Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Arwen Greyk bere azken eleberria aurkeztu digu, “Solo cinco citas”

Xehetasunak
28 Uztaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Uztaila 2022

Pasa den ostegunean, uztailak 21, "Solo cinco citas" eleberria salmentan jarri zen, Macarena Sánchez Ferroren azkena,  Arwen Grey izengoitiarekin eleberri erromantikoen egile moduan ezaguna ere.

Obra ebook formatuan plazaratu da Harlequin Ibérica  argitaletxearen eskutik, HQÑ bere zigiluaren baitan.

Bere egileak berak eleberriari buruz hitz egitea nahi izan dugu. Honakoak izan dira bere hitzak:

«‘Solo cinco días’ eleberria, ezer baino lehen, irakurleak ordu batzuetan zehar bere arazo guztiak ahazteko eta barre egiteko pentsatu den istorio bat da.

»Komedia ero bat da, pertsonaia xelebrez josia, bai eta magiaz ere, baina horrek ez du esan nahi istorio hutsala denik. Gai sakonagoak jorratzen ditu ere, hala nola esamesekin eta ospetsuen bizitzekin haien bizitza propioarekin baino kezkatuagoa dagoen gizarte bati buruz hitz egiten da, bai eta nola batzuetan geure buruari jomugak jartzen dizkiogun eta horiek betetzera behartzen dugun geure burua, garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuk ere badirela ikusi gabe.

»Komediak ganora gutxikoak eta azalekoak direla pentsatu ohi da, baina krisi pertsonalei buruz hitz egin daiteke, bai eta amodioari buruz, egungo gizarteari buruz eta ia denari buruz, zergatik ez, eta aldi berean ongi pasatu ere. Irribarreak ez dira hausnarketarekin bateraezinak.»

Eskerrik asko, Macarena, zure hausnarketak gurekin elkar banatzeagatik! Eta zorionak poz handiak ekartzea opa dizugun obra honekin.

Gehiago irakurri: Arwen Greyk bere azken eleberria aurkeztu digu, “Solo cinco citas”

Ager Aguirrek bere azken eleberria aurkeztu digu, “La colina del Cuervo” izenburua daraman thriller poliziako bat

Xehetasunak
22 Uztaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Uztaila 2022

Ager Aguirrek bere azken lana plazaratu berri du, "La colina del Cuervo", Gijónen girotutako thriller poliziako bat, izenburuaren izen bera daraman muinoan, Serín hondartzaren ondoan.

Berriro ere, liburu hau aurkezteko ardura bere egilearen hitzengan jarri nahi izan dugu: «Duela urtebete, Covidak su-eten arin bat eman zigunen, egun batzuk etxeko egunerokotasunetik ateratzeko aukera ona zela otu zitzaion nire arrebari. Denbora gutxi izan arren, oso urrun izan ez arren...»

»Bi egun ziren bakarrik, Gijónen, kantoi bueltan esan dezakeguna, etxetik hurbil dugulako zehatz-mehatz ezagutzen dugun itsaso baten ondoan zegoen hotel batean, baina ezin baino hobeagoa izan zen guretzat»

»Niri itsasoa ikaragarri gustatzen zait (nahiz eta nahiko nukeena baino gutxiago bisitatu), bai eta itsaslabarrak, egunsentiak (lastima hain goiz izatea eta niri lo egitea gehiago atsegin), horregatik, lehen egunean jaiki, hoteleko leihotik begiratu eta iparraldeko zerua apaintzen duten ohiko hodeiak gurutzatuk eguzkia ikusi nuen; aurreko eguneko ekaitzaren ondoren oraindik nahasirik zegoen itsasoa ikusi nuen; hondartza ikusi nuen...»

 »“Ohiko” pertsona bati une hartan burura etorriko litzaiokeen lehen gauza paisaiaren edertasuna izango litzateke, ametsetako amodio horrekin harean eta eskutik hartuta paseatzen eszena bukoliko bat agian, atsegin duzun neska hori toki horretara gonbidatzeko aukera... niri otu zitzaidan lehen pentsamendua honakoa izan zen: “Eta norbait ni bezala goiz batean esnatuko balitz, leiho horretatik begiratuko balu eta gorpu bat harea gainean olatuek kolpatzen aurkituko balu?”»

