Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Julián Boraori AEE/EIEra ongietorria eman diogu

Xehetasunak
10 Otsaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Otsaila 2022

Atseginez iragartzen dizuegu Julián Borao poeta bilbotarra Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.   

Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretan Lizentziaduna da, irakasle lanetan aritu da 40 urte baino gehiagotan zehar, horietatik 18 Hezkuntza Ministerioak atzerrian dituen hezkuntzarako plazetan.

Aldizkari ugaritan kolaborazioak egin ditu (Kantil, Zurgai, Ámbito, Alkaid, Oceanum edo Gure zurgaia). Hogei antologia poetiko baino gehiagotan parte hartu du: berrienak Poemas sin primavera (Totanako Udala, 2021) Embarcados II (Huelva, 2021) eta Voces del Extremo Bilbao 2021 (Amargord).  “Voces del Nervión” (Vitruvio argitaletxea, 2018) Bilboko 14 poeten antologian sartu zuten ere.

Las noches de LUPI en Bilbao (LUPI, 2014) antologia koordinatu, aukeratu eta zuzendu du, bere hitzaurrea ere egin duelarik, bai eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen kontakizun eta poemen antologia ere, haiekin Cuando escribo soy feliz (A fortiori, 2017) izenburuko sormenezko idazketa tailer bat egin ondoren.

Asier Trigueroren Hijos del amanecer eleberriari (Hades argitaletxea, 2011) hitzaurrea jarri dio, bai eta hainbat olerki bildumari ere, besteak beste Gonzalo Otamendiren 36 olas..., con resaca (Turandot argitaletxea, 2013), Monika Nuderen Déjame entrar (Amargord argitaletxea, 2015), Gonzalo Otamendiren 63 poemas..., a ciegas (Literarte argitaletxea, 2016) eta Luis Orozen Otras formas de silbar al miedo (Vitruvio, 2017).

Juntos por un sueño antologian haurrentzako ipuin bat argitaratu du (Tierra de nubes argitaletxea, 2015).

2010ean, Óscar Alberdi (1966-2011) poetarekin batera, Bilboko  Noches Poéticas sortu zuen, taberna eta lokaletan garatzen den ekitaldi poetiko musikala alegia, poesia hedatzeko helburuarekin egina, bai eta poeta eta musikagile ezberdinen obra aurkezteko ere, egile berriak ezagutarazteko eta jendea elkartzeko ohitura duen tokietan poesia gune bat garatzeko.  Noches Poéticas Elkarte Artistiko Kulturalaren presidentea da, 2012an sortua, eta Noches Poeticas de Bilbao Poesia Lehiaketako epaimahaikidea izan da ere, lehiaketak 2015etik hona bost edizio daramatzalarik eta irabazten duen olerki bilduma  Vitruvio argitaletxeak plazaratzen duelarik.

Ekitaldi poetikoetan eta aurkezpen literarioetan kolaboratu ohi du. Bi urtetan zehar “La cámara poetica” koordinatu eta aurkeztu zuen Bilboko Cámara liburu dendan. 2009-2010 bitartean poesia programa bat aurkeztu zuen ere Herri Irratiko El club de los sentidos saioan.

Poesia topaketa ugaritan parte hartu du.

Bere olerkietako batzuk Antonio Román, José Ignacio Maestre eta Sensi Falán kantautoree musikatu dituzte. Txo Braceras kantautorearen “Donde comienzan los sueños” diskan parte hartu du ere, abestietako baten hasieran agertzen den olerki batekin.

 Cuestión de suerte (Ediciones Vitruvio, Madrid, 2015) bakarka argitaratu du, Katy Parra poetaren hitzaurrearekin; Días pares e impares (LUPI, Sestao, 2016), Marwan poeta eta kantautorearen hitzaurrearekin; Todo pasa por algo (Ediciones Vitruvio, Madrid, 2017), José Elgarresta poetaren hitzaurrearekin, eta Hasta aquí hemos llegado (Poesía tatoo, Vitruvio, 2019).

Ongi etorria AEE/EIEra, Julián!

Oroipena eta esker ona Fernando Maríasi, Maria Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearen eskutik

Xehetasunak
06 Otsaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Otsaila 2022

Atsekabe handiarekin, Fernando Marías gure kideari agur esaten diogu gaur, bere obra literarioengatik hain miretsia eta bere handitasun pertsonalagatik hain maitatua izandakoa.

Liburuak, zinema eta egia maite zituen, eta gainontzekoen mundua zein berea propioa ere aberasteko eta handitzeko istorioak kontatzen eman zuen bere bizitza. Lortu zuen. Sari garrantzitsuak irabazi zituen, hala nola Nadal saria, Primavera saria eta Biblioteca Breve saria, besteak beste, eta sakontasun handiko pertsonaia, trama eta hausnarketa indartsuak oparitu zizkien asko ziren bere irakurleei.

