Luisa Etxenikek Donostian aurkezten du Clara Obligadoren 'La muerte juega a los dados'
- Xehetasunak
Luisa Etxenikek maiatzaren 14ean, osteguna, Donostian aurkezten du Clara Obligadoren 'La muerte juega a los dados' liburua. Aurkezpen ekitaldia Gipuzkoa Plazaren 11n dagoen Zubieta liburu dendan izango da, arratsaldeko 19.30ean.
'La muerte juega a los dados' generoen eta fikzioa beraren mugan koka daitekeen liburua da. Buenos Aireseko goi mailako familia baten etxean buruan tiro bat duen gizona agertuko da. 1936. urtean gaude. Hauxe abiapuntu hartuta, eleberriarena propioa den istorio ezberdinez osatutako sarea zabalduko da. Baina, batera, Clara Obligadok kontakizun poliziakoa eta egun arte heltzen den familia saga oso bat garatuko du; arkitektura bikaineko ipuinez osatutako bilduma, generoa bide berrietara zabalduz.
GUARDETXEKO IV POESIA JAIALDIA burutuko da Donostian maiatzaren 18tik 23ra
- Xehetasunak
Juan Manuel Uría idazle eta argitaratzaileak zuzendutako Guardetxeko Poesia Jaialdia aurrera doa, laugarren edizio honetan, jaio zenetiko poetika berberarekin: interdiziplina, nahasketa, mestizajea eta itxuraz desberdina den arteko topaketa amankomunean duten puntu berdin batean: Poesia.
Uriaren esanetan, “poesiak anaitzen gaituen sustraiera igortzen gaitu: Gizadia. Zentzu horretan Poesia funtsean bateratzailea da. Gizadi hau Poesia bezala kulturak, herriak, garaiak eta Historiarekin zeharkakoa da, edozein muga fisikoa edo pentsamendukoa gaindituz, sormena eta bizitzarako esparru bat sortuz, horretan denok sartzeko.
"Objektu bat begiratu eta horrekin zer egin daitekeen aztertzea da gure gutizia"
- Xehetasunak
‘Juan Carlos Eguillor’ IV. Nazioarteko Ikus Poesia Saria irabazi duten díez +zeíd anaiekin elkarrizketa’
Javier eta José Luis Díez anaiek, euren lanak díez+zeíd deituraz sinatzen dituztenek, irabazi dute Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen Ikus Poesia Saria. Elssie Ansareo, Mikel Jaúregui eta Óscar Sotillosek osatutako epaimahaiak ‘Controversia’ lana hautatu du, aurkeztu diren 119 lanen artetik hoberena delakoan.
Industria diseinuan aritzearekin batera ikus poemak sortzen dituzte, beraiek azaldu bezala, “objektuen inguruko buruetatik abiatuta”. Euren burua artistatzat izendatzea ez dute maite eta miresmena dute Chema Madoz eta Brossa bezalako ikus poesia sortzaileengan. Javier Díezek AEE/EIE webgunerako egindako elkarrizketa honetan ikus poesiaren inguruko bere iritzia eman dugu; besteak beste, azaltzen digu haren aburuz ikus poesiak “irudi motelak lasaitasunez eta sakonki disfrutatzeko aukera ematen digu”.
Gasteizen abiatu da 'Juan Carlos Eguillor' III. Ikus Poesia Sarian hautatutako lanekin osatutako erakusketa
- Xehetasunak
Gasteizen hilaren 31 arte burutuko den ‘Poetak Maiatzean’ III. Nazioarteko Poesia-Jaialdiaren baitan, maiatzaren 11an, arratsaldeko 20:00etan zabalduko da Ignacio Aldecoa Kultur Etxean abiatuko da 'Juan Carlos Eguillor' III. Ikus Poesia Sarian hautatutako lanekin osatutako erakusketa.
Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatutako Saria Kataluniako Óscar Sotillo artistak irabazi zuen, 'Equidistancia' lanari esker (ezker aldeko argazkian). Horretan ere accesit bi banatu ziren, Granadako Raúl Regueras 'Ayer' izeneko lanari eta Julio Fernández Peláez galiziarra 'Metamorfosis social' lanari.
Epaimahaia osatu duten disziplina-anitzeko artista Brenan Duartek, Ricardo Ugarte idazleak eta BilbaoArteko zuzendaria Juan Zapaterrek, sariaren deialdira aurkeztutako 106 lanetatik 23 hautatu dituzte erakusketa osatzeko. Sarian nazional eta nazioarte mailan aritzen diren artistek hartu dute parte; tartean ere Arabako artista biren lanak hautatu dira: Miguel Alfredo Hernández Busto (Zirika) 'Eutsi' lanarekin eta Iñaki González-Oribe ‘Libertad, igualdad, fraternidad’ lanarekin.
'Poetak Maiatzean' jaialdia Gasteizen
- Xehetasunak
Gasteizen poesia hedatzea da ‘Poetak Maiatzean’ III. Nazioarteko Poesia-Jaialdiaren helburua eta hiriaren esku-hartzearekin eraikiko da. Hilabete osoan zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikus poesiaren erakustaldia, irakurketa herrikoiak, poesia eta sukaldaritza... antolatu dira.
Elisa Rueda idazleak zuzendutako jaialdia honetan, tokiko eta gonbidatutako poetek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek, dantzariek,... esku hartuko dute eta guztiei esker, hitzak poesia bilakatuko dira.
AEE/EIE, beste behin, jaialdiaren antolakuntzaren kolaboratzailea da; oraingoan, 2014ko ‘Juan Carlos Eguillor’ Ikus Poesia Sarian hautatutako lanekin osatutako erakusketa eskainiko du. Erakusketa maiatzaren 11an zabalduko da, arratsaldeko 20:00etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