»Hari horri sendo heldu nion eta etxera bueltan hotela dagoen toki horri buruzko informazio bila hasi nintzen»

»Eta eszena hori buruan eta aurkitutako informazio horrekin “La colina del Cuervo” idazten hasi nintzen (hori baita inspiratu ninduen tokiaren izena).»

Lan honek Premio Literario Amazon Storyteller 2022 Literatura Sarian parte hartzen du.

Eskerrik asko, Ager, istorio berri honen inspirazioaren jatorria gu guztiokin elkar banatzeagatik! “La colina del Cuervo” eleberriak poz handiak ekartzea opa dizugu.

Gehiago irakurri: Ager Aguirrek bere azken eleberria aurkeztu digu, “La colina del Cuervo” izenburua daraman...

Felisa Urracari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu, bide batez “Cuando brille la Luna” bere azken eleberria nabarmenduz

Xehetasunak
18 Uztaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Uztaila 2022

Gaurkoan Felisa Urracari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.

Bilbon jaioa, Arte eta Apainketa ikasketak egin zituen 1975ean eta Arte plastikoetan formakuntza jaso zuen Bilboko Erreprodukzioen Museoan eta Unzalu Estudioan. Bizkaiko Foru Aldundiaren “Udal Kultur Etxea” tailerretan jaso zuen eskultore formakuntza. Ehunka erakusketek babesten dute bere ibilbide artistikoa.

Literatura alorrean, bere obra zabalaz gain, olerki bilduma kolektibo ugaritan parte hartu du, bai eta aldizkako argitalpenetan ere. Bere kidegoen artean honakoak daude: Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE);  Bizkaiko Elkarte Artistikoa (AAV/BEA);  Bilboko Idatzi-Irakurri Elkartea (Asociación Escribe-lee); eta  CEDRO (Centro Español de Derechos Reprográficos).

Hiru olerki liburu argitaratu ditu: “Gritos y Fragmentos” 1998an (1. edizio pertsonala) eta 2013an (2. edizioa Punto Rojo Argitaletxearekin); “Ecos del Recuerdo” 2013an, Punto Rojo Argitaletxea, eta “Vuelos” 2015ean, Punto Rojo Argitaletxea.

Zortzi eleberri argitaratu ditu ere, horiek guztiak Punto Rojo Argitaletxearekin: “Lluvia de Espigas” 2016an, “El llanto del Espigón” 2017an, “Las Voces de Tláloc” 2018an, “Posos en mi Alma “ 2019an, “Bajo la piel de los Saris” 2019an, “Navegando en el Abismo” 2020an, "Las luciérnagas también vuelan” 2021ean eta “Cuando brille la Luna” 2022an.

Aurten argitaratu den azken eleberri honi erreparatu nahi diogu gaur. Youtubeko esteka honetan obra honi buruz gehiago ezagutu dezakezu bere egilearen beraren eskutik.

Ongi etorria AEE/EIEra, Felisa!

Gehiago irakurri: Felisa Urracari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu, bide batez “Cuando brille la Luna” bere azken...

Miren E. Palaciosek bere azken lana aurkeztu digu, “Escondite divino: La muerte” saiakera

Xehetasunak
12 Uztaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 12 Uztaila 2022

Miren E. Palaciosen azken lana aurkezten dizuegu. "Escondite divino: La muerte" izenburua daraman saiakera bat da, Ediciones Beta argitaletxearen eskutik plazaratua.

Miren E. Palaciosek berak islatu digu lerro hauetan liburu honi buruzko bere ikuspuntu pertsonala: “‘Escondite divino: La muerte’ saiakera baten zorroztasuna duen lana da baina aldi berean hurbila, irakurlea gaiarekin erakarririk sentitu ahal izateko. Kontziente naiz gaia astuna eta konplexua dela. Gaurko egunera iristeko atzera joan naiz, antzinako gizarte eta kulturak analizatuz, haien bizitza, errituak, magia eta mitologiak, eta erlijioak, bai eta Beste Mundua ere. Kontsultatu dudan bibliografia oso zabala izan da. Bizitza prozesuaren amaiera normalizatzea da helburua, ez balitz heriotzarik existituko ez litzateke bizitzarik egongo ere. Hausnarketara eramatea eta egon daitezkeen zalantzentzako erantzunak ematea da asmoa eta mezua, bai eta heriotzak dakarrena lasaitzeko tresnak eskaintzea ere. Beldurrak leuntzen eta doluan baliagarri izaten laguntzen gaitu. Agurraren eguna iristen denean indargabe ez sentitzeko barrualde hori ukitzen du. Norberarentzako eta besteentzako baliagarri izaten saiatu naiz. Komenigarria izango litzateke ikastetxeetan irakurtzea, gaur egun tabua den gaia baita, haurtzarotik gai hau normalizatzen lagunduko luke, bai eta heriotza den bezala tratatzera ere. Bizi hemen eta orain!”.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Miren E. Palaciosi bere hitzak eskaintzeagatik eta arrakasta handia opa diogu saiakera honekin.

