Fátima de Frutosek web orrialdea estreinatu du
- Xehetasunak

Bere poesia, beste edukien batzuen artean, zabaltzeko erabiliko duen online plataforma izango da
Iruñean finkaturiko eta AEE/EIEren bazkide den egile donostiarrak web orrialde bat inauguratu du bere ibilbide guztia kontsultatzeko eta bere literatura lana ezagutu ahal izateko. Bere site berria (www.fatimafrutos.com) eta bere Twitter kontu ofiziala (@fatimafrutos) dira Fátima Frutosek bere lana interneten bultzatzeko erabiliko dituen funtsezko kanalak, bai eta beste egile nafar, euskaldun eta espainiarrena ere.
Gehiago irakurri: Fátima de Frutosek web orrialdea estreinatu du
Bilbon Iñaki Martínezen ‘La ciudad de la mentira’ aurkezten da
- Xehetasunak

2015 Nadal Sariaren finalistetako bat izan zen
Datorren ostegunean ekainak 9, 19:30 etatik aurrera, Iñaki Martínezen La ciudad de la mentira lanaren aurkezpena izango da Bidebarrietako Liburutegi Zentralean (Bidebarrieta Kalea, 4 Bilbo). Bilboko Liburu Azokaren antolakuntzak programaturiko ekitaldien baitan dago ekitaldia. Guatemalar jatorria duen egile euskaldunak Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea izango du lagun. La ciudad de la mentira Destino argitaletxeak argitaratu du eta eleberri honekin Iñaki Martínez Nadal Sariaren sei finalistetako bat izan zen iaz.
Garaiari buruzko dokumentazio historiko lan zorrotzaren ondoren eta 30 hamarkadako azken urteetan Tángeren kosmopolitismoak liluraturik, Martínezek hainbat istorio gurutzatu sortzen ditu espiak, botere aliantzak eta nahitaezko klima belikoa gailenduz.
Hiria eleberriaren protagonista bat gehiago da, irakurleak Casablanca-ri keinuak igarriko diziolarik. Michael Curtizek zuzendutako film mitikoan bezala, amodioak ere bere lekua dauka Iñaki Martínezen eleberrian, Boston eta Oñate bezalako toki hain ezberdinetako jatorria duten bi pertsonaien istorioa kontatzen baitu.
Gehiago irakurri: Bilbon Iñaki Martínezen ‘La ciudad de la mentira’ aurkezten da
Julia Montejoren ‘Los abrazos oscuros’ aste honetan aurkeztuko da Donostian eta Bilbon
- Xehetasunak
Idazle, gidoilari eta zinema zuzendaria bere irakurleekin elkartuko da ere Madrilgo Liburu Azokan
Eva desnuda (Edaf, 2006), Violetas para Olivia (Mnez. Roca, 2011), Lo que tengo que contarte (Lumen, 2015) liburuen ondoren, egile nafarrak irakurleak harritu ditu Los abrazos oscuros eleberriarekin, familia bizitza eta bere oinarri eztabaidagarrien suntsitzeari buruzko eleberria alegia. Bere aurreko lanak bezala, laugarren lan honek Lumen katalogoaren parte da eta arratsalde honetan 18:30etatik aurrera aurkeztuko da Donostiako Elkar liburu dendan (Fermin Kalbeton Kalea 21). Roberto Herrero kazetari eta dramagilea izango du lagun.
Datorren asteazkenean ekainak 8, ordu berean, irakurleekin hitzordua Bilbon izango da. Orduan Beatriz Celaya kazetari, idazle eta itzultzailea izango du Julia Montejok lagun Los abrazos oscuros eleberriaren aurkezkenean Bilboko Elkar liburu dendan (Poza Lizentziatua Kalea 14).
Poesia eta musika Bilboko Liburu Azokaren bigarren egunean
- Xehetasunak
Egile ezberdinen liburuen sinatzera joateaz gain, gaur ostiralez Inma Roizen bigarren eleberriaren aurkezpena ikusteko aukera egongo da bai eta musikarekin lagundutako Blas de Oteroren gorazarre poesia emanaldia ikusteko ere
Atzo Blas de Otero poetaren bizitza eta obraren erakusketaren inaugurazioa (‘Ehun urte Blas de Oterorekin’), Atea – Laboral Kutxa Sariaren ematea eta Blue Jean supersalmenta sevillarra arrakasta handiz egon ondoren, Bilboko Liburu Azokaren 46. ediziora etorritako bisitariek, Oro verde (Ttarttalo, 2016) izeneko Inma Roizen bigarren eleberriaren aurkezpenarekin estreinatuko dute asteburua. 19:30etan izango da, Laboral Kutxa Topagunea Azokako Karpan.
Gehiago irakurri: Poesia eta musika Bilboko Liburu Azokaren bigarren egunean
ABEL AMUTXATEGIK ‘SU MUERTE, GRACIAS’ BERE ELEBERRIA AURKEZTUKO DU BILBON ETA MADRILEN MAIATZEAN
- Xehetasunak

‘Su muerte, gracias’ eleberriaren aurkezpena Bilbon:
Asteazkena maiatzak 4, 18:30etan
Elkar liburu-denda (Iparragirre, 26)
https://www.facebook.com/events/843355492460634/
‘Su muerte, gracias’ eleberriaren aurkezpena Madrilen:
Ostirala maiatzak 13, 19:30etan
Muga liburu-denda (Pablo Neruda etorbidea, 89)
https://www.facebook.com/events/1082044035202769/
'Su muerte, gracias' umorea eta fantasia nahasten dituen eleberria da eta irakurleek ez dute zalantzarik izan Terry Pratchett edo Eduardo Mendoza idazleen lanarekin harremana ikustean.
Porrot egindako suizidio saltzaile bat, bere haserrea kontrolatzeko arazoak dituen agure bat eta erretiratutako Heriotza dira eleberriaren eragingarri nagusietako batzuk. Abel Amutxategik urteroko Terbi-ren jardunaldian parte hartuko du ere datorren maiatzaren 7an, larunbatez, Bilboko La Bolsa-Ibaiondo Udaltegian.

