Euskadiko Idazleen Elkarteak, Espainian, Portugalen eta Ekialde Hurbilean Google Play Books-en zuzendari Luis Collado egongo dela iragarri du, datorren irailaren 16ean.

Jada liburuaren sektorearentzako eztabaida eta elkartzeko erreferentzia den jardunaldia, nazioarteko lehen mailako hizlari zerrenda ixteko ari da lanean.

Bilbo, 2016/4/4

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian Googleren argitalpen negozioko nagusia egongo dela iragarri du, datorren irailaren 16ean Bilbon. Luis Collado, Espainian, Portugalen eta Ekialde Hurbilean Google Play Books-eko zuzendaria Azkuna Zentroa-La Alhóndigan egongo da, inguru teknologiko eta tematiko berrian liburu-denden etorkizunari buruzko bere ikuspegia emateko.

Collado iragarri den lehen hizlaria da, ‘Etorkizuneko liburu-dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburupean egingo den mahaingururako, gainontzeko hizlariak iragartzeko zorian daudelarik.

Jardunaldiaren hirugarren edizio honetarako, liburuaren munduan joera berrien behatoki moduan urtez urte finkatu den hausnarketa kultural eta teknologikorako foro honetan alegia, AEE/EIE-k nazioarteko profila altxatzeko erronkari ekin dio. Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa du.

Ildo horretan, orain aste batzuk, jardunaldiaren inauguraketa hizlariaren izena iragarri zen, Michael Bhaskar alegia, edizio digitalean mundu mailan dagoen aditu handienetako bat. Ospe handieneko nazioarteko zitetan ohikoa den ikerlari britainiarra Espainiara datorren lehen aldia izango da.

Ibilbide profesionala

Googleko zuzendari Luis Collado berriz, argitalpen munduan 15 urte baino gehiagoz egindako lana ekarriko du bere hizketaldira. Googlen sartu aurretik, Colladok Pearson Educación-en egin zuen lan Unibertsitate eta Lanbide Saileko zuzendari nagusi izanik, ondoren McGraw-Hill Espainiako Promozio eta Marketing zuzendari izendatuz.

Google Play Books-en bere lanaren helburua, Internetera Espainian egiten den mota guztietako argitalpen edukien ekoizpena sartzea da, horrela komunikabide berri honetan ikusgarritasun maximoa emanez.

 

JARDUNALDIA — 3a edizioa

Izenburua: Egilea argitalpen mundu berrian

Tokia: Azkuna Zentroa-La Alhóndiga (Arriquibar plaza, 4. 48010 Bilbo)
Eguna: 2016ko irailak 16

 

ASOCIACIÓN DE ESCRITORES DE EUSKADI-EUSKADIKO IDAZLEEN ELKARTEA (AEE/EIE), INTERNETEN

http://www.escritoresdeeuskadi.com/

http://www.facebook.com/Escritores.de.Euskadi

http://twitter.com/AEEEIE