Bere bigarren eleberriak misterio eta intriga istorioa dakar; paranormal fikzioaren ezaugarri zenbait ere baditu.

Luhuk argitaratua, Roberto Merinoren bizitza kontatzen digu: "langile amorratua eta aita, bere bizitza erabat aldatuko da gogoan ez zuen izeba zahar bat zendu eta egundoko dirutza jasotzen duenean. Aberats berri bilakatu eta, ohi bezala, erretiratu eta ederki bizitzeari ekiten dio. Lana utzi eta etxez aldatzen du, bizitokiz alegia, eta bere familiarekin Espainiako bailara galdu batera doa, luxuzko txalet erosi berrira, hortxe lasai aski bizitzeko asmoarekin”, azaltzen digu idazleak.

"Denbora pasa gisa eta txaletak duen lorategi bikaina aprobetxatu nahian, Monicak, Robertoren emazteak, bertan baratzea jartzea erabakitzen du, aitzinera etxean kontsumituko dituzten letxugak, tomateak eta piperrak landatuz. Lehengo uzta jaso eta gero deskubrituko dute baratza horretan hazten diren barazkiek badutela sendatzeko gaitasuna.  Aurrerantzean, Robertok estortsio eta mehatxu trama batean harrapatua ikusten du bere burua, inguruko bizilagunek naturaren legeei ere aurre egiteko prest baitaude, bizitza bera arriskuan jarriz” .

AEE/EIEk Jorge Urretari egindako elkarrizketa