Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Ager Aguirrek bere azken eleberria plazaratu berri du, “Memorias de coleccionista de almas” izenburua daraman suspentse thrillerra

Xehetasunak
17 Maiatza 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Maiatza 2022

Ager Aguirrek bere azken obra plazaratu berri du, "Memorias de un coleccionista de almas", suspentse thriller bat. Izenburuak dioen moduan, “arima bildumagileak” berak idatzitako serieko hiltzaile baten memoriak islatzen ditu liburuak, irakurleari zuzenduriko “gutun” moduan. Hiltzailearen eta irakurlearen arteko liburua, idazleak uneoro “zu” trataerarekin zuzenduz bere irakurleari.

Egin ohi dugun moduan, Ager bera izatea nahi izan dugu “Memorias de un coleccionista de almas” liburuari buruz hitz egiteko arduraduna: «Obra honetatik zera nabarmenduko nuke, ‘protagonistaren eta irakurlearen arteko batasun lotura’. Serieko hiltzaileak bere arrazoiak azaltzeko beharra du, beste inoren eskutan ez dagoen bilduma bat lortzeko gai den pertsona bakarra izatera eraman duten arrazoiak alegiak. Arrazoi bat dago, bereziki, ‘une’ horretan liburua eskuartean duen irakurle ‘hori’ zehazki izateko bere istorioa irakurtzeko hartzaile egokia. Liburuaren amaieran azalduko den arrazoia.

»Kontakizun hotza, zuzena, batzuetan aztoragarria, hamabost urte zituela bere amona hiltzen ikusi zuen egunetik, bere arima bere gorputzetik irteten zela ikusi eta gris perla zela ohartu eta leihotik ihes egiten uzteaz damutu zenetik obsesionaturik dagoen norbaitek idatzi baitu. Arimek kolorea dutela eta denen jabe izateko ezinbesteko premia duela ohartzen den pertsona baten istorioa, bilduma hori duen munduko pertsona bakar moduan historiara pasatzeko. Irakurlea obsesio horretan nahasteko eta azalpenak emateko beharra da.» 

Obra honek Amazon Storyteller 2022 Literatura Sarian parte hartzen du.

Eskerrik asko, Ager, obra berri honen gaineko zure inpresioak gurekin elkar banatzeagatik! Arrakasta handia opa dizugu harekin.

Gehiago irakurri: Ager Aguirrek bere azken eleberria plazaratu berri du, “Memorias de coleccionista de almas”...

Blanca Sarasuaren olerki liburu berria, “No estoy de acuerdo”, bihar aurkeztuko da Bilbon, María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearen partaidetzarekin

Xehetasunak
12 Maiatza 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 12 Maiatza 2022

Blanca Sarasua idazleak bere olerki liburu berria aurkezten du, "No estoy de acuerdo", Ediciones Vitruvio argitaletxearen eskutik. Liburu berri hau Baños del Carmen bildumaren baitan sailkatu da.

Blanca Sarasua egilea bera izatea nahi izan dugu liburu berri honi buruz hitz egiteko arduraduna. Hauek izan dira bere hitzak: «Ados ez egoteak duena da hau. Urteekin, geroz eta kontzienteago zara zuk ireki behar diozula zeure buruari zeure bide propioa, bai, Machado. Horretarako beharrezkoa da errebeldia egoera bat mantentzea gauza berriak aurkitzeko modu bezala. Askatasuna gure barruko mundutik hasten dela pentsatzen dut.

»Sancho Panzari, lurrez inguraturiko bere uhartean, gezurrezko duke batzuen txantxa errukigabeak bere errealitatea onartzeko esperientzia moduan balio izan zitzaion: Ireki ezazue bidea jaun andreok, eta utz nazazue nire antzinako askatasunera itzultzen. Bere duintasuna berreskuratzen jakin zuen. ‘El coronel no tiene quien le escriba’ García Márquezen eleberria birbegiratzen, denok horizontean karta bat dugula uste dut, itxaropen bat esan nahi dut, nagiarena egin eta hurbiltzen ez den arren. Hurbilduko da egunen batean. Iristen den bitartean, uharte faltsu guztiak alde batera utzi behar dira, horrek bere prezioa eduki arren ere: geure buruarekin ere ados ez egotea. Agian edozein adierazpen artistikok (musika, pintura, literatura eta abar) mundu materialetik aldentzeko beharrari erantzuten dio, geure baitan hegan egiteko gai den zerbait bilatuz gauzak beste ikuspuntu batekin ikusi ahal izateko. Ados al zaudete?»

Obraren aurkezpena

"No estoy de acuerdo" bihar aurkeztuko da, maiatzak 13, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian  (Bidebarrieta kalea 4), 19:00etatik aurrera. Aurkezpenean parte hartuko duten hizlariak María Eugenia Salaberri ( Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea), Roberto López San José, Pablo Méndez eta Blanca Sarasua egilea bera izango dira.  

Eskerrak eman nahi dizkiogu Blanca Sarasuari gurekin bere inpresioak elkar banatzeagatik eta zorionak eman nahi dizkiogu bere olerki liburu berriagatik, poz handiak ekartzea opa diogularik. Biharko aurkezpena arrakastatsua izatea espero dugu. 

Gehiago irakurri: Blanca Sarasuaren olerki liburu berria, “No estoy de acuerdo”, bihar aurkeztuko da Bilbon, María...

Enrique Santamaría Urtiagak bere azken eleberria ezagutzera eman digu, “Elkano”, aste honetan Donostian eta Bilbon aurkeztu aurretik

Xehetasunak
10 Maiatza 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Maiatza 2022

Enrique Santamaría Urtiaga idazleak “Elkano” bere azken eleberria plazaratu berri du, bertan marinel ospetsuaren figura historikoan sakonduz. Editorial Juventud etxeak argitaratu du obra hau eta Nostromo Literatura Sariko XXV edizioaren irabazlea izan da.

Enrique berari eskatu diogu “Elkano” obrari buruz hitz egin diezagun, eta honakoa da esan diguna: «Eleberri hau, Juan Sebastian Elkanoren figuraren gaineko lan eta ikerketako hiru urteren emaitza da. Bilaketa, poz eta frustraziozko hiru urte, pertsonaia honi buruz eta bere aparteko abenturari buruz kontatzen diguten historia errealitatetik urrun dagoela frogatuz.

»Eleberria bi gauza bilatuz idatzi da: lehena, kontakizun bizi eta atsegina izatea, irakurleari Elkanorekin eta bere kideekin batera ezezagunerantz bidaiatzea ahalbidetuz, haien itsasontzien  branken aurrean irekitzen ari zuten mundurantz. Haien ondoan itsaso berriak eta lurralde berriak ezagutuko ditu, eta haiekin batera, itzuleran, gorte inperialaren intrigak pairatuko ditu.

»Bigarrenik, historiari zeharo leial izaten saiatu naiz. Kontatzen dena gertatutakoa da eta pertsonaien %90 baino gehiago errealak dira edo garai hartan bizi ziren eta Elkanok harremana eduki zezakeen gizon eta emakumeetan inspiraturik daude, gai izan naizen modurik leialenean gainera.

»Elkanoren benetako historia ikertzen ari nintzen bitartean, eleberria laguntzeko erreseina historikoa hain modu itzelean hazi da, saiakera independente bat bihurtu dela, “La vuelta de Elkano” izenburupean argitaratuko duelarik Eusko Ikaskuntzak liburu akademiko gisa datorren ekainean».

Obraren aurkezpenak

“Elkano” ostegun honetan aurkeztuko da, maiatzak 12, Donostiako Euskal Itsas Museoan . 11:00etan prentsaurreko bat egingo da eta 19:00etan publikoari aurkeztuko zaio Elkano eleberria, bertan Xabier Alberdi ( Euskal Itsas Museoko zuzendaria), Agustín Montori ( Nostromoren Lagunen Elkarteko presidente eta Editorial Juventud argitaletxeko ordezkaria), Ion Irurzun eta Rafa Zulaika (Elkano Fundazioa) eta Enrique Santamaría Urtiaga bera egongo direlarik.

Bere aldetik, ostiralean, maiatzak 13, obra Bilboko Itsasmuseumean aurkeztuko da

Eskerrak eman nahi dizkiogu Enrique Santamaría Urtiagari eleberri berri honi buruz hitz egin izanagatik eta zorionak ematen dizkiogu bere lanagatik. “Elkano” liburuak poz handiak ekartzea opa diogu.

 

Gehiago irakurri: Enrique Santamaría Urtiagak bere azken eleberria ezagutzera eman digu, “Elkano”, aste honetan...

Emma Crespok “La Soberana del Reino Eterno” bere obra berria aditzera eman digu, bihar Portugaleten aurkeztuko duelarik

Xehetasunak
03 Maiatza 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 03 Maiatza 2022

Emma Crespo idazleak bere azken eleberria aurkeztu digu, "La Soberana del Reino Eterno " izenburuarekin eta Malas Artes argitaletxeak plazaratua.

Irakurle gazteei zuzenduriko fantasiazko eleberria da eta genero ikuspuntu parekidetik narratzen da. Maitagarri guztien etxea den Betiereko Erresuman gertatzen den trama bat eta Lurreko institutu batean gertatzen den beste bat nahasten ditu. Bi kasuetan, protagonista bana aurreikusi gabeko egoerei aurre egin beharko diote. Rahnen-Duah eta Rebeca oso ezberdinak dira, baina biek amankomuneko puntu bat dute: gauzak ez zaizkie espero moduan irteten...

