Euskadi Literatura Sariak 2015 abian
- Xehetasunak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak Euskadi Literatura Sariak 2015aren deialdia zabaldu du. Horretan 2014. urtean zehar argitara eman diren lanek har dezakete parte. Sariak zazpi modalitate du, horietako bakoitzak 18.000 euroko sairarekin: Euskarazko literatura. Gaztelaniazko literatura. Euskarazko haur eta gazte literatura. Euskarazko literatura itzulpena. Literatura-lanaren ilustrazioa. Euskarazko saiakera eta Gaztelaniazko saiakera.
Gaztelaniazko literatura eta gaztelaniazko saiakera modalitateetan, idazlea, pertsona fisiko bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko idazle-elkarteren baten barruan egotea da parte hartzeko baldintza.
Modalitate bakoitzeko epaimahaiak aurkeztuko ditu sarirako hautagaiak. Epaimahaietan kontuan hartu ahal izango dira, sektoreko elkarte estrategikoen ordezkarien bidez etorritako proposamenak. Lanak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 30ean itxiko da.
Gaztelaniazko literatura modalitatean, epaimahaikideetako bat Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE-EIE) izendatutakoa izango da.
Alberto Manguelen liburu berriaren aurkezpena Bilbon
- Xehetasunak
Martxoaren 24ean, arratsaldeko 19.00etan, Bilboko Azkuna Zentroan (La Alhóndigaren Kultur Gunean), Alberto Manguel idazlearen 'Una historia natural de la curiosidad' (Alianza Argitaletxea) liburuaren aurkezpena egingo da.
Buenos Airesen jaiotako Kanadako idazleak, egileen eskutik nobedade literarioak publikoari hurbiltzeko hilero BBKren Mediatekan burutuko diren Maria Eugenia Salaverrik moderatutako literatura-elkarrizketetan hartuko du parte.
"Kuriositateak kuriositatea sorrarazten dit”, honela abiatzen da testu miresgarria, zeinean Alberto Manguelek, pentsatzaile, idazle eta artista galeria batez lagunduta, historian zehar gure ezagutza-grina elikatu duen gakoan arakatzen du, debakatua dagoen horretan, arriskutsua den horretan eta alde iluna nagusi duenean sartzeko tentazioan barna murgilduz.
Aimar Rollánek 'Anhelo de luz' argitaratu du
- Xehetasunak
Idazle gipuzkoarrak Creación Argitaletxearen eskutik 'Anhelo de luz' liburua argitaratu berri du. Testua jada bertsio elektronikoa argitara emana zegoen eta orain paperezko edizioan eskaintzen zaigu.
Bere argia galdu duen gizona du protagonista, izandako argiaren oroitzapenaren izpi gutxi batzuk gogoan bizirik gordetzen dituen gizona, alegia. "Iheskortasun horrek bere gogoa torturatzen du –dio egileak- eta altxor preziatu hura berreskuratzeko bideari ekiten dio. Depresioa, tristura eta malenkoniaren faseetatik igaroko da, argiaren galeran gozatuz. Hasierako faseetan, galdutako argia emakumezko baten maitasunarekin identifikatzen du, hots, imajinatutako emakume bat bakarra osatzen duten emakume askoren maitasunarekin. Maitasuna horren galera izango da bere malenkoniaren hauspoa. Bere horretan aurrera egin ahala, galdutako argi hori zerbait sakonago eta sutilagoaren parte dela onartuz doa, bere arimaren erresumaren darion argia dela ulertuz doa… Onartuz doa min emozional horrek jatorrizko iturritik aldendua egoteak eragiten diola".
Gehiago irakurri: Aimar Rollánek 'Anhelo de luz' argitaratu du
Elisa Ruedak parte hartuko du gaur 'Letras para el arte' ekimenean, Artiumen
- Xehetasunak
Elisa Rueda idazleak Artiumen gaur burutuko den 'Letras para el arte' ekimenean hartuko du parte. Rueda, 2003an Carmela Garciak ‘Paraiso’ izeneko sailaren baitan egindako ‘Sin título’ formatu handiko argazkiaz arituko da.
Argazki horretan, Carmela Garcíak imajinatzen duen paradisuaren bere ikuspegia islatu du, galdutako paradisuaren irudia, alegia. Bere ekoizpen ia osoan zehar gertatu bezala, paisaiaren handitasunari aurre egiten dioten emakumezkoak dira protagonista, paisaia garaikide baten aurrean jarritako Friedrichen koadro batetik irtendako emakumeak bailitzan.
Hitzordua da gaur, martxoak 10, asteartea, arratsaldeko 19:30ean. Aurtium Auditorioa. Frantzia Kalea, 24. Gasteiz. Sarrera libre eta daonekoa da.
Elías Mas Serra, AEE/EIEko kide berria
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak ongi etorria eman nahi dio Elías Mas Serra bazkide berriari. Poeta eta arkitektoa, Más Serra Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik Doktorea da.
Honako lan hauen egilea da: “Litúrgia de les hores”(1986), “Ab ortu solis”(1987), “Samos”(1989), “Trilogia Àtica”(1985-2007), “El jardí i les hores”(2008), “Itinerari”(2008), “La ciutat impossible”(2013) y, en castellano, “Poema urbano”(1991-2005), “Entre equinoccios”(1996-2007) “Puerta de carros”(2011) eta “Prefiero el pez” (1992-2005) antologia, besteak beste.
Honako Poesia Sariak jaso izan ditu: Rovira Redorta, 1985; Bergantí i Goleta, 1985 (accèssit); Miquel Martí Pol, 1986; Josep Munteis-Ciutat d’Olot, 1987; Enrique Ferrán-Revista El Ciervo, 1987; Jacint Verdaguer-Calldetenes, 1985,1986 eta 1989 eta, orain gutxi, Recull de Blanes Sarian finalista izan da (2008), Mn. Narcís Saguer 2008ko Poesia Saria irabazi du Vallgorguinan eta Abadesen (Segovia) Luís Ayuso del Pozo Poesia Sarian ere gailendu da.