Gehiago irakurri: Miren E. Palaciosek bere azken lana aurkeztu digu, “Escondite divino: La muerte” saiakera

“Encontrará nada”, M.J. Praderaren olerki bilduma berria aurkezten dugu

Xehetasunak
30 Ekaina 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 30 Ekaina 2022

Gaurkoan M.J. Pradera idazlearen azken liburua aurkezten dizuegu, "Encontrará nada" izenburuarekin eta Alt autores argitaletxearen eskutik plazaratua. Olerki bilduma hau Bilboko Liburu Azokaren azken edizioan aurkeztu zen.

M.J. Pradera egileari berari eskatu diogu liburu honetatik gehien nabarmentzen duena konta diezagun. Honakoak izan dira bere hitzak: «Gaur egun egileek bere liburuei buruz hitz egitea espero da. Errespetatzen dut, baina ez nago ados. Nire iritziz, egileak jada idatziz eman du komunikatu nahi zuena. Liburu bat plazaratzen denean, gurea izateari uzten dio. Liburu bat argitaratzen denean, irakurleena da jada, eta haiek dira norberarentzako liburu berri, bakar eta ezberdin batean bihurtzen dutenak.

«Hau esanda, ‘Encontrará nada’ liburuari buruz hitz egiteko inkoherentzian eroriko naiz.

«‘Encontrará nada’ 2020ko konfinamenduaren udaberrian hasi zen sortzen. Gertakari kezkagarri hartan, toki eta garai baten iraganak memorian barna bidea egiten du, lasaigarri moduan, hala ez dirudien arren. Baltsamo paradoxiko bat. 

«Pandemiaren eta konfinamenduaren kezkan, existentziak berak halabeharrez dakartzan pena handiagoei  eta  gazte izanagatik hilezkor izatearen eldarniozko ustearen nostalgiari gaineratuz.

«‘Encontrará nada’ liburuak nahiko ohikoa den esperientzia bati buruz hitz egiten du, horregatik da hain erraza bertan edonork bere burua aurkitzea.

Gaztaroko amodioa, amodio didaktikoa. Ez hain beste bestearengandik ikasi zenagatik, baizik eta norbere burutik irakatsi zenagatik. Ezabaezin bihurtzen duen beste zentzu(gabe)keria bat. Baina oroimenaren erosioarengatik eta ahanzturarengatik hitsa.

«‘Encontrará nada’, jarrera berri bat: itxaropenik gabe, bermerik gabe, aldez aurretik pentsatu gabeko ideiarik gabe. Ekintza propioen gaineko ardurarekin. Kontingentziari, gertatuko denari irekirik.

«Liburu hau, aurrekoa bezala, La escultural Mary, testu iruzkin antzeko bat da. ‘Encontrará nada’ liburua poetaren bertsoekin elkarrizketan aritzeari buruz ari da eta asmo literarioa zein fikziozkoa du.

«‘La escultural Mary’ 2019an argitaratu zen, Kubako Iraultzaren garaipenaren 60. urteurrenaren urtea eta Elián González kasuaren 20. urteurrena. ‘Encontrará nada’ 2022an argitaratu da, gerra australaren udazkenean udaberriaren 40. urteurrenaren urtea, mundialaren udarena eta hauteskunde aldaketaren udazkenarena. Honek efemerideekiko nolabaiteko interesa agertzen du.» 

Eskerrak ematen dizkiogu M.J. Praderari obra berri honi buruzko bere inpresioak gurekin  elkar banatzeagatik, eta liburu honek poz handiak ekartzea opa diogu.

Gehiago irakurri: “Encontrará nada”, M.J. Praderaren olerki bilduma berria aurkezten dugu

Página 4 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio