Coruñako Unibertsitateak III Nazioarteko Poesia Mintegia egingo du
- Xehetasunak

Poesiarekin zer ikustekorik duten gai ezberdinei buruzko 20 komunikazio izango dituen deialdi irekia da. Parte hartu nahi duen orok abuztuak 1 baino lehenago bidali beharko du proposamena.
2016ko irailaren 19 eta 20ean Coruñako Unibertsitatean III Nazioarteko Poesia Mintegia egingo da: “Azul de cisnes blancos y aeroplanos del calor” izenburupean, SEGAHI ikerketa taldeak antolaturik, Seminario Galego de Estudis Hispanoamericanos, poesia moderno eta garaikideari aritzen dena. Izenburuak modernitatearen eta abangoardiaren bi egileei egiten die erreferentzia: Rubén Darío eta Vicente Huidobro.
Gehiago irakurri: Coruñako Unibertsitateak III Nazioarteko Poesia Mintegia egingo du
III Egilearen Jardunaldiaren egitaraua (Bilbo, 16/09/2016)
- Xehetasunak
Datorren irailaren 16an Bilboko Azkuna Zentroa – La Alhóndigan egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren egitaraua atseginez ematen dugu aditzera.:
| 9:30-10:00 | María Eugenia Salaverri AEE/EIE-ren presidenteak III Egilearen Jardunaldia ireki eta aurkeztuko du. |
|
| 10:00-11:45 | Michael Bhaskar-en eskutik inaugurazio hitzaldia: ‘Argitaratzeko modu berrien eta irakurketa eraldatzen ari diren indar ekonomiko eta sozialen analisia’. Rüdiger Wischenbart-en hitzaldia: ‘Munduko argitalpen merkartuak’. Global Ebook Report 2016 gaztelerazko bertsioaren aurkezpena. Bi hizlarien arteko elkarrizketa. Javier Celayak (Dosdoce.com) aurkeztuko du. |
|
| 12:00-13:00 | Mahaingurua: ‘Etorkizuneko liburu dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ Partehartzaileak: Luis Collado (Google), Silvia Clemares (Kobo), Marc Santandreu (Tekstum) eta Gexan Sors (Elkar Liburu dendak). Moderatzailea: Teresa Peces, kazetaria eta ‘La Lectora futura’-ko argitalpen zuzendaria. | |
| 13:15-14:00 | Bazkidearen booktuber momentua. Partehartzaileak: Abel Amutxategi, Luis A. Bañeres, Adrián Martín Ceregido, Fernando G. Pañeda, Javier Gil, Cristina Gumuzio, Edurne M. Aiona, Gabriel Olamendi, Iñaki Sainz de Murieta, Garbiñe Salaberria eta Jorge Urreta. (Bazkide bakoitzak 5 minutu izango ditu bere liburua azaltzeko eta hura irakurtzeko interesa zergatik eduki behar dugun azaltzeko). | |
14:00-16:00 |
|
Atsedenaldia / bazkaria |
| 16:15-17:15 | Mahaingura: ‘Argitalpen munduan sarbide ezberdinak’. Partehartzaileak: Alicia González Sterling (BookBank-en literatura agentea), Fernando Tarancón (Astiberri Argitaletxea) eta Francisco Javier Irazoki (idazlea). Moderatzailea: Antonio de Marco (Am Consultores). | |
| 17:30-18:30 | Binakako solasaldia: Fernando Savater (filosofoa eta entsegularia) María Eugenia Salaverrirekin (idazlea eta gidoilaria) solastuko da. |
Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, topaketa profesional interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.
Egitarau osoa deskargatzeko sakatu, hemen.
Hizlari bakoitzari buruzko informazio gehiago, hemen.
Obra umezurtzentzako araudia badago jada gure lege ordenamenduan
- Xehetasunak

