Ana Franciak ‘Senderos del alma’ bere eleberria aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak

Protagonisten emozioekin identifikazioak irakurlea uneoro laguna aldean duela sentitzea eragiten du
Bilboko Mendizale Elkartearen egoitzan (Iturribide, 80), izango da datorren martxoaren 16an, 19:30etan, Senderos del alma Ana Francia Iturregiren eleberriaren aurkezpena. Idazleak Galo Bilbao edukiko du lagun, Deustuko Unibertsitateko Etika irakaslea alegia. Testuen irakurketa José María Plazaren esku egongo da, Bizkaiko Elkarte Artistikoko rapsoda.
Gehiago irakurri: Ana Franciak ‘Senderos del alma’ bere eleberria aurkeztuko du Bilbon
‘Kanideren abenturak’ ipuinaren aurkezpena Gipuzkoako Elkaren
- Xehetasunak

Ipuin didaktiko bilduma hau irakurle gazteenei zuzendurik dago
Datorren otsailaren 21ean, asteartez, 18:30etatik aurrera, Gipuzkoako Elkar liburu dendan (Fermín Calbetón 21, Donostia) bildumako bi ipuin aurkeztuko dira; Zaldien kobazuloa eta Suaren zeremonia. Bi izenburuak Kanideren abenturak bildumako lehen bi aleak dira. Haur eta gazteentzako ipuin bilduma honen helburua Aurrehistoria modu erraz eta atsegin batean azaltzea da, bere protagonistaren figuraren bidez, Kanide txikia alegia.
Miguel Berzosaren marrazkiak ditu eta Iñaki Sainz de Murieta da idazlea, azken hau aurkezpen ekitaldira ezin izango delarik joan gaixotasuna dela eta. Bi egileek irakurle gazteenak entretenitzeaz gain balore unibertsaletan heztea dute helburu.
Gehiago irakurri: ‘Kanideren abenturak’ ipuinaren aurkezpena Gipuzkoako Elkaren
Fernando García Pañedak Jane Austeni omenaldia egingo dio bere heriotzaren bigarren mendeurrenean
- Xehetasunak

Bere hurrengo eleberria mezenasgo kanpaina bati esker argitaratuko da
Fernando García Pañeda, idazle bilbotarrak Agonía y esperanza argitaratuko du aurki. Hau da bere eleberriaren azken izenburua non egileak Jane Austen idazlearen Persuasión eleberriaren argumentuari heltzen dion, fokatze maskulino bat emanez. Modu honetan eleberrigile britainiarra omentzen du bere heriotzaren bigarren mendeurrenean.
Eleberria Tandaia argitaletxearen katalogoan aurkituko da, talentu berrien alde egiteko crowdfunding formula erabiltzen duen argitaletxe gaztea eta irakurlea obraren ekoizte prozesuaren baitan funtsezko zati moduan duena. Martxan jarritako kanpainari buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.
El gallo de oro-k Beñat Arginzonizen Ebanjelioen bertsio poetikoa argitaratu du
- Xehetasunak

Arginzonizek Jesusen ahotsik iraultzaileena erakusten du
Giovanni Papini, Saramago, Norman Mailer, Abelargo Castillo, Adolfo García Ortega eta beste askoren arrastoari jarraituz, Beñat Arginzonizek evanjelioak berridaztzi ditu El Gallo de Oro argitaletxeak bere katalogoan sartu duen azken izenburuan.
Ebanjelioen bertsio poetikoa da, Jesusen ahotsik iraultzaileena erakutsiz, promesa faltsuetatik urrun dagoen Jesus bat, benetako bizitza orain eta hemen bizitzeko deia egiten duena.
Obrak beldurraren aurka borroka egin zuen baten istorioa kontatzen du, mundu hobe batekin imajinatzera ausartu zenarena, eta bi zati ezberdindu ditu: El evangelio del hombre (Gizonaren ebanjelioa) eta La mirada triste del Anticristo (Antikristoaren begirada tristea).
Gehiago irakurri: El gallo de oro-k Beñat Arginzonizen Ebanjelioen bertsio poetikoa argitaratu du
Ricardo Alíak ‘El salto del caballo’ Zodiakoaren trilogiako azken atala aurkezten du gaur Errenterian
- Xehetasunak
Eleberria formatu digitalean dago ere eskuragai
Gaur, 18:30ean, Ricardo Alía bere irakurleekin egongo da Errenteriako Udal Liburutegian El salto del caballo aurkezteko. Julian Sánchez idazleak lagunduko du. Eleberri honekin amaiera ematen zaio Zodiakoaren Trilogiari, Ediciones Maeva argitaletxeak plazaratua.
Aurkezpenaren tokiak esanahi handia du Bartzelonan finkaturiko idazle donostiarrarentzat. Errenteria izan zen bere haurtzaroa pasa zuen hiria eta irakurketaren eta liburuen bere zaletasuna jaio zen tokia.
El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente Zodiakoaren Trilogia osatzen duten beste bi eleberriren izenburuak dira, Donostian kokatuz istorioa. 2012an – ETAk jarduera armatua bertan behera uztea iragarri baino urtebete lehenago – hasten den trama berberak ardazten ditu hiru atalak. Baina bakoitzak nortasun propioa du eta banaka irakur daitezke.
