Juan Ignacio Montianoren “Los crímenes del valle” eta “Cornadas” aurkezten ditugu
- Xehetasunak

Urte berriari hasierari emateko iazkoaren bide beretik ekingo diogu, gure bazkideen obrak aurkeztuz alegia.
Honakoan Juan Ignacio Montianoren bi obrari helduko diegu: "Cornadas" eta "Los crímenes del valle".
Horietatik lehena “Cornadas” da, 2019an argitaratutako eleberria, hari buruz bere egileak berak hitz egin digularik:
«1995ean nire lehen eleberria argitaratu nuen, El cadáver de Porqueriza, eta bertan Luis García Otwen inspektorea sortu nuen. 1997ko Zaino eleberrian beste pertsonaia batzuk iritsi ziren, hots Perla Pérez, Usagüés, Zaino... Baina orain dela hiru urte sortu nuen pertsonaia hauen historia guztia batzen zuen eleberria. "Cornadas”.
»’Cornadas’ genero beltza eta fantastikoa elkartzen dituen eleberria da, bertan pertsonaiak bi mundu paralelotan mugitzen direlarik. Elkar topo egiten duten bi mundu paralelo, elkarrekin nahastuz. Batak bestea begiratu gabe elkarrekin bizi diren bi mundu. Batak bestearen susmoak dituen eta elkarri zelatan dabiltzan bi mundu...»

Gaur aurkezten dugun Juan Ignacio Montianoren bigarren obra "Los crímenes del valle" da, iaz argitaraturikoa. Eleberri beltza, lehen lerrotik harrapatuko zaituena, hona hemen duzue bere sinopsia:
Neska gazte bat Deba ibaian hilik agertzen da, Arrasatetik gertu. Gorpua agertzeko modu ikaragarriak eta desagerturik daraman denborak mundu guztia urduri jarriko du.
Iñaki Sainz de Murietak bere bi liburu berriak aurkezten dizkigu: “Narraciones y leyendas vascas” eta “El tejo y el petirrojo”
- Xehetasunak

Iñaki Sainz de Murieta gure bazkideak bere bi azken nobedade literarioak aurkezten dizkigu: "Narraciones y leyendas vascas" (Verbum Argitaletxea) eta "El tejo y el petirrojo" haurrentzako liburua.
Bi liburu hauei buruz Iñaki Sainz de Murietari berari galdetu diogu eta hauek izan dira bere erantzunak:
Galdera – Hitz egiguzu “Narraciones y leyendas vascas” liburuari buruz. Zer nabarmenduko zenuke?
Erantzuna – Denbora dezente landu dudan liburua da eta forma ematea kostatu zait ere, narrazioak eta kondairak fikzioaren bitartez lotzen saiatu bainaiz, baina horien nukleo tradizionala ahaztu gabe. Hori guztia publiko heldu batean pentsatzen egin dut, nahiz eta izaera tradizionala duten obra mota hauen freskotasuna mantentzen duen. Bertan Mariri, Aralarko Mikel Deunari, lamiei eta Euskal Herriko mitologiako numen ezberdinei erreferentziak aurkituko ditugu, baina baita ere gure arbasoek duela mende bat zituzten bizi baldintzei ere.
Errealismo magikoaren korrontearen baitan kokatu daitekeen obra da horren guztiaren ondorioa, nahiz eta mitoen berregokitzapen lanaren ondorio zuzena izan, sinesmenen esparruan kokatzen baitira.
G – Zer esan diezagukezu “El tejo y el petirojo” haurrentzako liburuari buruz?
E - Lierni Celarainekin batera garatu dudan proiektua da, 3D/2D artista ospetsuarekin alegia, eta AMAZONen bitartez plazaratu berri da, munduko edozein txokotan ia momentuan eskuragarri dagoelarik, izan ere beste argitaletxeek askoz ere mugatuagoa zen banaketa eskaintzen ziguten.
Helarazi nahi genuen mezuari eta detaile txikiei garrantzia handia eman diogu, hala nola hizki larri eta xeheen erabileran, horrek adin txikietan irakurketa eta idazketaren oinarrizko tresna eta estrategiak lortzea mesedetzen baitu.
Dena ongi badoa, hurrengo pausua beste hizkuntzetara itzultzea izango da, euskarari lehentasuna emanez, bai eta elkarrekin beste proiektu berriak planteatzea ere.
G – Proiektu hauetaz gain, Gesernet Argitaletxearen kontakizun solidarioen proiektuetan bete betean sarturik zaudela badakigu. Antologia solidariorik ba al da bidean?
E – Momentuz ez dago ezer itxita, baina hirugarren argitalpen solidario bat burutzeko aukera egotea espero dut, hori oso berri ona izango baita. Egia da baina oso arduratsuak izan nahi dugula fundazioaren aukeraketarekin. Bestalde, datorren urtean GESERNET argitaletxearentzako beste kolaboraziozko argitalpen sorta bat planteatuko da, hortaz horri buruz berri emango dizuedala hitz ematen dut.
G – Eta, zure beste proiektu bati buruz hitz eginez, "Kanideren abenturak" bildumari buruz berririk edukiko dugu?
E – Horretan lanean nabil. Zazpigarren alea plazaratu baino lehen premiazkoagoak diren beste proiektu batzuk amaitu behar ditut, Migueli gertatzen zaion moduan, baina argitaletxeak hori badaki eta planifikazioan egokitzean dago koxka. Datorren urtean sailaren ale berri bat argitaratzea espero dut.
Eskerrak ematen dizkiogu Iñaki Sainz de Murietari bi nobedade hauek eta lanean dabilen beste proiektuetako batzuk gurekin elkarbanatzeagatik. Hoberena opa diogu horiekin guztiekin.
Julio Santos eta Patricia Pérezek Txano eta Oscarren abenturen azkena aurkeztu digute: bederatzigarren alea eta hizkuntza gehiago saga honekin gozatzeko
- Xehetasunak

