Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Luis Bañeresekin elkarrizketa

Xehetasunak
11 Ekaina 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Martxoa 2015

'Bilbao, 1492. ¡No hay huevos!' eleberriaren egilea “Conoce Bilbao con Esme' blogerako elkarrizketatu egin dute  

- Benetan, nolakoak garen bilbotarrok…  Amerika aurkitu dugula eta guzti pentsatzen dugu!

- Kontinente berrirako bidaia hari eroalea neukan alde batetik eta, bestalde, bilbotar bati gehien gustatzen zaiona apostua irabaztea zela ustea. Beraz, bi ideiak nahastu nituen eta segituan zergatik ez? pentsatu nuen

Elkarrizketa osoa.

Juan Carlos Márquezekin elkarrizketa El Correon 'Los últimos' eleberriari buruz

Xehetasunak
12 Otsaila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 12 Otsaila 2015

Elena Sierra kazetariak Juan Carlos Márquez elkarrizketatu du eta El Correo egunkariko Territorios izeneko gehigarri kulturalean sakon aritu dira 'Los últimos' eleberriari buruz. "Genisiaren errebisio bat idatzi dut", dio elkarrizketaren titularrak; testuan Marquezek azaltzen du ‘Los últimos’ liburua idazteko gogoan izan dituela Bradbury eta Huxleyren eleberriak, bai eta Orwellen distopiak ere”.

ELKARRIZKETA

 

Juan Manuel Uriak Gasteizen, Donostian eta Bilbon aurkeztuko du aste honetan bere poema liburu berria

Xehetasunak
11 Otsaila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Otsaila 2015

Juan Manuel Uria poetak eta argitaratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan aurkeztuko du  'Las huellas del límite', bere liburu berria. Gasteizen egingo da otsailaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, Elkar Liburu-dendan (San Prudencio Kalea, 7). Elisa Rueda poetak lagunduko du aurkezpenean. Donostian, Jorge G. Aranguren poetak lagundua, hilaren 12an egingo da aurkezpena, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Zubieta Liburu-dendan (Gipuzkoa Plaza, 11). Bilbon,  Beñat Arginzoniz poetarekin batera aurkeztuko du liburua, otsailaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Casa del Libro liburu-dendan (Urkixo Zumarkalea, 9).

“Gizakiak bere ibilbidearen aztarna uzten du. Aztarna horri, historia deitu ohi diogu”. Honelaxe dio bere hasieran 'Las huellas del límite' (Baile del Sol Argitaletxea) liburuaren atzealdeko testuak.

Gehiago irakurri: Juan Manuel Uriak Gasteizen, Donostian eta Bilbon aurkeztuko du aste honetan bere poema liburu...

Fernando Maríasek Biblioteca Breve saria irabazi du

Xehetasunak
10 Otsaila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Otsaila 2015

Fernando Marías espainiar literaturan ematen den saririk nabarmenenetako bat eskuratu berri du, alegia, Biblioteca Breve saria, 'La isla del padre' eleberri autobiografikoagatik. José Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer, Manuel Longares, Elena Ramírez eta Rosa Regàs epaimahaikideek aho batez erabaki dute idazle bilbotarra gailentzea.

Seix Barral argitaletxeak antolatzen duen sari hau, bigarren urtez, Euskal Idazleen Elkarteko kide bati egokitu zaio. 2014ean Fernandu Aramburuk jaso zuen, 'Ávidas pretensiones' liburuarekin.

Maríasen eleberria aurtengoan sarira aurkeztu diren 795 lanen artean gailendu da; horietatik  332 idazlan Espainiatik heldu dira eta 104 Argentinatik, besteak beste.  Epaimahaiak adierazi bezala, “Fernando Marías, alhadura eta buru-argitasunaren artean, aita batek bere identitatearen bila memoria eta itzalaren artetik ibilitako bideari heltzeko gai izan da”.

Gehiago irakurri: Fernando Maríasek Biblioteca Breve saria irabazi du

Idazkerari buruzko solasaldia

Xehetasunak
26 Urtarrila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Urtarrila 2015

Urtarrilaren 29an, osteguna, arratsaldeko 19.30ean, Casa del Libro (Arka Kalea) delakoan honako gaiak jorratuko dituen solasaldia burutuko da: Zer da Sormen-idazkera Tailerra? Zergatik idatzi? Idazkera, auto-ezagutza, soziabilitatea. Literarioki idazten ikasterik ba al dago? Zer idatzi? Haur eta gazteentzako nola idazten da? Idazle baten gisara irakurri. Erreferentzia-liburuak.

Gehiago irakurri: Idazkerari buruzko solasaldia

Página 118 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118
  • 119
  • 120
  • 121
  • 122
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio