Eva M. Soler eta Idoia Amo idazleek plazaratze berri bat dute, aurtengo bigarrena.

Oraingoan "Nos vemos en Cherry Hill" eleberriaren txanda da, autoargitaraturiko liburua delarik. Obra trilogia baten baitan dago, bertan liburu bakoitza modu independentean irakurtzeko aukera dagoelarik ere: hiru eleberriek pertsonaiak elkar banatzen dituzte, baina istorio bakoitzak bikote ezberdin baten gorabeherak kontatzen ditu.

Mediaset taldeko Mil Palabras & + Woman etxearekin bi liburu argitaratu ondoren ("Querido Murphy: ¡Déjame en paz!" eta "Sin lluvia no hay arcoíris"), Eva eta Idoiak autoargitalpenaren aldeko apustua egin dute orain.

Egileek beraiek esaldi sendo honekin laburbiltzen digute liburu berri hau: “Uda batek zure bizitza alda dezake”

Berriro ere zorionak ematen dizkiegu Eva M. Soler eta Idoia Amori nobedade honengatik eta poz handiak ekartzea opa diegu.

“Nos vemos en Cherry Hill” eleberriaren sinopsia

Indianak ez du bizitza erraza izan. Gizarte zerbitzuen eskutan hazi zen eta, arrakasta handirik gabe harrera-etxe ezberdinetatik pasa ondoren, oso normatiboa ez den bizitza darama: alde batetik bestera bidaian dabil, bere autoan lo egiten du eta aldi baterako lanekin bizirauten du.

Patuak uda ezberdin bat pasatzeko aukera ematen dio: Cherry Hill-en lan egin, Washingtonetik hurbil dagoen oporretarako kanpaleku batean alegia, bertan bezeroek hilabete ahaztezinak pasa ditzaten ahal diren erosotasun guztiak dituztelarik.

Indiana gogor lan egitera ohituta dago, baina ez denbora gehiegi leku berean pasatzera; ezta ere berea baino askoz ere maila altuagoa duten pertsonekin tratatzera ere. Elijah ezagutzeak, tragedia familiar baten ondoren batasun ekintza moduan bere gurasoekin oporrak pasatzea onartu duen mutil bat alegia, bere mundua hankaz gora jarriko du.

Kontrajarritako bi mundu hauek toki magiko batean egingo dute talka, eta uda hau haien bizitzetako hoberena bihurtuko dute.