Urriaren 31n, ostirala,  Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' liburua aurkeztuko da Bilbon. César Coca, El Correoko zuzendaritza laguntzailea eta Alrevés argitaletxeko Carlos Pujol egongo dira aurkezpen ekitaldian idazlearekin batera. Aurkezpena arratsaldeko 19.30etan Urkixo Zumarkaleko 9an dagoen Casa del Libro liburu dendan izango da.

Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".

Protagonista, Pablo, laurogeigarren hamarkadako gazte bat da, “Zuzenbidea ikasten hasia patio ingeles bat duen etxe batean bere familiarekin batera bizi dena. Asteburuetan bere lagunekin irteten da, parranda, mozkortzera; neskalagunen bat edo beste izan du eta literatur zirkulu bateko kidea da, zeinari esker nahikoa polemiko izan den artikulua argitaratu duen egunkari batean. Bere gurasoek arraro xamar sumatzen dute, ezertarako gogorik gabe eta munduarekin bueltaka, nerabe gehienetan normala den jarrerarekin. Aldiz, egun batean, bere gurasoen harridurarako, aho bete hortz uzten ditu, egongelako leihoa zabaldu eta bere buruaz beste egiten duenean”.