Edurne M. Aionak ‘Cuentos de la luz’ aurkeztu du Radio Rioja Alavesa irratian
- Xehetasunak

7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako 19 kontakizun dira
Radio Rioja Alavesa irratian orain dela egun batzuk Edurne M. Aiona elkarrizketatu zuten Cuentos de la luz izenburua daraman bere hirugarren liburua dela eta.
7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako izaera interaktiboa duten 19 kontakizunen bilduma bat da, eta argia da horietako guztietan errepikatzen den pertsonaia. Liburuaren erdian orrialde zuri batzuk aurkituko ditu irakurleak, horiek nahi dituen moduan erabiltzeko, amaiera berriak asmatuz edo bere ipuin propioa idatziz.
Gehiago irakurri: Edurne M. Aionak ‘Cuentos de la luz’ aurkeztu du Radio Rioja Alavesa irratian
ONCE-k Luis A. Bañeresen lehen eleberria Braillera egokitu du
- Xehetasunak

ONCEko edozein afiliatuk kopia bat eskatzeko aukera izango du
Urte hasieratik Luis A. Bañeresen lehen eleberria, Cuando el diablo está aburrido alegia, irakurle gehiagorengana iritsiko da. Estamentu handiei eta gizartearen baloreei kritika bat da berriki braillera egokitu den lana.
Ekimena ONCEk Bilbon duen delegazioko langile ohi batek jarri zuen martxan. Senitarteko baten gomendioaren ondoren, irakurle honek interes berezia agertu zuen umorez idatzitako istorio honengan eta bere egokitzapena Madrilgo ONCEko Bibliografia Zerbitzuari egitea proposatu zion. Bera arduratu zen proiektuari ekiteko beharrezko originala aurkitzen.
Gehiago irakurri: ONCE-k Luis A. Bañeresen lehen eleberria Braillera egokitu du
Julia Otxoak ‘Poética de lo invisible’ aurkeztuko du Donostian
- Xehetasunak

Aurkezpenean liburuaren irudi eta poema sorta bat proiektatuko da
Datorren asteartean, martxoak 7, 19:00ean, Julia Otxoak Poética de lo imposible bere katalogo-liburua aurkeztuko du (Ediciones La Manzana Poética, 2017). Poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiarrak azken urteetan egindako 100 lan grafiko baino gehiago biltzen ditu. Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da eta egileak berak komentatuko dituen irudi eta poema sorta baten proiekzioa egingo da.
Gehiago irakurri: Julia Otxoak ‘Poética de lo invisible’ aurkeztuko du Donostian
Datorren larunbatean Alaitz Arrutiren bigarren eleberria plazaratuko da
- Xehetasunak
Istorioa benetako gertaeretan oinarritzen da eta itsasoa du ardatz
La Castañera eleberriaren arrakastaren ondoren, Alaitz Arrutik Las cuatro esquinas de mi pasado eleberriarekin irakurleak harrituko ditu, benetako gertaeretan oinarritzen den eleberria alegia, eta iraganak batzuetan pertsona baten existentziaren bilakaeran izan dezakeen pisuari buruz hitz egiten du. Si tuvieses la oportunidad de mirar frente a frente a tu pasado, ¿qué le dirías? da obra honen azpititulua eta datorren martxoaren 4an egongo da salgai.
Gehiago irakurri: Datorren larunbatean Alaitz Arrutiren bigarren eleberria plazaratuko da
Care Santosek ‘Media vida’ bere eleberria aurkeztuko du, 2017ko Nadal Sariaren irabazlea, bihar Bilboko La Alhóndigan
- Xehetasunak

Idazle katalanak gizartearen hipokresiarekin bizi izan den belaunaldi baten psikologian sakontzen du
Bihar asteartez, otsailak 21, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzen duena.
Oraingo honetan Care Santos egongo da (Mataró, 1970), bere azken lana aurkezteko, Media vida, eta zeinarekin 2017ko Nadal Saria jaso duen.
