Urriaren 10ean Gasteizen ospatuko den Guerraren ondorioei buruzko II. Biltzarraren baitan aurkeztuko da 'Treinta escritores ante un campamento de refugiados de guerra' liburua. Horretan AEE/EIEko kide diren José Ignacio Besga, Ángela Serna, Ángela Mallén, Elisa Rueda, Santiago Liberal eta Marisol Ortiz de Zárate idazleek hartu dute parte eta hauekin batera lanean aritu dira ere, besteak beste, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio eta Kirmen Uribe.

Kongresua,  antolatzailea den Azterketa Juridiko eta Sozialen Fundazioaren esanetan,  " biztanleriari sarri askotan eragin dizkion zorigaiztoko ondorioei eta sufrimenduei buruzko azterketa eta debatea egiteko eta halakoen gaineko kontzientzia harrarazteko egiten den foroa da”.. Bigarren edizio honetan, errefuxiatuen kanpamenduetako bizi-baldintzak eta idazleek egoera larri horri buruz duten ikuspegia hartuko dituzte mintzagai, “agerian utziz egoera larri horietan bizikidetza eta intimitatea babesik gabe gelditzen direla erabat, aitzinera begira soilik inoiz itzultzeko aukera bilakatzen delarik etorkizun”.

Kongresua urriaren 10ean, ostirala, burutuko da, egun guztian zehar, Gasteizko Villa Suso jauregian. Asistentzia dohainik da.

Kongresuaren programa