"Aurora Misioa" aurkezten dugu, Julio Santos eta Patricia Pérezek sortutako Txano eta Oscarren abenturak sagararen bederatzigarren alea.
Txano eta Oscarren liburu guztiak bezala, “Aurora Misioa” euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, paperan eta digitalean, Xarpa Books argitaletxearen eskutik autoargitaratua. Abentura honi buruz gehiago jakin nahi baduzu booktrailer hau ikus dezakezu.
Aurten gainera, Txano eta Oscarren bizitzan eta bilduman ere beste gauza oso interesgarriak gertatu dira.
- Bildumaren lehen hiru aleak galizieraz eskuragarri daude jada.
- Katalanez bi liburu berri agertu dira, horrela bostgarrenera arte eskuragarri daude.
- Bildumaren lehen hiru aleak alemanieraz plazaratzeko zorian daude.
- Berritasun hauekin guztiekin, Txano eta Oscarren abenturak zazpi hizkuntzatan irakurri daitezke jada: gaztelania, euskara, katalana, galiziera, ingelera, portugesa eta alemaniera.
- Gainera, Latinoamerikan liburu guztiak salneurri lehiakorrean eskuratu daitezke jada, eskaerapeko inprimatzearen bitartez.
Julio Santos eta Patricia Pérez “Aurora Misioa” liburuari buruz pertsonalki hitz egitea nahi izan dugu. Hemen dituzu haien iritziak: «Txano eta Oscarren sagaren bederatzigarren liburu hau arrazoi ugarigatik da oso garrantzitsua da guretzako: alde batetik, istorioen dinamika aldatzen du. Orain arte abentura guztiak udako oporretan gertatzen ziren, baina abentura honetan uda amaitu egiten da eta ikasturte berria hasten da. Eszenatoki berriak daude, pertsonaia berriak. Protagonistak goibel daude, etxekolanen eta azterketen artean abenturak amaitu direla uste baitute. Baina klaseak hasi bezain laster, sorpresa ederra hartzen dute eta ikasturtean zehar argitu beharreko misterioak ere badaudela ohartzen dira. Gainera, abentura hau magiaz beterik dago eta “Konjuru eskarlata” gure bostgarren liburuko pertsonaiak berreskuratzen ditugu.
»"Aurora Misioa” bildumako pertsonaietako batentzako inflexio puntu bat da, beste saga bati hasiera eman diezaiokeen atea irekitzen duen erabaki bat hartu behar baitu. Ikusiko dugu hori errealitate bihurtzen ote den.
»Bestalde, liburu honekin urtean bi liburu plazaratzeko dinamikari helduko diogu berriro, izan ere 2020 urtean, pandemia tartean, bakarra atera ahal izan genuen.
»Gainera, poz pozik gaude Euskal Herrian 8 urtetik gorako haurrek gehien irakurtzen duten saga moduan finkatu garelako, eta hori Youtuber ospetsuak izan gabe».
Eskerrak ematen dizkiogu Julio eta Patriciari emandako erantzunengatik eta hainbeste berri onen aurrean zorionak eman nahi dizkiegu. Txano eta Oscarren saga ezin hobe doa eta etengabe ari da handitzen, horrek asko pozten gaituelarik. Abentura eta itzulpen berrien zain egongo gara... eta agian egongo den saga berri horren zain ere.
Jai zoriontsuak eta 2022 urte berri on
- Xehetasunak

