Ardoez aparte, Arabar Errioxan hizkiak dastatzeko aukera egongo da datoren irailaren 3 eta urriaren 29 bitartean.    

Edurne M. Aionak antolaturik, astean behin, larunbatetan, Arabako egileek literatura jardunaldietan parte hartuko dute (Hitzak-Palabras), Leza, Labastida, Laguardia eta Salinillas de Buradónen izango direlarik.

Garatuko diren jardueren artean egile eta liburuen aurkezpenak daude, bai eta liburuak sinatzea, errezitaldiak, hitzaldiak, mintzaldiak eta mahai inguruak. Itxiera saioan Euskadiko argitaratzaile batzuk hartuko dute parte, Laguardiako upategi batean egingo delarik brindis kolektibo bat elkar banatzeko.

Hemendik programa osoa deskargatu daiteke.