moduan iristen da desastrea.
»Umore eta kritika punttu bat duen istorioa, pertsonaia xelebrez josia eta, azken finean, ordu batzuetan zehar dena ahazten laguntzeko helburuarekin idatzia, hori, niretzako, idazle batek nahi dezakeen helbururik onena delarik.»
Zorionak eman nahi dizkiogu Macarenari, poz handiak ekartzea opa diogun obra honengatik.
Jorge Urretaren azken eleberria aurkezten dugu, “Sueños del pasado”, bihar jarriko delarik salmentan
- Xehetasunak

Bihar Jorge Urretaren azken eleberria jarriko da salmentan.
Obraren izenburua "Sueños del pasado" da eta, bere egilearen hitzetan, “Stephen Kingen oso estilokoa den thriller bat da”.
Urretaren azken eleberri honen hitzaurrea Marta Abellók sinatzen du.
"Sueños del pasado" formatu elektronikoan plazaratuko da Click Ediciones etxearen eskutik, Grupo Planetaren argitaletxe digitala alegia. Egile bilbotarrak argitaletxe honekin duen bigarren lana da hau, Próxima estación: conspiración bere eleberria etxe honekin merkaturatu ondoren.
Zorionak eman nahi dizkiogu Jorgeri obra berri honengatik eta arrakasta eta poz handiak ekartzea opa diogu.
