Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Gaur “Lanbro Beltza” jaialdiaren edizio berri bat hasiko da

Xehetasunak
24 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Ekaina 2016


Egun eta erdiz, Plentzia udalerri bizkaitarrak bere eleberri beltzaren edizio berri bat egingo du.

Gure bazkideetako batzuk genero honetako euskal idazleen artean egingo diren solasaldietan eta gaian adituak direnek osatutako mahainguruetan parte hartuko dute.  

Eleberrian, zineman, komikian edota TB telesailetan serial killerak duen xarma eztabaidatuko duen mahainguruan gure presidentea den María Eugenia Salaverri (Txarriboda. La Matanza) egongo da. Gaur ostiralez 19.30ean dago programaturik.

Gonzalo Garrido (La capital del mundo) eta Adrián Martín Ceregido (La venganza esquiva) lanbroa Goñi Portaletik ez joateko larunbatean 11:30ean lagunduko dute gure beste bi bazkide dira.



Programazio osoa hemen ikusi daiteke.

Gehiago irakurri: Gaur “Lanbro Beltza” jaialdiaren edizio berri bat hasiko da

María Eugenia Salaverri EIE-ko presidentea Fernando Savaterekin solasaldia egingo du III Egilearen Jardunaldian

Xehetasunak
23 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Ekaina 2016


Liburuaren eraldaketa kulturala eta soziala izango da solasaldiaren ardatz nagusia.


María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidenteak III Egilearen Jardunaldian parte hartuko du datorren irailaren 16ean Bilbon, Fernando Savaterekin ‘Binakako solasaldia’ espazioa zuzenduz.

Liburuaren eraldaketa kulturala eta soziala izango da filosofoaren eta zinemagilearen arteko solasaldiaren ardatz nagusia. Teknologia Egungo liburuaren panorama osatzen duten gakoetako bat dela abiapuntutzat hartuz, arratsaldeko saioan paradigma aldaketak idazlearen eguneroko lanari nola eragin dion gaiaren inguruan solastuko dira.

Gehiago irakurri: María Eugenia Salaverri EIE-ko presidentea Fernando Savaterekin solasaldia egingo du III Egilearen...

Marc Santandreu Tekstum Solutions-en sortzaileak ikuspuntu teknikoena emango dio III Egilearen Jardunaldiari

Xehetasunak
22 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Ekaina 2016


Bere enpresak liburuak irakurlearengan pizten dituen emozio eta sentimenduak identifikatzea ahalbidetzen duen teknologia garatu du.

Marc Santandreu
‘Etorkizuneko liburu-dendak: Non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ Teresa M. Pecesek moderatuko duen mahaingurua osatzen duten hizlarietako bat da, herenegun iragarri genuen moduan. Tekstum Solutions-eko sortzaile eta CEO da, liburuaren eta irakurketaren munduari adimen artifiziala eta big data aplikatu dion start-up alegia. Santandreuk beraz, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen duen eta datorren irailaren 16an Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan egingo den III ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiari ikuspuntu teknologikoagoa emango dio.

Tekstum-ek liburu bakoitzak irakurlearengan pizten dituen emozio eta sentimenduak identifikatzea ahalbidetzen duen plataforma informatikoa sortu du. Algoritmo baten garapenari esker, irakurleek Twitter, Facebook, Amazon, Goodreads eta sareko beste plataforma sozialetan elkar banatzen dituzten komentarioak analizatzea lortu du horrela argitaratze editorialen gaineko bere lehentasunak eta sentimenduan ezagutzeko.

Gehiago irakurri: Marc Santandreu Tekstum Solutions-en sortzaileak ikuspuntu teknikoena emango dio III Egilearen...

Hélène Laurent eta Angela Sernak poesia emanaldia egingo dute Logroñon

Xehetasunak
21 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Ekaina 2016

Bihar asteazkena ekainak 22, Logroñoko Santos Ochoa Espaziora joango direnek (Doctores Castroviejo, 19) hitzordu bikoitza dute poesiarekin. Ángela Sernak eta Hélène Laurentek bere lanak aurkeztuko dituzte –Solitudine eta DESenREdo hurrenez hurren-, bai eta bere poemak eskaini. Ekitaldia 19:30etatik aurrera izango da.

Gehiago irakurri: Hélène Laurent eta Angela Sernak poesia emanaldia egingo dute Logroñon

Teresa M. Pecesek liburu-denden gaineko mahai-ingurua moderatuko du III egilearen jardunaldian

Xehetasunak
20 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Ekaina 2016

La lectora futura plataformako zuzendaria da, liburuaren sektorearentzako plataforma berria alegia.

Teresa M. Peces Euskadiko Idazleen Elkartean antolatutako III ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian parte hartuko duten liburuaren eta irakurketaren sektoreko adituen taldea osatuko du. Ekitaldia datorren irailaren 16an egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.

Gaur egun La lectora futura-ko zuzendaria da, bere balio kateko elementu guztiak sare sozial batean batzeko helburua duen liburuaren munduko plataforma digital bat, elementuok sortzaileak, argitalpenaren profesionalak, liburu-dendak, banatzaileak, irakurleak eta liburutegiak direlarik. Pasa den martxoan jarri zen martxan Latinoamerikako argitalpen merkatura argiki zuzendua eta jada baditu ordezkariak Mexikon eta Argentinan.

Teresa M. Pecesek ‘Etorkizuneko liburu-dendak: non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua daraman mahai-ingurua moderatuko du, non Luis Collado Espainian Google Play Books-eko zuzendariak eta Gexan Sors Elkar-eko marketing zuzendariak euren parte hartzea konfirmatua duten. Mahaia 11:30etan dago programatua. Solasaldian, datozen egunetan aditzera emango diren sektoreko beste bi adituk parte hartuko dute, eta programazio osoa iragarriko da ere.

Gehiago irakurri: Teresa M. Pecesek liburu-denden gaineko mahai-ingurua moderatuko du III egilearen jardunaldian

Página 97 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio