Ana Francia eta Edurne M. Aionak bere irakurleekin berriro egoteko aukera izanen dute Bastidan

Bastida sortzaileentzako eta publikoarentzako topagune izango da berriro abenduaren 2 eta 8a bitartean. Arabar Errioxako II Euskal Liburu eta Disken Azokaren inaugurazioa Toti Martínez de Lezearen esku egongo da, 18:00ean Kultura Etxean bere liburu berriaren aurkezpenarekin.

Besteak beste Ana Francia eta Edurne M. Aiona egileen aleen sinatze saio ugarirekin irakurle eta irakurleen arteko topaketak antolatu dira, bihar 3, 13:00ean. Biak Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide eta idazleak dira eta Maite R. Ochotorena, Milagros Ojea eta Miren Díaz de Arcayarekin batera haien hausnarketak elkarbanatuko dituzte, bere obraren zergatia entzuleriari agertzen saiatzeko. Kepa Menéndez, Raúl Sánchez Alegría, Eneko Etxegarai eta Germán Ruiz Llano egileekin batera egongo dira.

Liburu eta musikaz gain, zinemak ere paper garrantzitsua edukiko du ekitaldi honetan. Haur publikoarentzat saioak programatu dira ere, bai eta Lasa eta Zabala filmaren proiekzioa. Azken hau datorren astelehenean izango da, hilak 5, 18:00ean, eta Pablo Malo zuzendariaren eta Pako Etxeberria forentsearen eskutik mahaingurua egingo da.

Azokaren programa osoa, hemen.