Ikerlari eta idazle britainiarrak Espainian hitzaldi bat egiten duen lehen aldia da

Pasa den martxoan iragarri genuen moduan, Michael Bhaskar-ek ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko inaugurazio hitzaldia egingo du, datorren irailaren 16an Bilbon 10:00etatik aurrera. Argitaratzeko modu berrien eta irakurketa eraldatzen ari duten indar ekonomiko eta sozialen analisia da bere izenburua.

Edukiaren makina-ren egilea (FCE, 2014) argitalpen digitalean mundu mailako aditu handienetarikotzat jotzen da bai eta Internetek eta teknologia berriek argitalpen industrian izandako eraginak markaturiko aro berrian teorikorik garrantzitsuenetarikoa ere. Bere ikuspegia, liburuak eta irakurketak pairatzen ari dituzten aldaketa handiek espainiar argitalpen sektorekoak diren zirkulu profesional batzuk markatzen dituen ohiko pesimismotik aldentzen da. 



Bhaskaren aburuz, argitaletxeek oraindik ere balio handia sortzen dute, nahiz eta arreta deitu argitalpenaren paradigma berriak nolako gaitasuna agertu duen industria tradizionalak kolokan jartzeko.

Pasa den ekainean Michael Bhaskarek bere liburu berria plazaratu zuen, Curation. Gehiegikeria mundu batean hautaketaren indarra, non gain-informazioaren aroan eskuragarri ditugun datuak ongi kudeatzeko beharra nabarmentzen duen.

Jardunaldiak ebooken irakurketaren fenomenoa ikertuko du, bai eta pantailan irakurtzeko gailuen erabilera, autoargitalpenaren agerpena, banatze eta irakurketa plataforma berriak, online irakurle komunitateen gorakada eta sare sozialak, liburu denda fisikoen paper berria edo irakurketak gomendatzeko adimen artifizial sistema berrien erabilera. Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da  web orrialde honen bitartez: http://bit.ly/2crYHW9.

Horrela, ikerlari eta idazle britainiarra Espainian egongo den lehen aldia izango da, ohikoa bestalde ospe handieneko nazioarteko hitzorduetan.

Hemendik Michael Bhaskarek ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldira gerturatuko direnekin elkar banatuko dituen hausnarketa batzuk jarraitzeko aukera egongo da, datorren 16an Azkuna Zentroa-La Alhóndigan. Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen du (AEE/EIE) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin.