#Egilea22  Egilearen Jardunaldien bederatzigarren edizioa, datorren iraileko 8 eta 9an  Bizkaiko Foru Liburutegian egingo dena, prestaketa betean dago.

Madrilgo Liburu Azokako chester gorrian iragarri dira gurekin egongo diren hizlarietako batzuk.

Horiek ezagutu nahi?  Bideo honetan aurkituko dituzue.

Topaketa honen leloak, “Liburuaren bidaiak” alegia, islatzen duen moduan, iraultza digitalari esker liburuak paperetik ikus-entzunezko medioetara bidaiatu du, sortzaileei eta publikoari aukera berriak irekiz.

Erne egotera animatzen zaituztegu, datorren ekainaren 15ean #Egilea22 IX Jardunaldi honen programa osoa aditzera emango baitugu. 

 Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldia duela bederatzi urtetik hona antolatzen da, Euskadiko Idazleen Elkartearen (AEE/EIE) ekimenari esker, bai eta  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta  Bizkaiko Foru Aldundiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen eta  Cedro-ren laguntzarekin. Jardunaldi honek egileak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak elkartzen ditu, liburuaren munduak jasandako eraldaketatik eratorri diren zenbait alor analizatzeko helburuarekin, bai eta horrek sortzaileengan duen eragina jorratzeko ere.

Informatzen jarraituko dugu...