Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Luis Mari De Juani AEE/EIEra ongietorria eman diogu

Xehetasunak
26 Apirila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Apirila 2022

Atsegin handiz iragartzen dizuegu  Luis Mari De Juan  Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Ordizian Jaioa, geografoa eta segurtasun eta ingurumen teknikaria da, bai eta eskalada, atletismo eta rugby zale sutsua ere. Zientzia fikzioa asko atsegin du, bereziki egile klasikoena. 

Ingurumenari dion maitasun eta errespetuak, enpresentzako ingurumen aholkularitza enpresa sortzera eraman zuen 1994an.

Bere lehen eleberria, "Osiris, viaje a la eternidad", 2017an argitaratu zen Erroeta argitaletxearekin. Harekin zientzia fikziozko saga bat hasi zuen, "Nacimiento" liburuarekin jarraituz 2021eko amaieran, ALT argitaletxearen eskutik. Obra hauen ondoren beste bi eleberri etorriko dira, tetralogia bat osatuz.

“Nacimiento” lehen liburuaren prekuela da, “Osiris, viaje a la eternidad” liburuarena alegia, bertan 3000 urtea baino lehenagoko urteetara itzuliz, horrela mundua eta airean geratu ziren beste gai batzuk azaldu ahal izateko.

Gai horien artean, teknologiak lortutako maila, asteroideek sentitzeko gaitasunik ote duten edo erlijioak gure bizitzetan hartu duen garrantzia jorratzen dira, obra honetan horiek guztiak azalduz. Bertan gizakiak eta teknologia harrigarriki garatua duten androideak elkarrekin bizi dira, estatuak eta armak desagertu diren gizarte batean, ezagutza eta fedea gailendu direlarik. Iraganeko akatsetatik asko ikasi da, baina gizakien instintu autosuntsitzailea ekiditeko asmoarekin sartu zaien proteina batek intimotasuna eta askatasuna ostu die.

Ongi etorria AEE/EIEra, Luis Mari!

#LiburuarenEguna2022: gure bazkideen sinatzeak eta aurkezpenak

Xehetasunak
22 Apirila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Apirila 2022

#LiburuarenEguna2022 iristear da eta atsegin handiz itzultzen gara bertara kalean liburuekin eta egile eta irakurleen arteko elkarrekintzarekin gozatzera.

Artikulu honetan AEE/EIEko bazkide ugarik programaturik dituzten sinatze, aurkezpen eta ekitaldi batzuk jasotzen ditugu.

Apirilak 22  

19:00etan, Madrilgo La Noche de los Libros-en,  Amelia Serraller idazleak, hainbat itzultzailerekin batera, errusieraz idazten duen Isaak E. Bábel idazle judu ukrainarra eta Nikolái G. Chernyshevski filosofoa omenduko ditu. Informazio gehiago.

Apirilak 23  

Jorge Urreta idazleak egun osoa emango du Bartzelonan “El noias” bere obra sinatzen,  Meiga Edicionesen standean (Unibertsitate Plaza).

Edurne Maionak “Tierra mágica” liburuaren aleak sinatuko ditu Castelldefelseko Elizaren Plazan, Angels Fortuneren standean.

Goizean. Ricardo Díez Pellejero Zaragozako Independentziaren Paseoan egongo da, Olifante, Ediciones de Poesíaren etxetxoan.

12:00etan, Abel Amutxategi idazleak bere obrak sinatuko ditu Barakaldoko Liburu Azokan, Sorgin Liburudendaren standa.

12:00etan  Julio Santos / Patricia Pérezek Txano eta Oscarren Abenturen liburuak sinatuko dituzte Donostian, Elkar argitaletxearen standean (Gipuzkoa plaza). Informazio gehiago.

12:30etan. Juan Infantek Garrincharen bere eleberriak sinatuko ditu Bilboko Arenalean, Elkar Iparraguirreren standean.

12:30etan. Luisa Etxenike Donostiako Liburu Azokan egongo da (Gipuzkoa Plaza) Zubieta Liburudendaren etxetxoan. Informazio gehiago.

12:30etan. Dory Lansorenak "Cuando las miradas gritan" bere olerki liburu berria aurkeztuko du Trintxerpeko Alkateordetza aretoan egingo den jaialdi batean. Euskadi etorbidea z/g. Pasaia

17:00etan. Luisa Etxenike Donosti l¡Liburudendan egongo da (Bilbao plaza, 2). Informazio gehiago

17:00etan. Ainhoa Urberuaga Bilbon egongo da Lápices Liburudendaren etxetxoan (Zorroza).

17:30etan. Julio Santos / Patricia Pérez Donostia etorbideko Casa del Libro-n egongo dira.  Informazio gehiago.

18:00etan. Xabier Gutiérrezek  "Tiburcio, el tiburón cocinero" liburuaren aleak sinatuko ditu Donostiako Liburu Azokan (Gipuzkoa Plaza) en el Elkaren standean.  

18:30etan. Luisa Etxenike Lagun Liburudendan egongo da (Urdaneta kalea 3), Donostia.  Informazio gehiago.

Apirilak 24

11:30etan. Javier Gil Díez-Condek "La imagen heróica" bere liburuaren aleak sinatuko ditu Irungo Liburu Azokan (Zabalgune Plaza).

12:00etan. Eva M. Soler / Idoia Amo bere obra guztiekin egongo dira Barakaldoko Liburu Azokan, Sorgin Liburudendaren standean.

12:00etan. Dory Lansorenak “Cuando las miradas gritan” sinatuko du Irungo Liburu Azokan. Elkar Standa.