Zein obra dira domeinu publikokoak? Zein pauso eman behar dira eskubideen titularrak aurkitzeko? Zer egin daiteke egilerik edo oinordekorik aurkitzen ez denean? Zer gertatzen da obra anonimoekin? Hauek eta beste galdera batzuek orain hilabete baino pixka bat gehiagotik erantzuna dute gure legedian. Maiatzaren 27ko 224/206 Errege Dekretuaren bidez, Jabetza Intelektualaren Legearen 37 bis artikulua garatzen duena obra umezurtzen erabilera baimenduaren gainean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak obra mota hauen inguruko Europako agindua Espainiako legedian sartu du. Artikulu horrek jada Espainiako lege erregimenean 2012/28/UE Direktiba hartzen zuen, Jabetza Intelektualaren Legearen erreformaren helburuetako bat betez.
Gehiago irakurri: Obra umezurtzentzako araudia badago jada gure lege ordenamenduan
Miren E. Palacios Donostiako Liburu Azkokan egongo da
- Xehetasunak

Datorren larunbatean uztailak 2, 13:00etatik aurrera, Miren E. Palaciosek Escalera de Damas bere eleberriaren aleak sinatuko ditu Donostiako Liburuaren Azokan, Gipuzkoa Plazan.
Eleberria Ediciones Beta argitaletxeak argitaratu du eta bere bigarren argitalpena lortu du.
Hemen Bilbon aurkeztu zeneko bideoa ikus daiteke. Egileak, bere inspirazio iturriak, bere idazle gustukoenak eta narratiban sartzeko bere arrazoiak zeintzuk diren azaltzen du.
Gehiago irakurri: Miren E. Palacios Donostiako Liburu Azkokan egongo da
Silvia Clemaresek etorkizuneko liburu-denden gaineko bere ikuspuntua elkarbanatuko du III Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak
Hizlari honek haien nortasunak iragartzen joan garen III Egilearen Jardunaldiko gonbidatu zerrenda ixten du.
Silvia Clemaren, Espainiarako, Hispanoamerikarako eta Portugalerako Senior Manager eta Publisher Relations da Kobo ebook Kanadako banatze plataforman, eta Euskadiko Idazleen Elkartetik ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko aditu taldea osatzeko gonbidatu dugun beste pertsonetako bat da. Iragarri dugun moduan, topaketa datorren irailaren 16an izango da Bilbon.
Clemaresek hizlari moduan parte hartuko du Teresa M. Pecesek moderatuko duen ‘Etorkizuneko lirubu-dendak: Non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua daraman mahainguruan, 11:30ean programatua. Solasaldia Luis Collado Espainian Google Play Bookseko zuzendariarekin, Gexan Sors Elkar-eko marketing zuzendariarekin eta Marc Santandreu Tekstum Solutions-eko sortzaile eta CEOarekin elkar banatuko du. Berarekin Egilearen Jardunaldiko hurrengo ediziorako, azken asteetan zehar haien nortasunak iragartzen joan garen gonbidatuen zerrenda osatzen da.
Gaztelerazko edukien erosketa, Espainian eta Mexikon liburu elektronikoen salmenta eta Espainiako, Portugaleko eta Hispanoamerikako argitaratzaileekin harremanak dira Silvia Clemaresen eginkizunetako batzuk Kobon.
Ibilbide profesionala
Web eta mundu digitalari loturiko esperientzia profesional luzea du. Iritzi lider handia da liburuaren munduan bizi den eraldaketa sozial eta kultural handiaren alorrean. Kobon lan egin aurretik, Silvia Clemaresek Grup62-ko (Grupo Planeta) web plataforma, hasierako online marketing estrategia eta argitalpen digitalaren negozio eredua definitu eta ezarri zituen. Profesional mailan Frantzia hezia, Antropologian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta MA lortu zuen Mexiko Berriko Unibertsitatean (AEB). UOC-eko Argitalpen Digital Masterrean kolaboratzen du.
Jakina den moduan, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia liburuaren munduan joera berriak behatzeko foro profesional erabilgarri moduan finkatu den analisi eta eztabaida kultural eta teknologikorako topaketa gunea da. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa du eta uda amaieran bere ediziorik nazioartekoena egingo du, hirugarrena, Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart bezalako adituak izango baititu.
Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, topaketa profesional interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.
