Luisa Etxenikeren liburu berria aurkezten dugu, "Cruzar el agua" izenburua darama eta Nocturna Ediciones argitaletxeak argitaratu du Noches blancas bere bildumaren baitan.

Merkaturatu berri den eleberri honek immigrazioaren eta bere inplikazioen drama jorratzen du.

Obra berri hau laburki aurkezteko arduraduna liburuaren egilea bera izatea nahi izan dugu: “ ‘Cruzar el agua’ eleberriaren hiru protagonistek, Irene, Manuela eta Juan Camilok alegia, euren burua tormentatzen duten iragan bat dute eta hori gainditu beharra dute. Bakarrik ezin dute, baina agian elkarrekin lortu dezakete. Ahots eta doinu ugariko eleberria da eta ez du mina ezkutatzen, baina aldi berean, eta bereziki, gizakiaren ikuspegi itxaropentsu bati tokia egiten dio”.

“Cruzar el agua” datorren ostiralean aurkeztuko da, martxoak 18, 19:00etan Koldo Mitxelenan. Egilearekin batera Lourdes Pérez egilea eta Pilar Rodríguez egongo dira ere.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Luisari bere inpresioengatik, obra berri honengatik zoriondu nahi dugu ere eta arrakasta handiak opa dizkiogu bere liburu berri honekin eta ostiraleko aurkezpenean ere.

"Cruzar el agua" eleberriaren sinopsia

«Behar ekonomikoa edo jazarpena edo beldurra direla eta emigratzen dute batzuek, edo gauza jakin batzuk gertatzea onartzen den herrialde batean bizitzeagatik sartzen zaizun izuagatik. Elías ezagutu aurretik, arrazoi horietako hainbatengatik emigratu nezakeen nik».

Manuela bere semearekin Kolonbiatik alde egin du, semeak modu ulertezinean urtebete daramalarik hitzik esan gabe. Orain Ireneren etxean lan egiten du, hau istripu baten ondorioz itsu geratu ondoren, egunero itsasoan bakarrik igeri egiten saiatzen delarik, olatuak ez ikusteko arriskua egonik ere, «ez duelako bizitza nahi jada, borroka bakarrik».

Gutxinaka gutxinaka, bi emakumeek elkarrekin hitz egin ahala, ustekabeko ondorioekin hiruen bizitzak aldatu zituzten gertakariak argitara aterako dira.

Bizitza berri baten aukera hartzeko iragan gordin bezain enigmatiko batengandik deserrotzeari aurre egiten dioten pertsonaia batzuk zorroztasun handiz aurkezten ditu Luisa Etxenikek.