18:00etan.  Julio Santos / Patricia Pérez zuzenean arituko dira @petita_amelie Instagramean Sant Jordi berezi hau ospatzen eta Txano eta Oscarren Abenturak bildumako katalanez argitaratutako seigarren liburuari buruz hizketan. Informazio gehiago.

#LiburuarenEgun zoriontsua denoi!

 

 

Arantza Guineari AEE/EIEra ongietorria eman diogu

Xehetasunak
21 Apirila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Apirila 2022

Atseginez iragartzen dizuegu  Arantza Guinea idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

1961ean Gasteizen jaioa, poeta eta rapsoda, eta administratiboa ogibidez.

Poetas en Red taldeko kidea de 2009 urteaz geroztik eta 2016tik Poetas en mayo Nazioarteko Jaialdiaren talde antolatzaileko kide da ere.

Antologia ugaritan parte hartu du: 2008an “Cinco voces”, Vitoria-Gasteizeko Udala; Poetas en Red taldeko topaketak Sigüenza (2011), Bilbo, Peñiscola (2012), Madril (2013), Calatayud (2014), Bartzelona (2015), Cáceres (2016), Valladolid (2017), Salamanca (2018), Castro Urdiales (2019), Toledo (2020) y Alboraya (Valentzia) (2022); Cien poetas en mayo (Vitoria Gasteiz) (2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022); 2019an Asociación Cultural Habla / Ayuntamiento de Valladolid “Aquí librar los tiempos” eta “Ella, la igualdad”; 2021an “Cuenca, única y mágica” eta 2022an Asociación MIGAS “Poetas por la paz”.

Lau libururen egile da ere: hiru olerki liburu,  “Deshojando amapolas” (2015, Lord Byron Ediciones) “Zapatos de tacón de aguja” (2017, TarQus Editorial) eta  “Todas las caras de la luna” (2021, TarQus Editorial); eta "El juego de la vida” (2020, TarQus Editorial) kontakizunen liburua.

Ongi etorria AEE/EIEra, Arantza!

“De natura” aurkezten dizuegu, Loli G. Garcíaren olerki liburu berria

Xehetasunak
19 Apirila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 19 Apirila 2022

Gaurkoan Loli G. García idazleak bere bigarren olerki liburua aurkezten digu, “De natura” izenburuarekin eta Nimbo Editorial etxeak argitaratua, Blanca Olabuenaga akuarelistaren ilustrazioak dituelarik ere.

Literatura nobedade honi buruz hala dio Lolik berak: “oroitzapenak ditudanetik, nire aitaren eta amaren eskutik naturaz gozatzen ikusten dut nire burua, haiek hurbildu baininduten naturara Zadorra ibaiertzean (Vitoria-Gasteizen); horregatik, mendian egoteak erakarpen handia eragiten du niregan eta nagoen tokian nagoela bere kontaktua bilatzen dut. Sentimendu horietatik sortzen da De natura”.

Adolfo Marchena hitzaurrearen egileak liburuaren kontrazalean islatzen dituen hitzak nabarmendu nahi ditugu ere: “De natura armoniari eta edertasunari omenaldi itzela da. Oso sakoneko bilaketa, naturaren xumetasunaren bitartez, berarengandik askotan sumatzen ez dugun konplexutasun eta abstrakzio horren baitan”.

Bide batez iragartzen dizuegu maiatzaren 12an, 18:30etan, egileak berak aurkeztu eta sinatuko duela obra berri hau Vitoria-Gasteizeko Mara Mara Liburudendan (San Francisco kalea 16)

Loli zoriondu nahi dugu olerki liburu honengatik eta poz handiak ekartzea opa diogu:

Gehiago irakurri: “De natura” aurkezten dizuegu, Loli G. Garcíaren olerki liburu berria

Ainhoa Urberuagari AEE/EIEra ongietorria eman diogu bere bigarren eleberriaren argitalpena iragarriz

Xehetasunak
07 Apirila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Apirila 2022

Atseginez iragartzen dizuegu Ainhoa Urberuaga Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula. 

1972an Barakaldon jaioa eta Santurtzin bizi den idazle honek bi liburu argitaratu ditu jada eta aurki bere bigarren eleberria plazaratuko du, “Dormiréis para siempre” izenburuarekin, bere azala jada erakusteko prest gaudelarik.

Bere lehen liburua, "Cantos de Sirena" (2019. Ed. Letrame), kontakizun eta mikrokontakizun, hausnarketa eta eguneroko istorioen bilduma bat da; amodioari eta desamodioari, indarkeriari, gaixotasunari, zalantzari... omenaldia. Egiari eta itxaropenari omenaldia. 

Bere bigarren obra thriller psikologikoa bat da, "El Calor de la Ira" (2020. Ed. Letrame), bertan denboraren mugak gainditzen dituen mendekuak espero gabeko alde-kalteak eragingo dituen hira agerraldi bat sortuko duelarik.

Ainhoa Urberuagak hainbat literatura sari jaso ditu.

2014an tokiko egilerik hoberenari saria irabazi zuen Santurtziko Udalak antolaturiko Emakumearen Kontakizunen lehiaketan, La caja de música bere obrarekin.

Eta 2018an, Barakaldoko Don Bosco Ikasgela Sozialak antolaturiko José María Portell kontakizun lehiaketako helduen narratiba kategorian irabazle izan zen, Aurora, sardinera bere obrarekin, lehiaketa honetan bertan finalista izanik ere 2015, 2019, 2020 eta 2021 urteetako edizioetan.

Ongi etorria AEE/EIEra Ainhoa! Interesez itxarongo dugu bigarren eleberri hori, web orrialde honetan bertan iragarriko dugularik bere plazaratzea.

Página 8 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio