Roberto López San Joséri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak

Gaurkoan Roberto López San Joséri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.
Basaurin jaioa, Informazio Zientzietan lizentziaduna Kazetaritza adarrean Leioako EHUn. Banketxe batean aurretiko erretiroa hartu ondoren ekin zion bere literatura jarduerari 2006an.
Ordutik hona bi obra plazaratu ditu: DENTRO DE ESTE SUR (Ediciones Vitruvio, 2019) olerki bilduma eta EL TANGO Y LA MAREA (Ediciones Vitruvio, 2020), azken honi helduko diogularik gaurkoan bereziki.
Ongi etorria AEE/EIEra, Roberto!
Gehiago irakurri: Roberto López San Joséri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
Marga López Azkonari AEE/EIEra ongietorria eman diogu, aldi berean “Resolución de conflictos y mediación” bere liburu berriaren aurkezpena iragarriz
- Xehetasunak

Atseginez iragartzen dizuegu Marga López Azkona Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Abagunea aprobetxatuz, datorren ekainaren 28an, 19:00etan, Bidebarrietan (Bilbo), bere liburu berria aurkeztuko dela iragartzen dizuegu, “Resolución de conflictos y mediación” izenburuarekin eta Ediciones Carena argitaletxearen eskutik. Egilearekin batera Vicenta Alonso de la Cruz egongo da, psikologoa eta Bizkaiko Espetxeko zuzendaria, bai eta Iñaki Basabe Bolivar kantautorea ere.
Marga López Azkona psikologoa da. Proiektu sozial ezberdinen diseinuan eta martxan jartzean lagundu du. Giza harremanen munduarekiko interesa azaldu du beti eta bere ezagutza teknikoak erabili ditu bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea bezalako esparruetan. Psikologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Marketin Zuzendaritza eta Planifikazio Estrategiko ikasketak Negozioen Europar Eskolan, Bilbon. Gatazken konponketan unibertsitate masterra Atlantikoko Europar Unibertsitatean. Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko bekaduna psikologia, soziologia eta literaturaren ikerketa ikastaroetan. Eusko Jaurlaritzarentzako toxikomano ohien gizarteratze soziolaboralari buruzko eta drogei buruzko azterlanak burutu ditu. Ediciones Carena argitaletxean “Los pies del peregrino” saiakera argitaratu du eta orain "Resolución de conflictos y mediación" obra berria aurkezten dabil.
Ongi etorria AEE/EIEra, Marga!
Belén Fernández Hernándezi AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak

Atseginez iragartzen dizuegu Belén Fernández Hernández Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Miranda Ebron jaio zen 1956an, baina Vitoria-Gasteizen bizi da 1972an Magisteritza ikasketak egitera iritsi zenetik. Zerbait berezia nahi zuen, horregatik joan zen Bilbora ikasle gorrekin lan egitera. 1983An itzuli zen Gasteizera, bertan mota honetako ikasleentzako ikasgelak ireki zituztenean.
D.B.H. hasieran eta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen integrazioarekin, Institutu batera lekualdatu zen, bertan beti Ikasgela Egonkor batean lan eginez.
2017an jubilatu zen eta, ordutik hona, literaturgintzan aritu da, idazle moduan hasieran, eta editore moduan ondoren.
Hamabi urterekin idazketa lehiaketa bat irabazi zuen Miranda Ebron, bertako Udalak ikastetxe guztientzako antolatua, jada fantasia agertzen zen bere lehen kontakizunarekin. Sari hartatik bi urtera, Eguberri ipuinen lehiaketa batean bigarren saria jaso zuen. Ordutik hona beti egon da idazten, baina dena bere lagun edo senitartekoei oparitzeko zen.
2009an zerbait luzea saiatzeko garaia iritsi zela pentsatu zuen, istorio bat edo eleberri bat. Hortik jaio zen Fantasy trilogia, publiko gazte eta helduarentzat, aurki berriro ere argitaratuko delarik.
- La leyenda de Aranday (2010)
- El último sedeenario (2012)
- Dagoyamaya la eterna (2015)
2019 urtean beste bi eleberri argitaratu zituen:
- La casa mágica. Adiós a mis pesadillas. Eskola jazarpena edo Bullying-ari buruzko eleberri motza, aurki euskaraz ere argitaratuko delarik.
- Cuarzo negro. Gazteentzako eta helduentzako eleberria, Fantasy trilogiakoa.
Argitaletxe batetik bestera bueltan egon ondoren, lagun ugarirekin batera, kulturaren hedapenerako “EL NIMBO” plataforma sortu zuen, edozein sortzaileri laguntza eskaintzeko. Bere ibilbidea motza izanik ere, bi urte baino gutxiagokoa, hogeita hamar izenburu baino gehiago argitaratu dituzte.
Ongietorria AEE/EIEra, Belén!
Victoria Gastón Pradari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak

Atseginez iragartzen dizuegu Victoria Gastón Prada Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Agurain-Salvatierran jaioa, Araban, bere haurtzaro eta nerabezaroa Sanabriako herri txiki batean pasa zuen, Trefacion, Zamorako probintzian, Galizia eta Portugaleko mugetatik oso gertu.
Zuzenbidean lizentziaduna eta abokatua, Vitoria-Gasteizeko Udalean funtzionarioa da eta bere jaioterrian bizi da egun.
Irakurlea eta idazketa zalea, Covid-19 pandemia bitartean istorioa kontatzera animatu zen, besteak ete bere burua entretenitzeko, eta 2020ko maiatzean Facebooken asteroko argitalpenak egiten hasi zen, ordutik hona osteguneroko mantentzen duen ohitura.
Irakurleek animaturik, El Nimbo editorial argitaletxearen bitartez horien hautaketa bat argitaratzea erabaki zuen. "El ladrón de veletas y otros relatos" izenburua daraman liburua, 34 kontakizun laburren bilduma bat da, istorio miszelanea bat, bertan sorginak eta mamuak nahasiz; ezkutatutako altxorrak eta debekatutako amodioak; otsoak eta katuak; etxe-animaliak eta pertsonak. Paisaia eta pertsonaia hauek, haien kabuz, bere tokia merezi dute memoriaren ametsetan, sinopsian azaltzen den moduan.
Ongietorria AEE/EIEra, Victoria!
#Egilea22 Jardunaldia (irailak 8 eta 9): Liburuaren bidaiak
- Xehetasunak

#Egilea22 XI Jardunaldiak. 2022ko irailak 8 eta 9
“Liburuaren bidaiak” izenburupean streaming plataformetaraino iristeko estrategiei buruz hitz egingo dugu, plataforma horiek bisualak zein audio formatukoak izan, bai eta formatu horietara guztietara egokitzeko argitalpen sektoreak bizitzen ari duen metamorfosiari eta kultura kontsumitzeko modu berriei buruz ere arituko gara.
Publiko guztietara lengoaia guztietan iristeko gakoak eskainiko dira eta liburu batek bere helmuga ezberdinetara iristeko egin behar dituen bidaien ibilbideak azalduko dira.
Dena aldatzen ari den garai hauetan Liburuaren bidaiei buruz hitz egitea funtsezkoa dela deritzogu. Eduki eta formatu sortzaile garen heinean garrantzitsua da jokalari berrietara nola iristen jakitea, bai eta XXI mendean streaming bidezko kontsumoarekin egile eskubideak nola defendatzen diren ezagutzea ere. Jada existitzen diren prozedurei buruz hitz egingo dugu, hots komunikabideak, aldizkari kulturalak, liburutegiak eta pentsamendu kulturalaren toki hauek garai berrietara nola egokitzen diren ere.
Honakoak jakin nahi badituzu:
- Zer egin zure liburua audientzia guztietara iristeko?
- Zein pauso eman behar dituzu benetako eraldaketa bat gertatzeko?
- Nola zuzentzen gatzaizkie sortzaileak formatu berrien ekoizleei?
- Zein egile eta editore eskubide ezagutu behar ditugu jauzia emateko?
- Zein negozio eredu dira streaming plataformak?
- Formatu aldaketa batek lengoaia aldaketa bat esan nahi al du?
Jardunaldi hauetan galdera hauen eta beste askoren erantzunak aurkituko dituzu. Topaketa honen formatua presentziala izango da, hitzaldiekin, mahai inguruekin eta tailerrekin, Bizkaiko Foru Liburutegian, ostegunean hasiz, 2022ko irailak 8, 17:30etik aurrera, eta ostiralean jarraituz, 2022ko irailak 9, 09:30etik aurrera goizez eta 16:30etik aurrera arratsaldez. Tokiak mugatuak dira. Erreserbatu zure plaza ondoko e-postara idatziz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..
Jarraian #Egilea22 IX Jardunaldien programa osoa agertzen dizuegu.
Gehiago irakurri: #Egilea22 Jardunaldia (irailak 8 eta 9): Liburuaren bidaiak