Gaztetan fantasia eta biraketa harrigarriak miresten zituen eleberrigilea, gizakiarentzat garrantzia handikoak ziren gaiak maisutasun eta sentikortasun handiarekin jorratzen zituen egile bihurtu zen bere helduaroan, amodioa, errukia, mamuak, oroimena edo errua bezalako gaiak landuz.

“Okerrena zera da, ez dugula inoiz bestea guztiz ezagutuko”, esan zuen Arde este libro bere azken eleberriari buruz hitz eginez. Ongi ezagutu zutenek, bere senitarteko eta lagunek, asko direnak, beti edukiko dute bere oroimenean gizon on, dotore eta bihotz-zabal hau. Gainontzekoek, bere liburu bikain eta hunkigarrietan aurkitzeko aukera izango dute.

Gaurkoa egun tristea da. Mundua egunero bukatzen da, idazti zuen Fernandok. Atzotik, berak alde egin zuenean, mundua pobreagoa eta txikiagoa da.

María Eugenia Salaverri

Presidentea

Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea

AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ignacio Sopo Sierrari, “Cerdos, Ion y el infierno de Patxi” bere lehen eleberria aurkeztuz

Xehetasunak
03 Otsaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 03 Otsaila 2022

Atseginez iragartzen dizuegu Ignacio Sopo Sierra  Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Elgoibarren (Gipuzkoa) jaioa eta bertako bizilaguna, interes handia agertu du beti historia, arkeologia, musika eta idazketaren inguruan, nahiz eta urtetan zehar bere jarduera landa turismoan bideratu duen. Azkenaldian, Euskadira bueltan, bere pasio handiei biziki heldu die berriro.

Lan horren fruitu bere lehen eleberria agertu da,  "Cerdos, Ion y el infierno de Patxi"; gaur egun bere promozioan dabilelarik eta hemen aurkezteko aprobetxatuko dugularik ere.

Hunkigarria, kutuna, sentibera, biolentoa... asko dira eleberri beltz honi jar diezazkiogun kalifikatzaileak. Istorio bizi honetan egilea bere protagonistaren azalean sartzen da Ionen esperientziak, abenturak eta zoritxarrak kontatzeko. Ion maldan behera dabilen idazlea da eta, bere argitaletxeak aginduta, bere bizitzaren obra idazteko erabakia hartzen du. Euskadi sakonean kokatua eta gatazkaz jositako garai batean, hein batean sinbolikoa den traman murgilduko da irakurlea, bi istorio paralelorekin, izendatzaile komun batekin, «zoria», eta mezu berdin batekin «neurrigabeko indarkeriak eragiten diten ondorioak». 

Obrak hasieratik harrapatzen du irakurlea. Irakurketa erraza, entretenitua, dinamikoa du, bira oso interesgarriak eskainiz. Obra berean bi istorio paralelo dira; hotz uzten ez duten bi istorio dira; bizitza kontatzen duten bi istorio, oraindik gertukoa den iragan batena, gaur egungo gizartean puri-purian dauden egoerekin.

Gaur egun, Ignacio Sopo Sierra bere egileak eleberri honen zinema gidoian lanean dihardu, zineman ikusi ahal izateko ilusioarekin. Aurtengo amaieran argitaratzea espero duen bere bigarren eleberrian lanean ari da ere. 

AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ignaciori eta poz handiak opa dizkiogu eleberri honekin, zinema gidoi horrekin eta eta sormen prozesuan dagoen bere bigarren eleberriarekin.

Gehiago irakurri: AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ignacio Sopo Sierrari, “Cerdos, Ion y el infierno de Patxi”...

“Zenbat denbora” aurkezten dugu, euskara hutsean idatzitako Elisa Ruedaren olerki bilduma

Xehetasunak
01 Otsaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Otsaila 2022

Gaurkoan Elisa Ruedaren "Zenbat denbora" liburua aurkezten dizuegu. Euskara hutsean idatzitako olerki bilduma bat da eta Literarte argitaletxeak argitaratu du. Liburuaren hitzaurrea  Antton Valverdek egin du, baina horrez gain, liburuari izenburua ematen dion olerkiari musika jarri dio ere, konposizio hori Gaua, ausentziaren itzala bere azken diskan sartuz.

“Zenbat denbora” datorren otsailaren 8an aurkeztuko da Bilboko FNACen.

Jarraian, liburuaren hitzaurrean Antton Valverdek eskainitako hitzak jartzen dizkizuegu:

«Elisa Ruedari eman diezaiogun ongi etorria euskal olerkarien taldera eta aprobetxa dezagun bere munduan sartzeko ematen digun aukera. Bere eskutik ibil gaitezke itsasoan zehar, olatuetan murgiltzen, kresala usaintzen, itsasgoran edo itsasbeheran, ilargian, basoan, hortentsiekin, mendian, zuhaitz mota askorekin, oraindik loratu ez diren gereziondoen artean, maitemintzen, etab.

»Bidaia horrek merezi du.

»Beraz, irakurle hori, hartzazu liburua, eseri sofa batean, eta dastatu “Zenbat denbora” patxadan. Eta “Poema perfektua” edo “Besarka nazazu” bezelako poemekin hunkituta sentitzen bazara, utzi zure pentsamendua libre eta halako batean, agian, konturatuko zara denbora dezente daramazula mundu hontatik kanpo,

“besaulkiaren ertzean eserita,

liburu itxi bat esku artean”,

»eta zeure buruari galdetuko diozu: zenbat denbora daramat honela?»

Antton Valverde

Zorionak eman nahi dizkiogu Elisa Ruedari eta obra honek poz handiak ekartzea opa diogu.

Gehiago irakurri: “Zenbat denbora” aurkezten dugu, euskara hutsean idatzitako Elisa Ruedaren olerki bilduma

Egin zaitez AEE/EIEko bazkide

Xehetasunak
27 Urtarrila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Urtarrila 2022

Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide izatearen abantailak

Elkarteko kide izanik, estilo guztietako ehun idazle baino gehiagoko talde heterogeneo baten partaide izango zara eta bere bazkideengatik eta bazkideentzako ondokoak antolatzen dituen erakunde baten zati izango zara, besteak beste:

  • Egilearen Jardunaldia. Jardunaldi hau urtero antolatzen da duela 9 urtetik hona, Bilbon, kontsumo ohitura berrietan eta multiplataforma espazio berrietan arreta jarriz. Bertan egileek sormenerako bide berria aurki ditzakezue, bai eta argitalpen sektoreko eragileekin harremanak estutu ere, aukera berrietara irekiz.
  • Egileentzako formakuntza tailerrak.
  • Azoketan presentzia. Bilboko Liburu Azokan toki propioa dugu eta Euskal Herriko garrantzitsuenetan presentzia edukitzeko lanean ari gara.
  • Literatura Euskadi Sariak. Euskal literaturaren sari garrantzitsueneko epaimahaian egoten jarraitzen dugu, gure bazkideei haien obra baloratua izateko aukera emanez eta sari hauetara iristeko aukera eduki dezan.
  • Euskal Liburutegi Nazionala. Elkartetik gure bazkideen obra euskal liburutegi digital garaikidean egoteko lanean dihardugu, XX eta XXI mendeetako 3.000 liburu digitalizatu baino gehiago daramatzalarik, eta erakunde dinamikoa den heinean, hura elikatzen jarraituko dugu.
  • Gure bazkideen nobedade literarioen hedapena. Gure egile bazkideen obrari ikusgarritasuna eskaintzea da gure lehentasunetako bat. Horretarako, gure kanal digitalak  (weborrialdea eta Twitter, Facebook eta Instagram profilak) astero elikatzen ditugu, horrela, haien presentziari buruz sareetan esaten den guztia bertan plasmaturik agertzen da.

Horregatik guztiagatik, Elkartera batzera animatzen zaitugu. AEE/EIEko kide izateko interesa baduzu, hemen xehetasun gehiago aurkituko dituzu.

2021 urteko komunikazio digitala

  • Elkartearen jarduerak Twitteren %53 egin zuen gora iaz eta txio kopurua 450era iritsi da. Horrekin 12.600 bisita baino gehiago lortu ditugu, bai eta 151.000 talka baino gehiago. Profilaren jarraitzaile kopuruak %6 egin du gora.
  • Facebooken 000 argitalpen inguru egiten ditugu, horiekin ia 23.800 pertsonatara iritsiz. “Gustatzen zait” eta jarraitzaile kopurua %8 areagotu da eta elkarrekintzek %21 egin zuten gora 2020 urtearekin alderatuz.
  • Instagramen argitalpenek %69 egin zuten gora eta jarraitzaile kopurua %71 areagotu da aurreko urtearekin alderatuz.
  • escritoresdeeuskadi.com web orrialdean argitaratutako informazio kopurua ia ehunekoa izan zen. Gehienak, AEE/EIEko kide diren 110 bazkideen argitalpen berriei buruzko berriak eta elkarrizketak izan ziren.

Euskadiko Idazleen Elkarteari (AEE/EIE) buruz

AEE/EIE 2010 urtean sortu zen Euskadin jaio edo bizi diren idazle kopuru handiena elkartzeko helburuarekin, haien lanetan erabiltzen duten hizkuntza dena delakoa ere.

Esfortzua eta ezagutza batzea da gure helburua, bai eta gure obren argitalpenari, promozioari eta garapenari aurre egiterako orduan elkarrekin lan egitea.

Gure hastapenetatik bazkideen adierazpen askatasuna defendatu dugu, gure bazkideen obraren ezagutza mesedetzen duten antzeko erakundeekin harremanak estutu ditugu eta gure sareen bitartez bazkideen partaidetza aktiboa eragin dugu.

AEE/EIE-k beti nahi izan du egiten dugunari ikusgarritasuna ematea, Elkartearen presentzia euskal jarduera kulturalean nabaritzea eta korronteak aske ibiltzeko ateak eta lehioak irekitzea.

 

 

 

 

Página 11 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio