Jorge Urretak '¿Quién dijo miedo?' eleberria argitaratu du
- Xehetasunak
Jorge Urretak Última línea argitaletxearen eskutik eman du argitara eleberri hau. Aitor Garmendia da protagonista; nerabe arrunta da, ikaslea, bere lagunekin hor barna ibili ohi dena eta bilbotarra denez, harro agertu ohi da. Gazte ausarta eta apustuzalea da, erronka eroak bota ohi dituena, ausartegiaren fama eman dizkionak. Hirian merkatal gune berria zabaldu behar dute eta horren aurrean, betiko moduan, ideia eroa etorri zaio Aitorri burura jada bere lema bilakatu den "¿Quién dijo miedo?" horren ildotik. Baina, oraingoan, sorpresa hartuko du eta espero ez duen sekretua topatuko du bidean.
'El año de la hortaliza' lanaren arrakasta eta gero, Urretak polizi intrigazko eleberria dakar oraingoan; egileak gustuko duen generoa da eta horretan eroso dabilenaren froga da lan hau. Idazleak berak adierazi bezala, “ '¿Quien dijo miedo?' lanean istorio harrigarria eta bizkorra luzatzen dizuet; irakurlea hasiera hasieratik harrapatzen duen istorioa da, misterio eta ustelkeri kontuetan barrena murgiltzera gonbidatuz”.
Gehiago irakurri: Jorge Urretak '¿Quién dijo miedo?' eleberria argitaratu du
'CARTOGRAFÍA LITERARIA DE BRASIL' LIBURUAREN AURKEZPENA BILBON
- Xehetasunak
Ostegunean, apirilaren 16an, Bilbon Antonio Mauraren 'Cartografía literaria de Brasil' liburua aurkeztuko da. Ekitaldia, Bilbotar Elkarteak, Bilbon dagoen Brasilgo Kontsulatuak, Euskadiko Idazleen Elkarteak, Ediciones Ambulantes delakoa keta Hispaniar - Brasildar Kultur Fundazioak antolatu dute.
Horretan, idazleaz gainera, Bilbon Brasilgo Kontsula den Tomás Gonzálezek eta literatura kritikoa den Elena Sierrak hartuko dute parte. Aurkezpena arratsaldeko 19.30ean izango da, Bilbotar Elkartean (Nafarroa Kalea, 1).
Antonio Maura brasildar sormen literarioa mapan jartzen hamarkadak eman ditu. Hitzaldi eta mintegietarako sortutako bere testuak, askotan ere idazle brasildarrak Espainiara bisitan etortzen direnerako eginak –berak egin ohi die harrera- bilduma sakon eta sutsu honetan jaso izan dira, bera bezalako analista maitemindu batek soilik sina dezakeen argitalpenean. Brasil irakurtzeko modu ugari dago; hau, Antonio Mauraren tankera da, XX. Mendea laburtzeko egin duen aukeraketa txukuna.
Gonzalo Garridorekin topaketa, ‘El patio inglés’ eleberriari buruz aritzeko
- Xehetasunak
Apirilaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Bilbotar Elkartean (Nafarroa Kalea 1, Bilbo) Gonzalo Garrido idazlearekin topaketa egingo da, ‘El patio inglés’ bere azken eleberriari buruz aritzeko.
Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".
'LA DIETA DEL TUIT', EGILE INDIENTZAKO GIDA
- Xehetasunak
AEE/EIEko gure kidea Beatriz Celayak 'La dieta del tuit para autores indies' izeneko lana eman berri du argitara. Sare sozialetan erabilienetako eta erabilgarrienetako tresna behar bezala erabiltzen laguntzeko helburua duen gida hau doan deskarga daiteke. Egileak berak azaldu bezala, “gidak lagunduko zaituzte zuen liburuak irakurleei eta liburugintzako profesionalei helarazten, mundu mailan".
"Jakin badakigu –dio Celayak- erabilera ez dela uste bezain erraza; soilik 140 karaktere erabili ahal izateak tortura bilaka daiteke bereziki zuentzako, hots, idazleentzako, izan ere oharkabean kontrola galdu eta ‘astunegi’ bilaka baitzaitezkete sareko zuen audientziaren aurrean, behin eta berriz errepikatuz zuei buruzko eta zuen liburuen inguruko informazio bera. Beraz, gida hau zuen eskura doan jartzen dugu, txioka aritu zaitezen, txio gehiegi egin ez, eta ahalik eta gardenenean egin dezazuen”.
Gehiago irakurri: 'LA DIETA DEL TUIT', EGILE INDIENTZAKO GIDA
'Juan Carlos Eguillor' Ikus Poesia Sariaren Erakusketa Bartzelonan
- Xehetasunak
Gaur ostirala, apirilak 10, arratsaldeko 19:00etan Bartzelonako Torre Lllobeta Gizarte Etxean 2014ko edizioan saritutako hiru lanek eta epaimahaiak nabarmendutako beste 20 lanek osatutako erakusketa inauguratuko da. Erakusketa datorren maiatzaren 2a arte egongo da zabalik. Zentro honek eskaintzen duen ordutegietan bisita daiteke, Nau Barris distrituko Santa Fe kalearen 2garren zenbakian.
Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen sariaren III. edizio honetan Óscar Sotillosen ‘Equidistancia’ lana gailendu da. Brenan Duarte, Ricardo Ugarte eta Juan Zapater adituek osatutako epaimahaiak ere accesit bi banatu ditu, Granadako Raúl Reguerasen ‘Ayer’ izenburuko lanari eta Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ lanari. Halaber, beste hogei lan hautatu izan dira saritutakoekin batera Euskal Autonomia Erkidegoa zein Espainiako eta atzerriko beste hainbat toki bisitatuko dituen erakusketa ibiltaria osatzeko. Catálogo con las obras expuestas.