2021 urtea ilusioz beterik bizi izan dugu eta liburu asko plazaratu ditugu, horiek guztiak irismen handiarekin gainera, abandonatu nahi ez gaituela dirudien COVID-19aren eragina dela eta kulturak bizi dituen une zailak eduki arren, bazkide zareten egileak sortzen eta zuen istorioekin amets eginez jarraitu baituzue. Beste urte batez, AEE/EIEko Batzordetik zuen sormena eskertu nahi dizuegu eta 2021 urtean argitaratu dituzuen hirurogeita hamar obra baino gehiago txalotu nahi ditugu eta gure elkartera batu zaizkigun zortzi kide berriei ongietorria eman nahi diegu ere.
Etorkizuna interesatzen zaigu
2022an antolatuko ditugun jarduerak, Elkarte moduan gure lehentasuna izaten jarraituko dute eta egileentzako formakuntza tailerrak eskaintzen jarraituko dugu, bai eta Egilearen Jardunaldia ere, kontsumo ohitura berrietan eta espazio multiplataforma ezberdinetan arreta jarriz, bertan egileek sorkuntza bide berriak aurkitzea ahalbidetuz, eta topaketa hauek argitalpen sektoreko eragileekin harremanak estutzeko aprobetxatuz, beste aukera batzuk ireki daitezen. Azokei dagokienez, Bilboko Liburu Azokan gure tokia izaten jarraituko dugu eta Euskal Herriko garrantzitsuenetan presentzia edukitzeko lanean ari gara. Euskadi Literatura Sariko epaimahaian egoten jarraitzen dugu, gure bazkideei haien lanak balioesteko aukera emanez eta euskal sari garrantzitsuena lortzeko aukera eduki dezaten. Zentzu honetan, Saiakera epaimahaian gure presentzia sendotzeko eta Haur Literaturak gaztelaniazko modalitatean sari bat izateko euskal erakundeekin lanean jarraitzen dugu.
Euskal Liburutegi Nazionalean egoten jarraitzen dugu, historian zehar euskal egileen obra jasoz. XX eta XXI mendeetako 30.000 liburu digitalizatu baino gehiago jada dituen liburutegi digital garaikide honetan gure bazkideen obra egoteko lanean aritu gara Elkartetik, eta erakunde dinamikoa den heinean, gure lanekin hura elikatzen jarraituko dugu.
Dinamismoa sareetan
Gure bazkide diren egileen obrek merezi duten ikusgarritasuna eduki dezaten lanean jarraitu dugu. Kanal digitalak astero elikatzen ditugu(gure web orrialdea eta Twitter, Facebook eta Instagram profilak), modu honetan bere presentziari buruz sareetan esaten den guztia islaturik geratu dadin.
Elkarteak Twitteren duen jarduerak %53 egin du gora eta txio kopurua 450era iritsi da, horiekin 12.600 bisita baino gehiago lortu ditugu eta 151.000 talka baino gehiago. Profilaren jarraitzaile kopuruak %6 egin du gora.
Facebooken 2.000 argitalpen inguru egin ditugu, horiekin ia 23.800 pertsonatara iritsiz. “Atsegin dut” eta jarraitzaile kopuruak %8 egin du gora eta elkarrekintzak %21 hazi dira iazkoekin alderatuz.
Instagramen argitalpen kopuruak %69 egin du gora eta jarraitzaile kopurua %71 hazi da aurreko urtearekin alderatuz.
www.escritoresdeeuskadi.com web orrialdean argitaratutako berri kopurua, gehienak AEE/EIEko 110 bazkideen argitalpen berriei buruzko berriak eta elkarrizketak, ia ehunera iritsi da.
Sortzeari utz ez diezaiozuen espero dugu, Víctor Hugok esan zuen moduan, ez baitago ezer amets bat bezalakorik etorkizuna sortzeko.
2022 urte berri on.
Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) Zuzendaritza Batzordea

Igor García Vicori AEE/EIEra ongietorria eman diogu, “La niña de sienes plateadas” bere lehen eleberria aurkeztuz
- Xehetasunak

Atseginez iragartzen dizuegu Igor García Vico Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Santurtziko (Bizkaia) kazetari honek beti sortu nahi izan ditu fikziozko obrak, fantasia, ekintza, eleberri beltza, beldurra edo suspensea bezalako generoetan.
“La niña de sienes plateadas", Literarte argitaletxeak plazaratua, bere lehen eleberria da.
Argitaletxeak berak sinopsian dioen moduan, “jakinmina eragiten duen eleberria da, hunkigarria, basamortuan bizirauteak duen zailtasuna deskribatzen duena eta nola gizakioi -biziraupen senak- zailtasunen aurrean aurrera nola eginarazten dion. Hasiera hasieratik tentsioa eta irakurlearen arreta mantentzen duen eleberria, bertan, irudimenezko planeta horretako biztanleek, biziraun egin beharko dutelarik eta, batzuetan, hori lortzeko prezio altu bat ordaindu ere.
Eleberria pasa den azaroaren 23an aurkeztu zen Bilboko Camara Liburu dendan. Etorkizunean Donostian, Gasteizen edo egilearen sorterria den Santurtzin aurkezpenak egitea aurreikusten da. Sare sozialetako gure profilen bitartez horien berri emango dizuegu.
Igorri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu eta poz handiak opa dizkiogu eleberri honekin eta bere etorkizuneko proiektuekin.
