AEE/EIEAK BHASKARA, ARGITALPEN DIGITALEKO MUNDUKO ADITU ZAHARRENA, EKARTZEN DIO MICHAELARI LEHEN ALDIZ ESPAINIARA
- Xehetasunak

Ikerlari britainiarrak bere presentzia konfirmatu berri du AEE/EIE-k datorren irailaren 16ean antolatu duen egilearen III Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldian
‘La maquina de contenido’ bere liburu berria, liburuentzako, komunikabideentzako eta sorkuntza industrientzako panorama teknologiko berriaren funtzionamenduaren ‘biblia’ moduan hartzen da.
Argitalpen sektorean hausnarketarako elkar-puntu moduan finkatua, jardunaldiak nazioarteko profil handiagoa aurkeztuko du bere hirugarren edizioan, Bilbon.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) gaur iragarri duenez, argitalpen digitalean munduko aditu handienetako batek, Michael Bhaskar alegia, “Egilea argitalpen mundu berrian” III Jardunaldiko inaugurazio hitzaldia egingo du, datorren irailaren 16ean Bilbon egingo delarik. Ikerlari britainiarra, ospe handieneko nazioarteko hitzorduetan ohikoa dena, Espainian egiten duen lehen aldia izango da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, AEE/EIE-k literatura egileari buruzko bere urteroko jardunaldiaren hirugarren edizioaren xehetasunak zehazten hasi da jada, liburuaren munduan dauden joera berrien behatoki moduan urtez urte finkatu den kultura eta teknologiaren gaineko hausnarketa foroa alegia.
Michael Bhaskaren hitzaldia, argitalpen industrian Internetek eta teknologiek inauguratu duten aro berrian teoriko garrantzitsuenetako bat bezala nabarmendu den dibulgatzaile, intelektual eta idazlea Bilbora ekartzeko aukera izango da. ‘La maquina de contenido’ bere liburua, iaz Espainian Fonfo de Cultura Económica argitaletxeak argitaratua, liburuentzako, komunikabideentzako eta sorkuntza industrientzako panorama teknologiko berriaren funtzionamenduaren erreferentziazko eskuliburutzat jotzen da.
Bhaskarrek Azkuna Zentroa-La Alhóndigan irekiko du jardunaldia ‘Argitaratzeko modu berrien eta irakurketa eraldatzen ari duten indar ekonomiko eta sozialen analisia” izenburua duen ponentzia batekin. Bertan, liburuak eta irakurketak esperimentatzen ari dituen aldaketa sakonei buruz espainiar argitalpen zirkulu askotan nagusi den ohiko pesimismotik urrun dagoen ikuspegia azalduko du.
Aurki, Euskadiko Idazleen Elkarteak konfirmatzeko prest dauden ponente berrien izenak emango ditu aditzera, jardunaldiari nazioarteko itxura emateko ildoan jarraituz. Doako jardunaldia denez, baina toki mugatuarekin, etortzeko interesa duenari aurre-izen emateko gonbita luzatzen dio AEE/EIE-k, hurrengo helbidera e-posta bidaliz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
MARIA EUGENIA SALAVERRIK , AXATA FEDERICOETAKO, 'LA ÚLTIMA SALIDA' AURKEZTEN DU BILBON
- Xehetasunak

Ostegunean martxoak 17, 19:00etan Azkuna Zentroan (Bilboko Alondegi Kultura Zentroa) Federico Axat idazle argentinarraren “La última salida” eleberria aurkeztuko da.
Egileak Maria Eugenia Salaverrik moderatzen dituen solasaldietan parte hartuko du, hilabetero Azkuna Zentroan egiten direnak, literatura berritasunak haien egileen eskutik jendarteari hurbiltzeko.
“La ultima salida” obran, Axaten aurrezko eleberrietan bezala, suspensea, biraketa narratibo harrigarriak eta ustekabeko amaiera dira nagusi. Baina obra honekin egileak hainbesteko interesa eragin du, “La última salida” liburuak nazioarteko salmenta arrakasta eragiten ari duela eta zinemara eramango dute aurki Hollywoodeko ekoizpen handi batean.
Ángela Serna-k 'Solitudine' bere poesia liburua aurkezten du Bilboko martxoaren 4an
- Xehetasunak
Martxoaren 4ean, ostiralez, 19,30etan, Cámara liburu dendan, ‘Solitudine’ aurkeztuko da. Aurkezpena Blanca Sarasuak egingo du.
'Solitudine' poesia liburu bat da, non, bere egileak azaltzen duen bezala, “bidai baten modura, amodiotik, babesgabetasunetik, itxaronalditik, heriotzetik… bai eta bizitzeko ziurgabetasunaren aurrean zoriontasunaren bilaketatik ere barreiatuz eta edozein emakumeren begiradatik planteatzen da. Arintasunetik, existentziaren nahitaezko zama erakutsi nahi duen poema bilduma”.
María Eugenia Salaverrik Elvira Lindoren azken liburua aurkeztuko du Bilbo, ‘Noches sin dormir’
- Xehetasunak

Ostegunean, otsailak 25, 19:00etan Azkuna Zentroko Auditoriumean (Bilboko Alhondegi Kultura Zentroa), ‘Noches sin dormir’ aurkeztuko da, Elvida Lindok New Yorken pasa zuen azken neguko egunkaria.
Egileak Maria Eugenia Salaverrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du, hilabetero Azkuna Zentroan egiten direnak, literatura berritasunak haien egileen eskutik jendarteari hurbiltzeko.
'Noches sin dormir' –ek idazlearen hausnarketak urteetan zehar New Yorken egin zituen argazkiekin laguntzen ditu. Bere orrialdeetan islatzen den hiriak paisaia eta herritartasun gogorrak agertzen ditu bai eta ohi ematen zaion glamourrik gabekoa.
Gaur Zaragozan Mª José Mielgoren ‘Corazón ardido’ liburua aurkeztuko da
- Xehetasunak

María José Mielgo Busturiaren 'Corazón ardido' poema liburua Zaragozan aurkeztuko da gaur. Hitzordua 18.30etan da Central liburu dendan, Corona de Aragón kalea 40.
Elvira Ardalani Texas-Pan American Unibertsitateko, AEB, Literatura eta Literatur-Sorkuntzarako irakasle, idazle eta poetak ‘Corazón ardido’ liburuari buruz zera dio: “egileak antologia honetan bere hasieratik gaurko egunerainoko ibilbidea aurkezten digu. Eraldaketa lirikoa antzematen da, ‘oihartzun poetikoek’ barrera eta negarra, amodioa eta desamodioa, gizakien hurbiltasuna eta urruntasuna, denboraren iragatea… bezalako sentimendu hain antagonikoen aurrean axolagabe uzten ez dutelarik. Irakurlea, obran konstante bat diren betiko galdera metafisikoekin egingo du topo: nondik gatoz?, nortzuk gara?, zer nahi dugu?, kontzientziak burkoan pisatzen al du?...
