Pedro Ugartek bere bira jarraitzen du Nuestra historia-rekin

Datorren ostegunean azaroak 3,Iban Zaldua Pedro Ugarterekin egongo da Nuestra historia-ren (Páginas de Espuma, 2016) aurkezpenean. Zuloa Irudia liburu dendan izango da, Gasteizen (Correría Kalea, 21), 19:30etatik aurrera.

Liburua pasa den irailaren amaieran plazaratu zen. Ordutik hona, bere egileak Espainiako txoko ugaritan egon da bere irakurleekin egoteko eta lehen eskutik azaltzeko nola egin dion aurre gure gizarteko beldurren irudi honi, aldi berean zoriontasuna ikertuz. Kontzeptu honi buruz, Ugartek teoria ezberdinak bota ditu bere pertsonaien ahotsaren bitartez liburuak dituen 168 orrialdeetan zehar.

Argitaletxearen web orrialdean obraren lehen orrialdeak irakur daitezke bai eta Nuestra Historia-k komunikabideetan izaten ari duen oihartzuna ere. 

Pedro Ugarteren (Bilbo, 1963) literatura ibilbidea narratiba laburraren baitan izan da. Nuestra historia lanaren aurretik Los traficantes de palabras, La isla de Komodo, Guerras invitadas (kontaketa liburuen NH Saria), Mañana será otro día eta El mundo de los Cabezas Vacías (2011) kaleratu ditu. Azken izenburu hau Páginas de Espumaren katalogoan aurkitu daiteke ere.