Egileari berari eskatu diogu obra berri honetatik gehien nabarmentzen duenari buruz hitz egin diezagun: “Feminismoak ere badu tokia fantasiazko generoan, XX mendetik emakumezko egile handiek erakutsi diguten moduan. Helburua ez da emakumezko pertsonaia garaiezin eta zeharo perfektuak eraikitzea, horiei merezi duten sakontasuna eta garrantzia ematea baizik. Haiek ere erdigunean egon behar dute, bere akatsekin eta erabaki okerrekin, haien ikuspuntu propiotik istorioen protagonista eta narratzaile izanez”.

Obraren aurkezpenak:

La Soberana del Reino Eterno bihar aurkeztuko da, maiatzak 4, 19:30etan,  Portugaleteko Santa Clara Kultura Zentroan. Gainera, maiatzaren 18an, 19:00etan, Santurtziko Dorretxean , Emma Crespok literatura tertulia batean parte hartuko du Garazi Albizua idazlearekin batera: “Feminismoa zientzia fikziozko eta fantasiazko literaturan: Lara de Altopico eta La Soberana del Reino Eterno”.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Emma Crespori bere kolaborazioagatik eta zorionak ematen dizkiogu ere obra berri honengatik, poz handiak ekartzea opa diogularik. 

Gehiago irakurri: Emma Crespok “La Soberana del Reino Eterno” bere obra berria aditzera eman digu, bihar...

Santiago Liberalek “Storm” bere olerki liburu berria aurkeztu du datorren maiatzaren 5ean Castro-Urdialesen

Xehetasunak
28 Apirila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Apirila 2022

Santiago Liberalek bere olerki liburua berria aurkeztu digu. “Storm” (Ekaitza) da bere izenburua eta Editorial TarQus etxeak argitaratu du. Pandemiak bete betean hartu eta aldaketa ugari izan zituen obra hau, azkenean, argitara emango da. Santiago Liberal errealitatea eta gizateriak aurre egiten ari dizkion egoera zailak gordintasunez jorratzen dituen olerki liburu bat da.

Hau da egileak berak obra honi buruz esan diguna: «Duela urte batzuetatik hona, mundu honetan gertatzen diren jazoera tristeek poema bakoitza markatu dute. Pessoak hala esan zuen: “poeta plantak egiten dituen pertsona da”. Olerki liburu honetan ez naiz plantak egiten aritu, giza kalamitateen oihartzuna jaso dut. Zinez olerki bilduma gogorra da, gogortasun handiko ekaitza.

»Ekaitzek metaforikoki gure buruak mozten ari dituzte: krisialdi finantzarioa, gazte langabezia, kalkula ezinezko sarraskia eta heriotzak eragin dituen pandemia bat, klima aldaketa, genero indarkeria, immigrazioa/arrazakeria, eta hori guztia albo-kalteetan amaitzen da (agian bete betean hartu ez gaituen arren, ziurrenik alboko moduan nahiko pairatu dugu)»

"Storm" poema sortetan banatzen da:

  • Pandemia: “I-etik XVIII-ra” poema sorta, halako izenburuekin: ¡Cuidado! (CV) covid 19-I, Pandemia covid-19-III, Mano al corazón covid 19-VI…
  • Klima aldaketa: “I-etik VIII-ra” poema sorta, halako izeburuekin: S.O.S Cambio climático I,  Gota Fría cambio climático II, Tierras Milenarias cambio climático V…
  • Genero indarkeria: “I-etik XIII-ra” poema sorta, halako izenburuekin: La Igualdad ¡Basta ya! I, Me has golpeado ¡Basta ya! V, Otra muerte más ¡Basta ya! XII…
  • Immigrazioa/arrazakeria: zenbakitu gabeko poema sorta (13 poema osotara), halako izenburuekin: Desesperado, Olas asesinas, No me gusta el mar…
  • Albo-kalteak: “I-etik XVI-ra” poema sorta eta zenbakitu gabeko lau amaierako poema, halako izenburuekin: Quien tenga fe III, Palos de ciego X, Lamento XVI.

Datorren ostegunean, maiatzak 5, 19:00etan, Castro-Urdialeseko la Residencia Kultura Zentroan (María Aburto kalea, 4) Storm (Ekaitza) aurkeztuko da, sarrera irekiarekin 33 lagunentzako tokia bete arte. María José Mielgo Busturia idazle eta AEE/EIEko kideak aurkeztuko du ekitaldia, eta Purificación Mínguez eta Joserra Expósito rapsodek parte hartuko dute ere. Liburuaren salmentatik lortuko den diruaren zati bat Ukrainara bideratuko da.

Jarraian, “Storm” liburuko poema batzuk elkar banatzen dizkizuegu, liburua osatzen duten bost sorta bakoitzeko bana, Santiago Liberalek modu eskuzabalean gurekin elkar banatu nahi izan baititu. Eskerrak ematen dizkiogu poema hauengatik eta arrakasta handia opa diogu liburuarekin.

Gehiago irakurri: Santiago Liberalek “Storm” bere olerki liburu berria aurkeztu du datorren maiatzaren 5ean...

Página 7 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio