Poesiarekin zer ikustekorik duten gai ezberdinei buruzko 20 komunikazio izango dituen deialdi irekia da. Parte hartu nahi duen orok abuztuak 1 baino lehenago bidali beharko du proposamena.


2016ko irailaren 19 eta 20ean Coruñako Unibertsitatean III Nazioarteko Poesia Mintegia egingo da: “Azul de cisnes blancos y aeroplanos del calor” izenburupean, SEGAHI ikerketa taldeak antolaturik, Seminario Galego de Estudis Hispanoamericanos, poesia moderno eta garaikideari aritzen dena. Izenburuak modernitatearen eta abangoardiaren bi egileei egiten die erreferentzia: Rubén Darío eta Vicente Huidobro.

 

Antolakuntzak poesian ikerlari guztiei luzatzen die gonbidapena, edozein dela hizkuntza, ekitaldi zientifiko honetan parte har dezaten eta bere proposamenak bidaltzeko. Bere ebaluaketaren ondoren gehienez 20 hautatuko dira. Aukeratutako komunikazioek 15 minutu inguruko luzera izango dute.

Topaketako gai atalak ondokoak dira: poesia hispanoamerikarra, poesia eta beste arteak, poesia eta filosofia, poesia galiziarra, poesia espainiarra, poesia europarra, poesia beste hizkuntza batzuetan, poesia eta itzulpena, poesiaren irakurketa eta irakaskuntza.

Proposamenak era indibidualean edo taldekoan aurkezteko aukera dago, idatzizko komunikazioak edo beste arteetatik planteaturikoak izan daitezkeelarik, hala nola antzerkia edo musika. Orain dela gutxi egindako edo egite fasean dauden ikerketa proiektuak ere aurkeztu daitezke. Abuztuaren 1 baino lehen partehartzaileek 250 hitzetako laburpena aurkeztu beharko dute, proposamena zehaztasunez azalduz. 20 lerroko curriculum labur batekin aurkeztuko da.

Proposamenak bidaltzeko helbidea honakoa da: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Aukeratuko direnal izen ematearen ordaina egitetik libre egongo dira.

Datozen asteetan antolatzaileek informazio hau bere facebook orrialdean zabalduko dute: https://www.facebook.com/SEminarioGAlegoHIspanoamericano.