Osokoan haien hitzaldiak egin ondoren, Michael Bhaskar eta Rüdinger Wischenbart adituek inaugurazio debate mahaian parte hartuko dute Javier Celayak moderaturik

Bigarren urtez jarraian, Javier Celaya hizlaria, idazlea, ikerlaria eta teknologia eta kulturan aditua Euskadiko Idazleen Elkarteak Bilbon antolatzen duen urteroko hitzorduan egongo da. Oraingo honetan, argitalpen digitalari dagokionez mundu mailako bi erreferente arteko elkarrizketa zuzenduko du, hots Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart, datorren irailaren 16an Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.

Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

Bhaskar argitalpen industrian bai Internetek bai beste teknologiek inauguratu duten aro berriko teorikorik garrantzitsuenentzat jotzen da. La máquina de contenido (FCE, 2014) bere liburua, liburuen, komunikabideen eta sormen industrien panorama teknologiko berriaren funtzionamenduari buruzko gida liburu nagusitzat jotzen da. Espainian hitzaldi bat egiten duen lehen aldia da. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian (Bilbo, 16/09/2016), epe motzera argitalpen industrian talka egingo duten joerei buruz hitz egingo du eta bere diskurtsoa, bere iritziz sektoreak aurre egin beharreko erronkak  argitaratzailearen ikuspuntutik nabarmentzera fokatuko du. Salmenta estrategia, adimen artifiziala eta autoargitalpena daude haien artean.

Wischenbartek, bere aldetik, egileari zuzenduko zaio. Ikerlari austriarra ebookaren nazioarteko merkatua ikertzen duen urteroko txosten garrantzitsu baten egilea da (Global eBook Report). Rüdinger Wischenbartek, gaur egun argitalpen industriaren mapa marrazten ari duten fenomenoek idazlearen gainean izaten ari duten eragina nolakoa den analizatuko du, autoargitalpena esaterako. Egileak irakurleenganaino iristeko dituen beste hainbat aukerari egingo die so ere, teknologia digitalak liburuaren kate tradizionalaren maila honi ematen ari baitizkio, paradigma berri honetan besteen gainetik garrantzia hartuz.

Bere sortzailea den Dosdoce.com joeren behatokitik, Javier Celayak 12 urte daramatza kulturaren munduko etorkizuneko bilakaera aurreratzen. 2016ko Global eBook Report gaztelerazko bertsioa hain zuzen ere Dosdoce.com eta Biografías Personales enpresa euskaldunak itzuli, moldatu eta zabaldu dute, datorren irailaren 12tik aurrera online salmentako plataforma ugaritan eskuragarri egongo delarik. III Egilearen Jardunaldia dela eta egin diogun elkarrizketaren irakurketak, erabiltzailearen aldetik kulturaren kontsumoari epe motzean eragingo dioten joerei buruzko bere hausnarketa batzuk hurbilagotik ezagutzea ahalbidetzen du.