Gaurkoan José María Lizundiaren"De Bilbao a Bilbao, 40 años después" obraren berri emango dizuegu, Editorial Alhulia etxeak argitaratu ondoren aste honetan Getxon aurkeztuko baita.

Liburuaren aurkezpena datorren larunbatean izango da, maiatzak 28, 19:00etan, Areetako  Flappers liburudendan.

Ekitaldiaren garapena  Gorka Angulo ren eskutik izango da eta bertan Abdelkader Chaui idazle marokoarrak parte hartuko du, Marokoko Literatura Sari Nazionala eta Txilen Marokoko enbajadore ohia izandakoa alegia.

José María Lizundia egileak berak obrari buruzko bere inpresioak liburuaren kontrazalean laburbiltzen ditu: «erbesteratu bati buruzko liburua da hau, bertan, enfokaturiko denbora tarte laburrean, honakoak nahasiz: saiakera, egunerokoa, “memorialismoa”, eta kontakizunak ardatz narratibo moduan balioko du, pandemia betean heredatzera eta Getxon etxea erostera joan nintzenean Bilbon izandako istripu bati probetxua ateratzen baitio. Hau da hausnarketa kulturalak, politikoak eta antropologikoak ere egiteko aitzakia, horiek kontrakoak, lotsagabeak eta, batzuetan, mingarriak suertatuz.

»Halabeharrez bere gaztetasun garaiarekin alderatzen da, aldizkako bokazio batetik itzuliko balitz bezala. Bere belaunaldiari buruz ematen den irudia ez da hobea, bere inauguraziozko prozesu politiko guztiak nulutzat jo baitziren, zitalena eta arriskutsuena salbu».

Eskerrak ematen dizkiogu José María Lizundiari berri hau gurekin elkar banatzeagatik eta arrakasta handia opa diogu obra honekin, bai eta larunbateko aurkezpenean ere.